263. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4459/2024 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena industria ingeniari teknikoen zazpi lanpostu betetzeko, oposizio bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.

Abenduaren 15eko 109/2021 Foru Dekretuaren bidez (2021eko 293. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa) onetsi zen 2021eko lan publikoaren eskaintza partzial bat Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, bat etorriz 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean ezarritako egonkortzearekin. Lan publikoaren eskaintza partzial hori dagokio ekainaren 27ko 3/2017 Legean ezarritako egonkortzeari. Eskaintza hartan, besteak beste, industria ingeniari teknikoen lanpostu batzuk sartu ziren, B mailakoak.

Abenduaren 27ko 307/2023 Foru Dekretuaren bidez (2023ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 29koa), 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Lan publikoaren eskaintza partzial hori Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokio. Eskaintza hartan, besteak beste, industria ingeniari teknikoen lanpostu batzuk sartu ziren, B mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 4110/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoen zazpi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoen zazpi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Hezkuntza Departamentuko, Lurralde Kohesiorako Departamentuko, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, baita izendatutako epaimahaikideei ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko azaroaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

DEIALDIA, INDUSTRIA INGENIARI TEKNIKOEN ZAZPI LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdia arautuko duten

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da industria ingeniari teknikoen zazpi lanpostu oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, B mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzekoak; zehazki, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 4110/2024 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak eskainiko dira. Haien plantilla-zenbakiak, eskakizunak eta destinoak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira.

1.2. Zazpi lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–3 lanpostu txanda irekian.

–3 lanpostu igoera txandan.

–1 lanpostu erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

1.3. Igoera txandako lanposturen bat bete gabe geldituz gero, izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, lanpostu horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, txanda irekikoei edo igoera txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan, eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Izatea Espainiako nazionalitatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa, jarraikiz Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuei.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Industria ingeniari teknikoaren lanbide arautuan jarduteko gaitzen duen graduko titulu unibertsitarioa edo Industria Ingeniaritza Teknikoko titulu unibertsitarioa izatea, edo baliokidetzat hartutako beste titulu bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, eduki beharko dira baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak. Baldintza hori ez zaie izangaiei aplikatuko baldin lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide arautuen esparruan.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.

Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarria, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete txanda horretan, baldin eta betetzen badituzte igoera-txandan parte hartzeko gainerako betebeharrak.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

2.2. Gidabaimena izatea eskatzen duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.3. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

2.4. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, nabigazio bide honi jarraituz: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa, "Enplegu publikorako deialdiak", deialdi honen fitxan sartuta.

Desgaitasuna izanik, izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten, edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztuko du, eskabidea aurkeztearekin batera, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan jarduteko hautapen-prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik, 41,60 euroko tasa ordaindu behar da.

Telematikoki ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortuta duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu, egiaztatzeko aurreko paragrafoan adierazitako salbuespena (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia kanporatu eginen da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta bertan jarduteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: David Carabantes Bernal jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Segurtasunaren Koordinazio Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaiburua: Mónica Labat Villalba andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Berrikuntza Teknologikoaren Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Óscar Fernández Segura jauna, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Energia Planaren eta Europako Proiektuen Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Iñaki Ayesa Zubiri jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Juan Solano Nagore jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kontrol Zentroaren eta Instalazioen Bulegoko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Luis Antonio Martínez Cunchillos jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Modernizazio Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: María del Mar Suárez Sanabria andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: María Lourdes Moreno Santiago andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: Felipe David Valcarcel Samonete jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

–Ordezko idazkaria: Pedro Luis Bados Otazu jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Hautapen Prozesuetako, Lanpostuak Betetzeko eta Administrazio Egoeretako Ataleko burua.

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien ordezkoek.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2025eko ekainetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruzkoak izanen dira.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat duten izangaientzat, denboraren eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba.

Proba teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 100 galderari erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.

Kalifikazioa: Proba honi dagokion puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.2. Bigarren proba:

Teorikoa izanen da. Hiru gai garatu beharko dira idatziz, haietako bat lehenengo zatian sartzen diren gaien artetik hartua, beste bat bigarren zatian sartzen direnen artetik hartua eta azkenekoa hirugarren zatian sartzen direnen artetik hartua (zatiok ebazpen honen I. eranskinean jasotako gai-zerrendaren zati espezifikoari dagozkio). Horretarako, epaimahaiak zozketaz aterako ditu aipatutako zati bakoitzeko bi gai, eta izangaiek horietako bat, nahi dutena, aukeratu eta garatu beharko dute.

