2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, laneko erizaintzako teknikariaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko, udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko
Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda. Azterketa egiteko eguna eta tokia. Epaimahaia
Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau onetsi du 2024ko abenduaren 17an:
Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko laneko erizaintzako teknikariaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen 2023ko azaroaren 20an, eta argitara eman zen 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan. Bat etorriz deialdi horretako oinarrien laugarren oinarriarekin, honako hau,
EBATZI DUT:
1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hauek onestea:
A) Igoera-txanda:
Onartutako izangaiak:
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
***3802** | FIERRO GONZÁLEZ, SUSANA |
Baztertutako izangaiak: bat bera ere ez.
B) Txanda irekia:
Onartutako izangaiak:
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
***1637** | AIZKORBE IRAIZOZ, JOSÉ ANGEL |
***2976** | BEROIZ JUEZ, EVA MARÍA |
***5700** | BERRADE RECALDE, AMAYA |
***5792** | CASAS GARCÍA, SUSANA |
***3066** | ECHAURI URTASUN, CRISTINA |
***3103** | ESPRONCEDA ARRONTES, MARÍA MERCEDES |
***4048** | FERNÁNDEZ GONZÁLEZ, MARÍA ALMUDENA |
***2810** | FURTADO ERASO, BEATRIZ |
***4117** | GUERRA AZCONA, CRISTINA |
***3511** | HERREROS SÁNZ, IDOYA |
***3168** | LUNA RODRÍGUEZ, EVA |
***2656** | MALLEN DÍAZ DE TERAN, BELÉN |
***4591** | NARVÁEZ GUERGUE, CRISTINA |
***0737** | URDICIAIN IDOY, MARÍA |
***4768** | VELAZ MUÑOZ, YOLANDA |
***3921** | VICENTE ALVARADO, MARÍA ELENA |
***5525** | VICENTE LANDA, MIREN BAKARTXO |
***4677** | VICONDOA ÁLVAREZ, BEATRIZ |
Baztertutako izangaiak:
–Eskatutako titulazioa ez egiaztatzeagatik:
NANa | ABIZENAK ETA IZENA |
***5332** | DA SILVA FERNANDES, RAFAELA |
***2407** | SAMANES OLLETA, GUILLERMO |
2. Epaimahaiaren behin betiko osaera:
Epaimahaiburua: José Javier Abárzuza Gil, Iruñeko Udalaren Lan Medikuntzako Unitateko burua. Epaimahaiburu ordezkoa: M.ª Teresa Gómez Gorriti, Iruñeko Udaleko Laneko Medikuntzako Unitateko medikua.
Epaimahaikidea: Begoña Bravo Vallejo, Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzuko laneko erizaina.
Epaimahaikide ordezkoa: María del Mar Pérez de Albeniz Andueza, Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzuko laneko erizaina.
Epaimahaikidea: Laura Otano Oroz, Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzuko laneko erizaina.
Epaimahaikide ordezkoa: Idoia Mendaza Hernández, Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzuko laneko erizaina.
Epaimahaikidea: Margarita Guembe Terés, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.
Epaimahaikide ordezkoa: José Javier Soto Blanco, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.
Idazkaria: Silvia Cabrerizo Juarez, Iruñeko Udaleko Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzuko koordinatzailea.
Idazkari ordezkoa: Beatriz Martínez Buldain, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.
3. Deialdiaren seigarren oinarrian adierazten den moduan, azterketa 2025eko martxoaren 21ean izanen da, 09:00etan, Caldereríako erabilera anitzeko aretoan (Iruñeko Calderería k. 11, beheko solairua).
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, www.pamplona.es/eu, argitaratzeko agintzea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2024ko abenduaren 17an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2418463