1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4717/2024 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, suhiltzaileen lanpostuetan aritzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 823/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen berrogeita hamahiru lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2023ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 1430/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen (2023ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9koan).
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 1929/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen (2023ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9koan).
Oposizioaldiko probak bukatuta, kalifikazio epaimahaiak oinarrizko prestakuntza ikastaroan behin betiko onartutako 53 izangaien zerrenda igorri zuen.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 734/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxiki zitzaizkion 53 izangaiak, eta praktiketako funtzionario izendatu ziren.
Deialdiaren 10. oinarriak ezartzen du ezen, kalifikazio epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan lortutako kalifikazioak jaso ondoren, espedientean sartuko dituela, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko duela (txanden arabera eta, txanda bakoitzean, oposizioan ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta izendapen proposamena igorriko diola Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari.
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren abenduaren 13ko 132/2024 Ebazpenaren bidez, "Suhiltzaileen Oinarrizko Prestakuntza (2024)" ikastaroko azkeneko kalifikazioak onetsi dira.
Horren ondorioz, kalifikazio epaimahaiak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorri du prestakuntza ikastaroa gainditu duten 53 izangaiak izendatzeko proposamena. Haietatik 3 igoera txandakoak dira, eta 50 txanda irekikoak.
Jarraian, deialdiaren 11. oinarriak ezartzen duenez, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak proposatu diren izangaiak izendatuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario.
Adierazi behar da ezen, proposatutako izangaien artean, Mikel Jaca Goñi jaunak, ezinbesteko arrazoia alegatuta, lanpostuaren jabetza hartzea etetea eskatu duela, aipatutako arrazoia desagertu arte.
Beste alde batetik, Barne Zuzendaritza Nagusiak proposatu du, deialdiaren 11.3 oinarrian xedatutakoarekin bat, 2025eko urtarrilaren 1a izan dadila lanpostuaz jabetzeko eguna.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, suhiltzaileen lanpostuetan aritzeko: igoera txandako Mikel Martínez de Lizarrondo Fernández jauna, Pablo Erice Domínguez jauna eta Iosu Berastegui García jauna, eta txanda irekiko Mattin Zubillaga Puignau jauna, Orgi Soroa Guelbenzu jauna, Xabier Etxeberria Uriz jauna, Oihan Vinagre Diego jauna, Josu Xabier Mutiloa Orcaray jauna, Xabier Jiménez Garces jauna, Julen Sexmilo Ayarra jauna, Lucas Guerendiain Amillano jauna, Josu Muguiro Mariñelarena jauna, Ibai Aldaz Armendáriz jauna, Josu Ofizialdegi Goikoetxea jauna, Iñaki Goikoetxea Galarza jauna, Aaron Minguez Hernaez jauna, Asier Lasanta Ruiz de Larramendi jauna, Eñaut Armendariz Huerta jauna, Jon Urrutikoetxea Etxarte jauna, Iñigo Seminario Vizcay jauna, Josetxo Kintana Larraza jauna, Julen Vera Rodrigo jauna, Peio Zalba Larumbe jauna, Mikel Zubieta Pérez jauna, Javier Larrayoz Sanz jauna, Jaime Garbayo Osés jauna, Miguel Joaquín Ayerra Ancín jauna, Jorge López Mañeru jauna, Adrian Solana Mayayo jauna, Ioel Mejias Lopez jauna, Daniel Sanz del Barrio jauna, Asier Elizari Carceller jauna, Irel Baraibar Larraza jauna, Ignacio Villanueva Tainta jauna, Iker Lasaga Mariezcurrena jauna, Rubén Araiz Elías jauna, Pablo Izco Larumbe jauna, Jesús Ganuza Irisarri jauna, Sergio Cobo Ruiz jauna, Argia Langarika Rocafort andrea, Ioseba Fernández Fernández jauna, Iñigo Ortigosa Vera jauna, Ion Goñi Urreta jauna, Aritz Arteta Baños jauna, Álvaro Gil Iturralde jauna, Roberto Arraras Lozano jauna, Ignacio Barandalla Fernández de Arcaya jauna, Aitor Ordoñez Sancet jauna, Iñigo Ibáñez Chávarri jauna, Unai Iparaguirre Oscoz jauna, jauna, Alfonso Gil Marín jauna eta David Alevesque Arau jauna, haiek baitira hautapen prozedura gainditu dutenak.
2. Mikel Jaca Goñi jaunaren kasuan, lanpostuaz jabetzeko izapidea etetea harik eta frogatutako ezinbesteko arrazoia desagertzen denera arte.
3. Lanpostu hutsak adjudikatzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Zehaztea ezen lanpostuaz jabetzeko eguna 2025eko urtarrilaren 1a izanen dela.