Proba idatzi hori egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.

Bigarren proba honi dagokion puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere. Gai bakoitzak gehienez ere 10 puntuko balorazioa izanen du.

Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik. Bestelako materialik behar izanez gero, probarako deialdiaren aurretik iragarriko du epaimahaiak.

6.3.3. Hirugarren proba.

Teoriko-praktikoa izanen da. Kasu teoriko-praktikoak garatu eta ebatzi beharko dira idatziz, epaimahaiak proposatuko dituenak ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruz, eta lanpostuaren berezko funtzioak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzekin loturikoak.

Proba idatzi hori egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.

Hirugarren proban 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik. Bestelako materialik behar izanez gero, probarako deialdiaren aurretik iragarriko du epaimahaiak.

6.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematikoki.

7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko, eta egin daitezen lanpostu hutsak hautatzeko izapideak.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehenengo proban eta bigarrenean lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du oposizioa gainditu duten izangaiek (zehaztuko da zenbatek) betebehar hau betetzen dutela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

–Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan egotea frogatzen duen ziurtagiria.

–B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen lanpostua eskuratu nahi izanez gero.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer epe duten lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, lanpostu hutsak eskuratzeko.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz, ziurtagiri bat, adierazten duena desgaitasun aitortua bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin. Ziurtagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, behin azterturik balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiko lanpostuak hautatzeko, txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen direnak.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publiko baten zerbitzutik.

d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B) Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jarduneko zerbitzuan daudela frogatzeko, edo borondatezko eszedentzian eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterakoren batean.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanpostuaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, besteren bat eskatu nahi izanez gero, bere eskudantziak erabiliz, proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta hark deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

9.6. Izangai batek ez badu lanpostua hautatzen prozedurak agintzen duen moduan eta epean, edo hautapen prozesuari uko egiten badio, edo betetzen ez baditu lanpostuan aritzeko deialdian ezarritako betebeharrak edo ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa prozedurak agintzen duen moduan eta epean, administrazio-organo eskudunak haren baja beteko du, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.

Aurreko ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, halakoetan proposatzen diren izangai berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostu hutsak.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, halaber, lanpostu hutsak esleituko dira.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, eta izanen dituzte indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezarritako eskubide eta betebehar guztiak. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie, jabetza hartzen duten egunetik beretik, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den lanpostua beteko da, era berean, deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostuak.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Hautapen prozesua gainditu arren, lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.

Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.

12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.

Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio-epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori dena, jarraikiz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluari eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei.

Iruñean, 2024ko azaroaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Zati orokorra

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta eginbeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: Haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa: Izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: Iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoen organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".

10. gaia.–Administrazio-egintzak: Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera: jarduketa-arau orokorrak, epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearaztea.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio-karrera. Administrazio-egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

15. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Xedapen orokorrak. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. Dirulaguntzak itzultzea.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. Berdintasunerako politika publikoak. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

Berariazko zatia

Lehenengo zatia.

1. gaia.–21/1992 Legea, uztailaren 16koa, Industriari buruzkoa.

2. gaia.–2200/1995 Errege Dekretua, abenduaren 28koa, Industriaren Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituraren Erregelamendua onesten duena.

3. gaia.–24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Horniduraren antolamendua. III. titulua. Sistema elektrikoaren iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa. IV. titulua: Energia elektrikoaren ekoizpena.

4. gaia.–24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa: V. titulua: Sistema elektrikoaren kudeaketa ekonomikoa eta teknikoa. VI. titulua: Energia elektrikoaren garraioa. VII. titulua: Energia elektrikoaren banaketa. VIII. titulua: Energia elektrikoaren hornidura. IX. titulua: Baimenak, desjabetzeak eta zortasunak.

5. gaia.–1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Energia elektrikoa garraiatzea. III. titulua: Banaketa. IV. titulua: Garraio eta banaketa sareen sarbidea. Linea zuzenak.

6. gaia.–34/1998 Legea, urriaren 7koa, Hidrokarburoen Sektoreari buruzkoa: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Hidrokarburoen esplorazioa, ikerketa eta ustiaketa. III. titulua: Petroliotik eratorritako produktuen merkatuaren antolamendua. IV. titulua: Kanalizazio bidezko gas erregaien horniduraren antolamendua. V. titulua: Jabari publikoa okupatzeko eskubideak, nahitaezko desjabetzea, zortasunak eta jabetzako mugak.

