263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4608/2024 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena turismoko enpresa eta jardueretako teknikariaren lanpostuko bi plaza betetzeko, oposizio bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.

113/2021 Foru Dekretuak, abenduaren 22koak, onetsi egiten du 2021eko lan publikoaren eskaintza partziala Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2021. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, turismoko enpresa eta jardueretako teknikari izateko lanpostu hutsak sartu ziren, B mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 29ko 2831/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko enpresa eta jardueretako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 12ko 3334/2024 Ebazpenaren bidez, bete gabe deklaratu zen lekualdatze-lehiaketa hori.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko enpresa eta jardueretako teknikariaren bi lanpostu sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere.

Hortaz, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik dauzkadan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko enpresa eta jardueretako teknikariaren bi lanpostu betetzeko deialdia onestea, bai eta haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abenduaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

DEIALDIA, TURISMOKO JARDUEREN ETA ENPRESEN TEKNIKARIAREN BI LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da turismoko enpresa eta jardueretako teknikariaren bi lanpostu betetzea, oposizio bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko. Lanpostu horiek B mailakoak dira, eta ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira horien zenbakiak eta destinoak.

1.2. Bi lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–1 Lanpostu txanda irekian.

–1 Lanpostu igoera txandan.

1.3. Igoera txandako lanposturen bat bete gabe geldituz gero, izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, lanpostu horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, igoera txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Turismoko enpresa eta jardueretako teknikariaren unibertsitateko titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortuak badira, baliozkoturik edo homologaturik daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie izangaiei aplikatuko baldin lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide arautuen esparruan.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko apartatuan adierazitakoez gain:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.

Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Gidabaimena izatea eskatzen duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.1.4. Hizkuntza eskakizuna duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero (ingeleseko eta frantseseko B2 maila), horretarako deitzen den proba gainditzea, horren bidez egiaztatuko baita izangaiak hizkuntza maila baliokidea duen hizkuntza horretan.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, nabigazio bide honi jarraituz: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa, "Enplegu publikorako deialdiak", deialdi honen fitxan sartuta.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa gehitzen ahalko du, eskaera aurkeztean, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da.

Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Tasa ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

a) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortuta duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu, egiaztatzeko aurreko paragrafoan adierazitako salbuespena (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia kanporatu eginen da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badu eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badu, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, aurrekoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 apartatuan aipatzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edota Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organo eskudunak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa eransten ahalko dute hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zehatzak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira (www.nafarroa.eus), deialdi honi dagokion aipamenetik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta bertan jarduteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Manuel José Bermejo Garde jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezko epaimahaiburua: Alberto Jesús Ecay Pagoto jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Turismoaren Lurralde Garapen Jasangarriko Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Margarita Cueli Erice andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Antolamenduaren, Kalitatearen eta Azpiegituren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: María Carmen Garde Sola andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Laguntza eta Dirulaguntzen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Amaya Alcelay Llano andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Euskarri Digitalen Bulegoko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: David Chivite Pérez jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Turismoko Marketinaren Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Sergio Errotaberea Pacha jauna, Langileen Batzordearen izenean.

–Ordezkoa: Izaskun Martín Rodríguez andrea, Langileen Batzordearen izenean.

–Idazkaria: Noemí Ayala Martínez andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko turismoko enpresa eta jardueretako teknikaria.

–Ordezko idazkaria: María Carmen Oña Rupérez andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko turismoko enpresa eta jardueretako teknikaria.

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien ordezkoek.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2025eko ekainetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen proba.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat duten izangaientzat, denboraren eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba.

Proba teorikoa izanen da. Test motako gehienez 100 erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere 30 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.

6.3.2. Bigarren proba:

Teorikoa izanen da. Idatziz garatu beharko dira bi gai, bata ebazpen honetako eranskinean ageri den gai-zerrendaren II. zatikoa, eta bestea III. zatikoa. Horretarako, kalifikazio-epaimahaiak zozketaz aterako ditu aipatutako zati bakoitzeko bi gai, eta izangaiek horietako bat, nahi dutena, aukeratu eta garatu beharko dute.

