263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MILAGRO

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Saxofoiko irakaslearen izendapena

Izendapen bat egin da Alkatetzaren 2024ko abenduaren 23ko 2024-0113 Ebazpenaren bidez, jarraikiz kalifikazio epaimahaiak igorri duen proposamenari, honako deialdi honi dagokionez: deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera. Hona hemen izendapena:

Saxofoiko irakaslearen lanpostua, B maila, %20,64ko lanaldiarekin, lan-araubide juridiko finkoan; Udaleko plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen da. Jon Zufiarre Marco.

Lanpostuaz jabetzeko eguna 2025eko urtarrilaren 8a izanen da.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Milagron, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2418770