263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

24-1230 gora jotzeko errekurtsoa, honako honen oinarrien kontra: deialdia, lekualdatze lehiaketa bidez bete dadin kontu-hartzaile delegatuaren lanpostu bat

Iruñeko Udalean kontu-hartzaile delegatu izateko lanpostu bat lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, María Carmen Barrero Camarzanak 24-1230 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, udal horren Giza Baliabideen Zuzendaritzak 2024ko maiatzaren 7an emandako ebazpenaren aurka, aipatu deialdia oneste baitu (2024ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 23an).

Interesdun guztiei aditzera ematen zaie, eta epatze deia egiten, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera, Ezkirotz kaletik); hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatuari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2417479