263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Deialdia, kaleak garbitzeko peoiaren lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen osagarriak

Alkatetzaren azaroaren 28ko 439/2022 Ebazpenaren bidez, kaleak garbitzeko peoiaren lanpostu hutsak (E maila; 30., 31. eta 46. lanpostuak), lan-araubidekoak, betetzeko deialdia eta oinarriak onetsi ziren, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Deialdi hori argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, eta udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

Alkatetzaren martxoaren 3ko 90/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an), deialdia aldatu zen, eta 35. lanpostua (puerikulturako laguntzailea / hezitzailea) deialditik kanpo geratu zen, epai bidez aitortu zelako lanpostua betetzen duen langilea langile lan-kontratudun finkoa dela.

Alkatetzaren azaroaren 27ko 529/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13an), behar ziren izapideak egin eta gero, María Jesús Garrido Aldama lan-kontratudun finko izendatu zen garbiketako peoiaren lanposturako (E maila; 30. lanpostua), eta lanpostuan batere aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratu zen, lanpostuaz jabetu zen egunetik aurrera. Ebazpen berean, Jesús Javier Basarte Elizalde lan-kontratudun finko gisa kontratatzea erabaki zen, 46. lanpostuan aritzeko.

Deialdiaren 11.6 oinarriaren arabera, funtzionario edo langile lan-kontratudun finko bihurtzen diren izangaien kasuan, lanpostuan lanean egiazki aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, norberak eskatuta, lanpostuaz jabetzen diren egunetik edo kontratua sinatzen duten egunetik aurrera, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan, lanpostu huts horiek ere bete eginen dira, deialdiaren 10.4 atalean xedatutakoaren arabera. Lanpostu horiek, hain zuzen, 30.a eta 31.a dira.

Merezimenduak ebaluatzeko behin betiko zerrendan ondo-ondotik datorren izangaia Antonio Jiménez Jiménez da, baina adierazi du uko egiten diola E mailako garbiketako peoiaren lanpostu oro betetzeari. Hortaz, deialdiaren 10.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, ezin da haren aldeko izendapen edo kontraturik egin, hari dagozkion jarduketa guztiak bertan behera geratzen dira eta baja bete beharko du hutsik dagoen lanposturako baldintzak betetzen dituen beste izangai batek.

Aipatutako zerrendan hurrengoa den izangaiak, Juan Ceballos Crespok, adierazi du borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzea nahi duela, lanpostuaz jabetzen den egunetik aurrera, beste administrazio publiko batean ari baita lanean.

Hori dela eta, kalifikazio-epaimahaiak 2024ko abenduaren 9an izendapen-proposamen osagarria egin zuen, non sartu baitziren lanpostuaren baldintzak betetzen dituzten eta gaindituen zerrendan jarraian dauden pertsonak. Eskatu zitzaien, bestalde, deialdiaren 10. oinarrian ezarritako dokumentuak aurkezteko. Izangai horiek Juan Ceballos Crespo, Victoriano Herce Arana eta Hassan Beljouj Bounou dira.

Juan Ceballos Crespok eta Victoriano Herce Aranak eskatutako agiriak aurkeztu dituzte. Hortaz, deialdiko baldintzak betetzen dituztela egiaztatuta, zilegi da haiek izendatzea eta dagokien lanpostua esleitzea.

Hassan Beljouj Bounouk, aldiz, ez du deialdiko lanpostuetan sartzeko titulazio nahikoa eta egokia aurkeztu (Eskola graduatuaren titulua edo baliokidea), eta, ondorioz, 10.3 oinarrian ezarritakoaren arabera, ezin da haren aldeko izendapen edo kontraturik egin, eta hari dagozkion jarduketa guztiak bertan behera geratzen dira.

Horregatik guztiagatik, erabiliz ematen zaizkidan eskumenak, hots, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) artikuluak eta indarreko gainerako legeek ematen dizkidatenak (aipatutako legeak arautzen ditu toki araubidearen oinarriak),

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Hassan Beljouj Bounou hautapen-prozesutik kanpo uztea, azalpen zatian adierazitako arrazoiak direla eta.

Juan Ceballos Crespo San Adriango Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko izendatzea, garbiketako peoiaren lanpostuan ari dadin (E maila, 30. zenbakia, lanaldi osokoa), eta lanpostuan batere aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzea, lanpostuaz jabetzen den egunetik aurrera.

Orobat, erabaki da lan-kontratudun finko izendatzea Victoriano Herce Arana, lanaldi osoan aritzeko garbiketako peoiaren lanpostuan (E maila, 30. lanpostua, lan-araubidea).

Bigarrena.–Interesdunei ohartaraztea 2024ko abenduaren 30ean jabetu behar dutela lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, salbu behar bezala justifikatutako ezinbertzeko kasuetan, galduko dituzte San Adriango Udaleko lan-kontratudun finkoak izateko eskubide guztiak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Eta hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta egoki diren ondorioetarako. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, honen aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea udal honetako alkateari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea); zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako toki administrazioa); edo zilegi da, orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

San Adrianen, 2024ko abenduaren 24an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2418796