7. gaia.–1434/2002 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, gas naturala garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Gas naturala garraiatzeko, banatzeko eta merkaturatzeko jarduerak. III. titulua: Hornidura. IV. titulua: Biltegiratzeko, birgasifikatzeko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioak baimentzeko prozedurak.

8. gaia.–4/2022 Foru Legea, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzkoa.

9. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

10. gaia.–403E/2023 Ebazpena, abenduaren 1ekoa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita honako dirulaguntza honen deialdia: "Laguntza toki-erakundeentzat, trantsizio energetikorako - 2024".

11. gaia.–98E/2024 Ebazpena, apirilaren 26koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana; honen bidez onesten da "Laguntzak energia komunitateentzat trantsizio energetikorako 2024" deritzon dirulaguntzen deialdia.

12. gaia.–163/2014 Errege Dekretua, martxoaren 14koa, Karbono aztarnaren erregistroa, konpentsazioa eta karbono dioxidoa xurgatzeko proiektuak sortzen dituena.

13. gaia.–32/2014 Legea, abenduaren 22koa, Metrologiari buruzkoa.

14. gaia.–244/2016 Errege Dekretua, ekainaren 3koa, Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 32/2014 Legea garatzen duena: Hitzaurrea. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Neurketa unitateen legezko sistema. III. kapitulua: Estatuaren kontrol metrologikoa. IV. kapitulua: Metrologiaren antolaketa Espainian. V. kapitulua: Jakinarazitako erakundeak, kontrol metrologikoa egiteko erakundeak eta egiaztapen metrologikoa egiteko baimendutako erakundeak.

15. gaia.–487/2022 Errege Dekretua, ekainaren 21ekoa, legionellosia prebenitzeko eta kontrolatzeko osasun baldintzak ezartzen dituena.

16. gaia.–54/2006 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Legionellosia prebenitu eta kontrolatzeko neurriak ezartzen dituena. 298/2001 Foru Dekretua, urriaren 15ekoa, arauak ematen dituena Nafarroan aplikatzeko uztailaren 27ko 909/2001 Errege Dekretua, Legionellosia prebenitu eta kontrolatzeko higiene eta osasun irizpideak ezartzen dituena.

17. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Energia aurrezteari buruzko oinarrizko agiria (HE): HE3 atala, Argiztapen instalazioen baldintzak; HE 4 atala, Energia berriztagarriaren gutxieneko ekarpena, etxeko ur beroaren eskaria estaltzeko; eta HE 5 atala, Energia elektrikoaren gutxieneko sorkuntza.

18. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Suteetarako segurtasunari buruzko oinarrizko agiria (SI): SI-1. Barne hedapena. SI-2. Kanpo hedapena. SI-3. Okupatzaileen ebakuazioa. SI 4. Suteen kontra babesteko instalazioak.

19. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. HS (osasungarritasuna) oinarrizko dokumentua: HS4, Ur-hornidura. HS5, Uren hustuketa.

20. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Erabilerari eta irisgarritasunari buruzko segurtasunaren oinarrizko agiria (SUA): SUA 4, Argiztapen desegokiak eragindako arriskuaren aurreko segurtasuna. SUA 8, Tximistak eragindako arriskuaren aurreko segurtasuna. SUA 9, Irisgarritasuna.

Bigarren zatia.

1. gaia.–337/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 9koa, Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01etik 23ra bitarte) onesten dituena. Goi tentsioko linea elektrikoen instalazioetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua (1. artikulutik 21.era). ITC-RAT 03tik ITC-RAT 13ra.

2. gaia.–337/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 9koa, Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01etik 23ra bitarte) onesten dituena. ITC-RAT 14tik ITC-RAT 23ra.

3. gaia.–223/2008 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, Goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01etik 09ra bitarte) onesten dituena: Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua (1. artikulutik 21.era) eta haien jarraibide tekniko osagarriak ITC-LAT jarraibideak (03tik 05era, biak barne) eta ITC-LAT09.

4. gaia.–223/2008 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, Goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01etik 09ra bitarte) onesten dituena: jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 06tik 08ra bitarteko jarraibideak, biak barne).

5. gaia.–809/2021 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, Presio-ekipoen erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena. Artikuluak eta eranskinak. ITC EP-1, ITC EP-2, ITC EP-5 eta ITC EP-6 jarraibide tekniko osagarriak.

