2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko musika eskolako Klarineteko irakaslearen lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokiona. Izendapena
Álvaro Iborra Jimenez izendatzen da Eguesibarko Udaleko musika eskolako Klarineteko irakasle, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako, eta betetzen dituelako deialdiko oinarrietan ezarritako baldintzak. Hortaz, plantilla organikoan 7.18 zenbakia duen lanpostuari atxikiko zaio. Eguesibarko Udaleko alkatearen 3847/2024 Ebazpenaren bidez egin da izendapena, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen proposamenari. Hori dena, honako deialdi honen esparruan: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin musika eskolako Klarineteko irakaslearen lanpostu hutsa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei jarraikiz.
2024ko abenduaren 24an jabetu beharko du lanpostuaz.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2024ko abenduaren 24an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2418857