2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LUZAIDE / VALCARLOS
Deialdia, lanpostu huts bat bete dadin merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Garbiketako langilearen izendapena
Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion garbiketako langilearen lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzko prozesua amaitu da. Deialdia 2022ko azaroaren 28ko 101 zenbakiko Ebazpenaren bidez onetsi zen (2022ko abenduaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 247. zk.), izendapen-proposamenarekin eta deialdi horren 10.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztearekin bat etorriz, eta Alkatetzaren 2024ko abenduaren 23ko 121 zenbakiko Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:
1.–Elisia Da Cruz Monteiro Luzaideko Udaleko lan-kontratudun langile finko izendatzea E mailako garbiketako peoiaren lanpostua betetzeko, %50eko lanaldi partzialarekin.
2.–Izendatua 2024ko abenduaren 31n jabetuko da lanpostuaz.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenaren kontra:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Luzaiden, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.
Iragarkiaren kodea: L2418740