6. gaia.–355/2024 Errege Dekretua, apirilaren 2koa, ITC AEM 1 «Igogailuak» jarraibide tekniko osagarria onesten duena, zeinak arautzen baitu igogailuak zerbitzuan jartzea, aldatzea, mantentzea eta ikuskatzea eta, orobat, lehendik dagoen igogailu-parkearen segurtasuna handitzea.

7. gaia.–836/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa, Jasotzeko gailuen eta haien mantentze-lanetarako Erregelamenduaren jarraibide tekniko osagarri berri bat onesten duena, "MIE-AEM-2", obretarako eta bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei buruzkoa, eta 837/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa, Jasotze eta mantenurako gailuen Erregelamenduaren "MIE-AEM-4" JTO baten testu berri aldatua eta bategina onesten duena, garabi mugikor autopropultsatuei buruzkoa.

8. gaia.–919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko Erregelamendu Teknikoa eta haren jarraibide tekniko osagarriak (ICG 01etik 11ra) onesten dituena: Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko Erregelamendu Teknikoa (1. artikulutik 14.era) eta haren jarraibide tekniko osagarriak (ICG 01etik ICG 03ra bitarte, biak barne).

9. gaia.–919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko Erregelamendu Teknikoa eta haren jarraibide tekniko osagarriak (ICG 01etik 11ra) onesten dituena: ICG 04tik ICG 08ra bitarteko jarraibide tekniko osagarriak, biak barne.

10. gaia.–552/2019 Errege Dekretua, irailaren 27koa, Hozteko instalazioetarako segurtasunari buruzko Erregelamendua onesten duena: I Xedapen orokorrak, II Hozgarriak, fluido sekundarioak, hozte-sistemak, kokapen-lokalak eta instalazioak, III Gaitutako profesionalak eta hozkuntzako enpresak, IV Hozteko instalazioen titularrak eta baldintzak, V Beste xedapen batzuk, VI Zehapen-araubidea, eta haren jarraibide tekniko osagarriak (IF02-IF03-IF07-IF08-IF09-IF14-IF15).

11. gaia.–2085/1994 Errege Dekretua, urriaren 20koa, Petrolio Instalazioen Erregelamendua onesten duena. Erregelamendua. 1562/1998 Errege Dekretua, uztailaren 17koa, "Petrolio-likidoak biltegiratzeko parkeak" MI-IP02 jarraibide tekniko osagarria aldatzen duena.

12. gaia.–1427/1997 Errege Dekretua, irailaren 15ekoa, "Norberaren erabilerarako petrolio instalazioak" MI-IP 03 jarraibide tekniko osagarria onesten duena. Uztailaren 7ko 706/2017 Errege Dekretua, "Ibilgailuak hornitzeko instalazioak" izeneko MI-IP 04 jarraibide tekniko osagarria onesten duena, bai eta arautu ere petrolio instalazioen erregelamenduaren zenbait alderdi.

13. gaia.–842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onesten duena: Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa (1. artikulutik 29.era) eta ITC-BT-03tik ITC-BT-10era.

14. gaia.–842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onesten duena: ITC-BT-11tik ITC-BT-24ra.

15. gaia.–842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onesten duena: ITC-BT-28tik ITC-BT-34ra. ITC-40. ITC-BT-52.

16 gaia.–Uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretua, Eraikinetako instalazio termikoei buruzko erregelamendua onesten duena: ERANSKINA, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduko (EITE) I. atala, 1. artikulutik 47.era.

17 gaia.–1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko Erregelamendua onesten duena. Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (EITE). IT.1 eta IT.4 jarraibide teknikoak.

18 gaia.–1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko Erregelamendua onesten duena. Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (EITE). IT.2 eta IT.3 jarraibide teknikoak.

19. gaia.–656/2017 Errege Dekretua, ekainaren 23koa, Produktu kimikoak biltegiratzeko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena (MIE APQ 0tik 10era). Produktu kimikoak biltegiratzeko erregelamendua: 1. artikulutik 12.era. ERANSKINA, Jarraibide tekniko osagarriak: MIE-APQ-1 jarraibide tekniko osagarria (Likido sukoiak eta erregaiak ontzi finkoetan biltegiratzea). MIE APQ-5 jarraibide tekniko osagarria (Gasak presio-ontzi mugikorretan biltegiratzea). MIE-APQ-10 jarraibide tekniko osagarria (Ontzi mugikorretan biltegiratzea).

20. gaia.–513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen kontra babesteko instalazioen erregelamendua onesten duena.

21. gaia.–Industria establezimenduen suteen kontrako Segurtasun Erregelamendua

Hirugarren zatia.