Bigarren proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Gai bakoitzak gehienez ere 15 puntuko balorazioa izanen du.

Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.

Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Probak egiteko ez da erabiltzen ahalko inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta kalkulagailurik, gailu elektronikorik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.3. Hirugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Gai teoriko-praktikoak ebatzi beharko dira, kalifikazio-epaimahaiak proposatuko dituenak ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendako gaien inguruan, eta lanpostuaren berezko funtzioak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzekin loturikoak.

Hasi aurretik ezarriko du epaimahaiak kasuko proba hau egiteko gehieneko denbora.

Hirugarren proban 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Probak egiteko ez da erabiltzen ahalko inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta kalkulagailurik, gailu elektronikorik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematikoki.

7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko, eta egin daitezen lanpostu hutsak hautatzeko izapideak.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko, eta egin daitezen lanpostu hutsak hautatzeko izapideak.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehenengo proban eta bigarrenean lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du oposizioa gainditu duten izangaiek (zehaztuko da zenbatek) betebehar hau betetzen dutela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

–Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan egotea frogatzen duen ziurtagiria.

–Ingeleseko eta frantseseko hizkuntza eskakizuna (B2 maila) duten plazak bete nahi dituzten izangaiek horretarako deitutako proba gainditu beharko dute.

Ildo horretatik, behin argitaraturik oposizioko probetako ariketen kalifikazioak, beroriek gainditu dituzten eta ingeles eta frantseseko B2 eskakizuna duten plazetara sartu nahi diren izangaiek ingelesaren nahiz frantsesaren ezagutza proba bat egin beharko dute, eta epaimahaiak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Berrikuntzaren eta Hizkuntzen Atalaren laguntza eskatuko du. Organo horrek hizkuntza maila zehazteko proba berariazko bat eginen du, eta izangaiei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen die, eskatzen den ingeleseko edo frantseseko B2 mailarako.

Horretarako, proba egiteko tokia, eguna eta ordua iragarriko ditu epaimahaiak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuarekin adostuta. Izangai horientzako deialdia 11. oinarrian ezarritakoaren arabera argitaratuko da.

Ingeles nahiz frantses maila neurtzeko probaren kalifikazioa bukaturik, emaitzak 6. oinarrian ezarritako modu berean argitaratuko dira.

–B motako gidabaimena nahitaezko duten lanpostuak lortu nahi izanez gero, izangaiek B gidabaimenaren kopia erantsi beharko dute.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer epe duten lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangai bakoitzak jakinaraziko du, horretarako ezarritako epearen barrenean, lanpostu hutsak betetzeko daukan lehentasun-ordena.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiko lanpostuak hautatzeko, txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen direnak.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da izendapen proposamen hori, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B) Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jarduneko zerbitzuan daudela frogatzeko, edo borondatezko eszedentzian eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterakoren batean.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanpostuaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta honek aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.

9.6. Izangai batek ez badu lanpostua hautatzen prozedurak agintzen duen moduan eta epean, edo hautapen prozesuari uko egiten badio, edo betetzen ez baditu lanpostuan aritzeko deialdian ezarritako betebeharrak edo ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa, prozedurak agintzen duen moduan eta epean, administrazio-organo eskudunak haren baja beteko du, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.

Aurreko ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, halakoetan proposatzen diren izangai berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostu hutsak.

10.–Izendapena egitea, lanpostu hutsak esleitzea eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, halaber, lanpostu hutsak esleituko dira.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, eta izanen dituzte indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezarritako eskubide eta betebehar guztiak. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie, jabetza hartzen duten egunetik beretik, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den lanpostua beteko da, era berean, deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostuak.

11.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Hautapen prozesua gainditu arren, lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.

Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.

12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen zaien izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

Ildo horretatik, ingeleseko eta frantseseko hizkuntza eskakizuna (B2 maila) duten plazak bete nahi dituzten izangaiek horretarako deitutako proba gainditu beharko dute.

Kontrataziorako deituak diren eta ingeles eta frantseseko B2 eskakizuna duten plazetara sartu nahi diren izangaiek ingelesaren nahiz frantsesaren ezagutza proba bat egin beharko dute, eta Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalak Administrazio Publikoaren Institutuko Berrikuntzaren eta Hizkuntzen Atalaren laguntza eskatuko du. Organo horrek hizkuntza maila zehazteko proba berariazko bat eginen du, eta izangaiei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen die, eskatzen den ingeleseko edo frantseseko B2ko jakite-mailarako.

Horretarako, Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalak proba egiteko tokia, eguna eta ordua Administrazio Publikoaren Institutuarekin adostu eta iragarriko ditu. Izangai horientzako deialdia 11. oinarrian ezarritakoaren arabera argitaratuko da.

Ingeles nahiz frantses maila neurtzeko probaren kalifikazioa bukaturik, emaitzak 6. oinarrian ezarritako modu berean argitaratuko dira.

Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori dena, jarraikiz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluari eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei.

Iruñean, 2024ko abenduaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

I. zatia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

4. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

5. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

6. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoetako organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

7. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".

8. gaia.–Administrazio-egintzak: Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak. Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduketa arau orokorrak; epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena.

9. gaia.–Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio-egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

10. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (I): Atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Kontratu publikoen kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

11. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (II): Kontratuak exekutatzea. Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak. Administrazio publikoen obra-, hornidura- eta zerbitzu-kontratuen araubide juridikoa.

12. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, dirulaguntzei buruzkoa: Xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

13. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

14. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

15. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa. Berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

16. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea: alderdi orokorrak. Nafarroako Ogasun Publikoaren araubidea: eskubideak eta betebeharrak. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena. Kredituak, mugak eta haien aldaketak. Nafarroako Aurrekontu Orokorren exekuzioa eta likidazioa.

17. gaia.–12/2018 Foru Legea, ekainaren 14koa, Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Aplikatzekoak diren xedapenak eta neurri orokorrak. Irisgarritasuna lurraldean, erabilera publikoko eraikinetan, herritarren eta Nafarroako administrazio publikoen arteko harremanetan, komunikazioan eta Nafarroako sektore publikoaren webguneetan nahiz gailu mugikorretarako aplikazioetan.

18. gaia.–Ingurumenaren babesa: Ingurumenaren zuzenbidea eta oinarrizko printzipioak. Erreferentzia Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeari, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legeari eta Ingurumenean eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeari.

19. gaia.–7/2003 Foru Legea, otsailaren 14koa, Nafarroako Turismoari buruzkoa (I) Xedapen orokorrak. Eskumenak eta administrazio antolaketa. Turismoaren jarduera antolatzea.

20. gaia.–7/2003 Foru Legea, otsailaren 14koa, Nafarroako Turismoari buruzkoa (II). Eskubideak eta betebeharrak turismoaren arloan. Baliabide turistikoak. Turismoaren sustapena. Turismo arloko diziplina.

21. gaia.–502/2003 Foru Dekretua, abuztuaren 25ekoa, Nafarroako Turismo Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arautzen duena. 190/2004 Foru Agindua, ekainaren 18koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, turismoko establezimendu, enpresa eta entitateak Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzeko prozedura arautzen duena.

22. gaia.–44/2014 Foru Dekretua, maiatzaren 28koa, nekazaritza-turismoari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Inskripzio prozedura. Funtzionamendu araubidea. Turismo arloko diziplina Eranskina. 73/2014 Foru Agindua, irailaren 9koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritza-turismoaren plaka bereizgarrien ezaugarriak ezartzen dituena.

