262. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA NAGUSIA

Bere jabetzako higiezin bat besterentzeko segidako hirugarren enkante publikoa

Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioak honako higiezin hau besterentzeko baimena eman zion Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari 2023ko irailaren 21ean:

Lokala Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dauden lau erregistro-finkak osatzen dute. Hona hemen xehetasunak:

–1564. hiri-finka: Marcelo Celayeta etorbidean dago, 134-136 zenbakian, Iruñean (Nafarroa), eta 216 m²-ko azalera du. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 1452. liburukian, 923. liburuan, 111. folioan, 6 zenbakidun finka gisa.

–12.586. hiri-finka: Marcelo Celayeta etorbidean dago, 134-136 zenbakian, Iruñean (Nafarroa), eta 195 m²-ko azalera du. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 381. liburukian, 212. liburuan, 41. folioan, 4 zenbakidun finka gisa.

–13.235. hiri-finka: Marcelo Celayeta etorbidean dago, 134-136 zenbakian, Iruñean (Nafarroa), eta 216 m²-ko azalera du. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 419. liburukian, 218. liburuan, 166. folioan, 4 zenbakidun finka gisa.

–13.273. hiri-finka: Marcelo Celayeta etorbidean dago, 134-136 zenbakian, Iruñean (Nafarroa), eta 195 m²-ko azalera du. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 422. liburukian, 219. liburuan, 60. folioan, 7 zenbakidun finka gisa.

Hauek dira katastroko erreferentziak eta azalerak:

  • 310000000001985868EJ: 98,20 m².
  • 310000000001985869RK: 103,10 m².
  • 310000000001985859BA: 193,60 m².
  • 310000000001985878PQ: 215,20 m².
  • 310000000001985858LP: 191,50 m².

Hirigintzako baldintzak: Hirigintza-plangintzaren ondoriozkoak, interesdunek udalean egiaztatu beharrekoak.

Lehendik dauden eraikinen energia-efizientziaren ziurtagiriaren arabera (2023-01-09an erregistratua Nafarroako Gobernuko Eraikinen Energia-efizientziaren Ziurtagirien Erregistroak esleitutako 123531 erregistro-zenbakiarekin), higiezinak kalifikazio hau lortu du:

  • Energia-kontsumoa (kWh/m²): 201.14 - D letra.
  • Isurketak urtean (CO2 kg/m² urtean): 42.5 - D letra.

Gutxieneko hasierako prezioa 301.798,00 euro da (hirurehun eta bat mila zazpiehun eta laurogeita hemezortzi euro) higiezinarentzat. Murrizketa hori arrazoitu zen Nafarroako Probintziako Zuzendaritzak (GSDN) 2024ko abenduaren 12an emandako ebazpen baten bidez, eta Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiak 2024ko azaroaren 6an baimendu zuen hura, bat etorriz Gizarte Segurantzaren ondareari buruzko urriaren 9ko 1221/1992 Errege Dekretuaren 15.4 artikuluarekin.

Eratu beharreko bermea, hasierako prezioaren %5-10ekoa: 15.089,90 euro (hamabost mila eta laurogeita bederatzi euro eta laurogeita hamar zentimo).

Bisitatzen ahalko da enkantean jarritako lokala, aurretik eskatuz gero Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Idazkaritzaren Ondare Atalari, dela 948289313 telefonora deituz, dela helbide honetara idatziz: navarra.secretariaprovincial@seg-social.es.

Enkantea eginen da baldintza-agirian jasotzen diren administrazio klausulei jarraikiz. Baldintza-agiri hori balizko lizitatzaileen eskura dago Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzan (Oliveto Kondearen etorbidea 7, 4. solairua, Iruña, 948 289313 telefonoa, 9:00etatik 14:00ak bitarte), bai eta www.seg-social.es web-orrian ere.

Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, eta horretarako epea 2025eko urtarrilaren 31ko 14:00etan bukatuko da. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzaren Erregistroan aurkeztuko dira (Oliveto Kondearen etorbidea 7, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako edozein erregistrotan.

Enkante publikoa 2025eko otsailaren 17an eginen da, 09:30ean, GSDNko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzaren egoitzan (Oliveto Kondearen etorbidea 7, Iruña), horretarako eratutako mahaiaren aurrean.

Iruñean, 2024ko abenduaren 13an.–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako probintzia-zuzendaria, María Halcón Ruiz de Alda.

Iragarkiaren kodea: E2418387