1. gaia.–1890/2008 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, kanpoko argiteriaren instalazioetan energia eragimena bultzatzeari buruzko Erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (EA-01etik EA-07ra) onesten dituena.

2. gaia.–750/2010 Errege Dekretua, ekainaren 4koa, arautzen dituena ibilgailu motordunak eta beren atoiak, makina autopropultsatuak edo atoian eramandakoak, nekazaritzako ibilgailuak, eta horien guztien sistemak, osagaiak eta piezak homologatzeko prozedurak. 866/2010 Errege Dekretua, uztailaren 2koa, Ibilgailuen erreformen tramitazioa arautzen duena.

3. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 2004/54/EE Zuzentaraua, Europako errepide sareko tunelen gutxieneko segurtasun baldintzei buruzkoa. 635/2006 Errege Dekretua, maiatzaren 26koa, Estatuko errepideetako tuneletako gutxieneko segurtasun baldintzei buruzkoa.

4. gaia.–Nafarroako errepideetako tuneletarako larrialdi plana (2006ko Tuneletarako larrialdi plana, 2020ko abenduko berrikuspena).

5. gaia.–36/2015 Agindu Zirkularra, aire zabaleko errepideen eta tunelen argiztapenean aplikatu beharreko irizpideei buruzkoa. I. liburukia.

6. gaia.–36/2015 Agindu Zirkularra, aire zabaleko errepideen eta tunelen argiztapenean aplikatu beharreko irizpideei buruzkoa. II. liburukia.

7. gaia.–244/2019 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, Energia elektrikoaren autokontsumorako baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituena.

8. gaia.–36/2023 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, Energia-aurrezpenaren ziurtagirien sistema bat ezartzen duena.

9. gaia.–TED/815/2023 Agindua, uztailaren 18koa, zeinaren bidez partzialki garatzen baita 36/2023 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, energia-aurrezpenaren ziurtagirien sistema bat ezartzen duena.

10. gaia.–INT/316/2011 Agindua, otsailaren 1ekoa, Segurtasun pribatuaren arloko alarma sistemen funtzionamenduari buruzkoa. I. eranskina izan ezik. INT/314/2011 Agindua, otsailaren 1ekoa, Segurtasun enpresei buruzkoa. INT/317/2011 Agindua, otsailaren 1ekoa, Segurtasun pribatuko neurriei buruzkoa.

11. gaia.–704/2011 Errege Dekretua, maiatzaren 20koa, Azpiegitura kritikoen babesari buruzko erregelamendua onesten duena. 8/2011 Legea, apirilaren 28koa, Azpiegitura kritikoetarako neurriak ezartzen dituena.

12. gaia.–38/2009 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, Kirol instalazio eta ekipamenduen oinarrizko betebeharrak eta segurtasun neurriak arautzen dituena.

13. gaia.–390/2021 Errege Dekretua, ekainaren 1ekoa, Eraikinen energia-efizientziaren ziurtapenaren oinarrizko prozedura onesten duena.

14. gaia.–1644/2008 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, Makinak merkaturatzeko eta zerbitzuan jartzeko arauak ezartzen dituena.

15. gaia.–322/2000 Foru Dekretua, urriaren 2koa, Nafarroako Gobernuak emana, eraikinaren liburua arautzen duena

16. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa. 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: I-Xedea, aplikazio eremua eta definizioak. II-Arriskuen prebentzioaren arloko politikak, laneko segurtasuna eta laneko osasuna babesteko. 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duena. I-Xedapen orokorrak. II. Arriskuen ebaluazioa eta prebentzio lanaren plangintza. 135/1998 Foru Dekretua, araudi hori Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzen duena.

17. gaia.–1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Eraikuntza obretako segurtasun eta osasunerako gutxieneko baldintzak ezartzen dituena.

18. gaia.–486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Lantokietako segurtasun eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena.

19. gaia.–393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, Larrialdi egoerak sortzen ahal dituzten jardueretan aritzen diren zentro, establezimendu eta egoitzen autobabesari buruzko Oinarrizko Araua onesten duena. 524/2023 Errege Dekretua, ekainaren 20koa, Babes Zibilaren Oinarrizko Araua onesten duena.

20. gaia.–1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Segurtasun eta osasun xedapen gutxienekoak ezartzen dituena langileek lan ekipoak erabiltzeko.

21. gaia.–12/2018 Foru Legea, ekainaren 14koa, Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa.

Iragarkiaren kodea: F2417282