23. gaia.–140/2005 Foru Dekretua, abenduaren 5ekoa, Nafarroako Turismoko Aterpetxeak Antolatzeko Erregelamendua onesten duena. xedapen orokorrak. Jardueraren antolamendua. Funtzionamendu araubidea. Gutxieneko betekizun eta baldintzak. Lehen mailako aterpetxeen betekizunak Bigarren mailako aterpetxeen betekizunak Donejakue bideko aterpetxeen betekizunak Zehapen araubidea. Eranskina.

24. gaia.–230/2011 Foru Dekretua, urriaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitateko apartamentu turistikoen antolamenduari buruzko Erregelamendua onesten duena. Jardueraren antolamenduaren xedapen orokorrak. Funtzionamenduaren araubidea, prezioak eta erreserbak. Baldintza tekniko orokorrak. Berariazko baldintza teknikoak. Turismo arloko diziplina eranskina.

25. gaia.–24/2009 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko erregelamendua onesten duena. xedapen orokorrak. Lurzoru urbanizaezineko hirigintza arauak. Turismo arloko arauak. Jardueraren antolamendua. Baldintza tekniko orokorrak. Baldintza teknikoak kategorien arabera. Funtzionamendu araubidea. Prezioak eta erreserbak. Turismo arloko diziplina Eranskina. 23/2014 Foru Agindua, apirilaren 8koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen plaka bereizgarrien ezaugarriak ezartzen dituena.

26. gaia.–243/1999 Foru Dekretua, ekainaren 28koa, Landa-etxeetan Ostatatzea arautzen duena. Xedapen orokorrak Baldintza teknikoak Funtzionamenduko araubidea Prozedura Eranskinak. 24/2014 Foru Agindua, apirilaren 8koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko landetxeen plaka bereizgarrien ezaugarriak ezartzen dituena.

27. gaia.–146/2005 Foru Dekretua, abenduaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitateko hotel-establezimenduak antolatzeko Erregelamendua onesten duena. Jardueraren antolamenduaren xedapen orokorrak. Funtzionamenduaren araubidea, prezioak eta erreserbak. Hotel-establezimendu guztien betekizun teknikoak eta baldintzak. Turismo arloko diziplina eranskinak.

28. gaia.–22/2024 Foru Dekretua, martxoaren 6koa, Turismo ibiltarian dabiltzan autokarabana, karabana eta antzekoendako gaua igarotzeko lekuak Nafarroako Foru Komunitatean arautzen dituena. Xedapen orokorrak. Baldintza teknikoak. Funtzionamendu araubidea. Nafarroako Turismo Erregistroan izena emateko, aldatzeko eta bajarako prozedura. Zehapen araubidea.

29. gaia.–Bitartekotza turistikoko jardueren arauketa Nafarroan. Kontzeptua eta motak. bidaia agentziak. Araubide juridikoa. Bermeen sistema. Bitartekotzako jarduera osagarriak.

30. gaia.–1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onesten dituena (I): Bidaia konbinatuen definizioa. Kanpo utzitako kasuak. Kontratu aurreko informazioaren izaera loteslea. Informazioa emateko betebeharrak eta bidaia konbinatuaren kontratuaren edukia. Kontratuko aldaketak bidaia konbinatua hasi aurretik. Bidaia konbinatuko kontratuaren amaiera.

31. gaia.–1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onesten dituena (II( Bidaia konbinatua egikaritzea eta bermeak: Bidaia-zerbitzu lotetsien arauketa. Definizioa. Kaudimengabeziatik babesteko betekizunak. Informatzeko betekizunak.

32. gaia.–288/2004 Foru Dekretua, abuztuaren 23koa, turismo aktibo eta kulturaleko zerbitzuak ematen dituzten enpresen jarduerak arautzen dituen Erregelamendua onesten duena.

33. gaia.–36/2024 Foru Dekretua, apirilaren 17koa, ekitaldi publikoei eta jasangarritasunari buruzkoa.

