1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2837/2024 EBAZPENA, 2024ko azaroaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitateko irakasle titular bat izendatzen duena.
Ikusirik unibertsitateko irakaskidegoetako 6039 zenbakidun lanposturako sarbide lehiaketa ebazteko izendatutako Hautaketa Batzordearen proposamena -sarbide lehiaketa horretarako deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak egin zuen apirilaren 3ko 852/2024 Ebazpenaren bidez-, eta proposatutako interesdunak egiaztaturik deialdiaren oinarrietako betekizunak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Unibertsitateko irakasle titular izendatzea honako hau:
–Francisco Javier Gil Gimeno jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 6039 zenbakidun lanpostukoa, Soziologia jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailekoa.
Bigarrena.–Ebazpen hau Espainiako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Hirugarrena.–Izendapenak interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta gehienez ere hogei eguneko epea egonen da horretarako, ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2024ko azaroaren 28an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
Iragarkiaren kodea: F2417759