2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, bete daitezen enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak. Gizarte-hezitzailearen izendapena
Bat etorriz kalifikazio epaimahaiak honako deialdi honetan egindako proposamenarekin: deialdia, bete daitezen enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin (lege hori Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa da) eta onetsita 2022rako lan eskaintza publikoa (Lehendakaritzaren maiatzaren 3ko 33/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta argitaratu zen 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean); Lehendakaritzaren 2024ko abenduaren 22ko Ebazpenaren bidez onesten da Nerea Navarro Lizarraga kontratatzea, lan-kontratudun finko gisa, gizarte-hezitzailearen lanpostuan aritzeko, eta 4. plaza esleitzen zaio, Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Etxarri Aranatzen, 2024ko abenduaren 22an.–Lehendakaria, Silvia Sesma Nazabal.
Iragarkiaren kodea: L2418727