II. zatia.

1. gaia.–Nafarroako Turismoaren Plan Estrategikoa (2018-2025). Diagnostikoa eta erronkak. Helburuak eta orientabide estrategikoak. Planaren kudeaketa.

2. gaia.–Turismoa eta Nafarroako ekonomian duen eragina. Jarduera ekonomikoaren beste sektore batzuekiko harremana. Turismoaren sektorea tokiko jarduera ekonomikoan. Turismoaren arloko enplegua Nafarroan.

3. gaia.–Turismoaren Mundu Erakundea eta Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH).

4. gaia.–Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren oinarrizko kontzeptuak: Zer da eta zer helburu ditu? Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren gobernantza eta arau esparrua. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren egitura: ardatzak eta helburu zeharkakoak; Palanka politikak eta osagaiak. 14. osagaia "Turismo sektorearen modernizazio eta lehiakortasun plana": Osagaiaren helburuak eta erronkak.

5. gaia.–Helmugan turismoaren jasangarritasuna sustatzeko estrategia, Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

6. gaia.–Europar Batasunaren kohesio-politika (2021-2027). Europako lurralde arteko lankidetza turismoaren arloan: mugaz gaindikoa, nazioz gaindikoa eta eskualdeen artekoa.

7. gaia.–Turismoko informazioaren iturriak. Nafarroako informazio turistikoaren sistema: teknologiak, datuak, analisiak, iturriak eta helburuak.

8. gaia.–Turismoko zerbitzuen eta produktuen diseinua (I): Baliabide turistikoak; eskaintzaren eta produktu turistikoen balorazioa; produktu baten posizionamendua; produktu eta helmuga turistikoen bizi-zikloak.

9. gaia.–Turismoko zerbitzuen eta produktuen diseinua (II): Plangintza turistikoa Espainian; Turismoaren eraginen analisia; Produktu turistikoen inplementazioa.

10. gaia.–Turismoaren lurralde plangintza: Kontzeptuak, motak eta ikuspegiak; Turismoaren lurralde dimentsioa; Eremu turistikoan lurralde antolamenduaren helburuak; Turismoaren lurralde plangintzaren metodologia; Prozesu metodologikoa eta inplementazioa; Eremu turistikoen lurralde plangintzako tresnak eta teknikak. Jasangarritasuna plangintzarako irizpide gisa.

11. gaia.–Kalitatea turismoaren sektoreak: oinarri orokorrak eta oinarrizko alderdiak. Turismoaren sektoreari aplikatzen zaizkion kalitatearen ziurtagiriak eta sistemak. Turistaren gogobetetasuna neurtzea.

12. gaia.–Marketin turistikoaren oinarri estrategikoak (I): marketina, ekonomia digitala eta jarduera turistikoa.

13. gaia.–Marketin turistikoaren oinarri estrategikoak (II): merkatua, balioa sortzea eta turistaren portaera (digitala).

14. gaia.–Marketin turistikoaren oinarri estrategikoak (III): turismo merkatuen segmentazioa, harremanen ikuspegia eta marketin turistikoko beste estrategia batzuk.

15. gaia.–Marketin turistikoaren oinarri estrategikoak (IV): marketineko plangintza, merkatuen ikerketa eta Big Data turismoko erakundeetan.

16. gaia.–Marketin turistikoaren politikak: produktuak, bizipenak eta helmuga turistikoak.

16. gaia.–Marketin turistikoaren jardunbideak: turismoaren prezioak, finkatzeko metodoak eta revenue management.

18. gaia.–Turismoko marketinaren politikak: banaketa, bitartekaritza turistikoa eta kanalen osoko kudeaketa.

19. gaia.–Marketin turistikoaren politikak: marketineko komunikazioa turismoko erakundeetan.

20. gaia.–Turismorako tresna teknologiko nagusiak. Sare sozialak eta turismoa. SEO, SEM eta web-analitika eta -erabilgarritasuna, turismoaren sektoreari aplikatuta.

