263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Ordenantza, herri-lurren aprobetxamendua arautzen duena. Hasierako onespena

Aresoko Kudeaketa Batzordeak, 2024ko abenduaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsiko da herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.

Areson, 2024ko abenduaren 16an.–Lehendakaria, María Beatriz Muro Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2418333