21. gaia.–Gauzen Internet eta Big Data turismoan. Mobile marketina y geolokalizazioa. Errealitate areagotua eta errealitate birtuala turismoan.

22. gaia.–Ospe turistikoa: e-woma. Robotizazioa eta adimen artifiziala turismoan. Hiri adimendunak eta helmuga turistiko adimendunak (DTI).

III. zatia.

1. gaia.–Nafarroaren historia: historiaurretik XV. mendera.

2. gaia.–Nafarroaren historia: XVI. mendetik gaur egunera.

3. gaia.–Artea Nafarroan (I) Paleolitotik Neolitora. Erromanikoa eta gotikoa. Arte adierazpen nagusiak.

4. gaia.–Artea Nafarroan (II) Errenazimentutik gaur egun arte Arte adierazpen nagusiak.

5. gaia.–Natura Nafarroan: naturagune babestuak.

6. gaia.–Nafarroa osatzen duten eskualde geografikoak (erliebea, landaredia, klima, higrologia, fauna): Mendialdea. Erdialdea. Erribera.

7. gaia.–Turismoaren jatorria eta bilakaera historikoa Espainian: Sorreratik XIX. mendearen hasierara arte. XIX. mendetik 1959. urtera. 1960. urtetik gaur egunera.

8. gaia.–Sektore turistikorako sarrera: Sektore turistikoaren testuingurua: oinarrizko kontzeptuak, bilakaera, turismoaren ondorioak, merkatua, teknologia berriak turismoaren sektorean eta Espainiako eta nazioarteko ekitaldi nagusiak. Turismoaren sektorearekin loturiko erakunde publiko eta pribatuak. Turismoaren tipologiak eta horien joerak identifikatzea.

9. gaia.–Turismo eskaria: analisia, faktore erabakigarriak, eskariaren egungo joerak eta segmentazioa; turismo eskaria Espainian.

10. gaia.–Turismo eskaintza (I). Kontzeptua. Turismo eskaintzaren analisia: motak eta bilakaera. Oinarrizko zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak. Turismo eskaintzaren funtzioa, elastikotasuna, kostuak eta estrategiak.

11. gaia.–Nafarroako turismo eskaintza (II). Nafarroaren baliabide turistiko nagusiak (turismoaren funtsezkoak).

12. gaia.–Nafarroako turismo eskaintza (III). Naturari lotutako turismoa Nafarroan. Landa-turismoa Nafarroan.

13. gaia.–Nafarroako turismo eskaintza (IV). Turismo kulturala Nafarroan.

14. gaia.–Nafarroako turismo eskaintza (V). Hiri-turismoa Nafarroan.

15. gaia.–Nafarroako turismo eskaintza (VI). Turismo aktiboa Nafarroan.

16. gaia.–Nafarroako turismo eskaintza (VII). Familia-turismoa Nafarroan.

17. gaia.–Nafarroako turismo eskaintza (VIII). Mendi-ibiliak eta bizikletazko turismoa Nafarroan.

18. gaia.–Nafarroako turismo eskaintza (IX). Donejakue bidea. Aipamen berezia Donejakue bideak turismoko baliabide gisa Nafarroan duen garrantziari.

19. gaia.–Nafarroako turismo eskaintza (X). Turismo gastronomikoa Nafarroan.

20. gaia.–Sanferminak turistei begira. Historia eta tradizioak. Festetako ekintza eta ekitaldi nagusiak.

II. ERANSKINA.–TURISMOKO ENPRESA ETA JARDUERETAKO TEKNIKARIEN LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN
EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

UDALERRIA

SEXU DELITUEN ZIURT.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

8615

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEP.

TURISMOKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

INGELESEKO B2a - FRANTSESEKO B2a

B

10215

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEP.

TURISMOKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

Iragarkiaren kodea: F2418109