Egun horretan ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, salbu behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan, galduko dituzte Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak.
5. Ebazpen hau igortzea Barneko zuzendari nagusiari, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Araubide Juridikoaren eta Aurreikuspen Sozialaren Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetarako Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
6. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2024ko abenduaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ADJUDIKATUTAKO PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA ZK. | HIZKUNTZA | DESTINOA |
Igoera txanda | MARTINEZ DE LIZARRONDO FERNANDEZ, MIKEL | 6533 | | TUTERA |
Igoera txanda | ERICE DOMINGUEZ, PABLO | 5766 | | AZKOIEN |
Igoera txanda | BERASTEGUI GARCIA, IOSU | 5316 | | ALTSASU |
Txanda irekia | ZUBILLAGA PUIGNAU, MATTIN | 8678 | | TUTERA |
Txanda irekia | SOROA GUELBENZU, ORGI | 11439 | | TUTERA |
Txanda irekia | ETXEBERRIA URIZ, XABIER | 5768 | | AZKOIEN |
Txanda irekia | VINAGRE DIEGO, OIHAN | 6517 | | AZKOIEN |
Txanda irekia | MUTILOA ORCARAY, JOSU XABIER | 9871 | | AZKOIEN |
Txanda irekia | JIMENEZ GARCES, XABIER | 11374 | | AZKOIEN |
Txanda irekia | SEXMILO AYERRA, JULEN | 11375 | | AZKOIEN |
Txanda irekia | GUERENDIAIN AMILLANO, LUCAS | 11376 | | AZKOIEN |
Txanda irekia | MUGUIRO MARIÑELARENA, JOSU | 6527 | | AZKOIEN |
Txanda irekia | ALDAZ ARMENDARIZ, IBAI | 6359 | | AZKOIEN |
Txanda irekia | OFIZIALDEGI GOIKOETXEA, JOSU | 5326 | | ZANGOZA |
Txanda irekia | GOIKOETXEA GALARZA, IÑAKI | 7057 | | ZANGOZA |
Txanda irekia | MINGUEZ HERNAEZ, AARON | 10637 | | ATAL OPERATIBOA |
Txanda irekia | LASANTA RUIZ DE LARRAMENDI, ASIER | 10942 | | ZANGOZA |
Txanda irekia | ARMENDARIZ HUERTA, EÑAUT | 11425 | | ZANGOZA |
Txanda irekia | URRUTIKOETXEA ETXARTE, JON | 5317 | | LODOSA |
Txanda irekia | SEMINARIO VIZCAY, IÑIGO | 556 | | AURITZ |
Txanda irekia | KINTANA LARRAZA, JOSETXO | 5312 | EUSKARA, B2* | ALTSASU |
Txanda irekia | VERA RODRIGO, JULEN | 5335 | | ATAL OPERATIBOA |
Txanda irekia | ZALBA LARUMBE, PEIO | 6519 | | LODOSA |
Txanda irekia | ZUBIETA PEREZ, MIKEL | 11409 | | LODOSA |
Txanda irekia | LARRAYOZ SANZ, JAVIER | 11410 | | LODOSA |
Txanda irekia | GARBAYO OSES, JAIME | 11426 | | ZANGOZA |
Txanda irekia | AYERRA ANCIN, MIGUEL JOAQUIN | 11427 | | ZANGOZA |
Txanda irekia | LOPEZ MAÑERU, JORGE | 11411 | | LODOSA |
Txanda irekia | SOLANA MAYAYO, ADRIAN | 11428 | | ZANGOZA |
Txanda irekia | MEJIAS LOPEZ, IOEL | 11429 | | ZANGOZA |
Txanda irekia | SANZ DEL BARRIO, DANIEL | 11430 | | ZANGOZA |
Txanda irekia | ELIZARI CARCELLER, ASIER | 11431 | | ZANGOZA |
Txanda irekia | BARAIBAR LARRAZA, IREL | 5755 | | ZANGOZA |
Txanda irekia | VILLANUEVA TAINTA, IGNACIO | 7056 | | ZANGOZA |
Txanda irekia | LASAGA MARIEZCURRENA, IKER | 11083 | | ZANGOZA |
Txanda irekia | ARAIZ ELIAS, RUBEN | 11412 | | LODOSA |
Txanda irekia | IZCO LARUMBE, PABLO | 10969 | | LODOSA |
Txanda irekia | GANUZA IRISARRI, JESUS | 4791 | | AURITZ |
Txanda irekia | COBO RUIZ, SERGIO | 11773 | | ZANGOZA |
Txanda irekia | LANGARIKA ROCAFORT, ARGIA | 10145 | EUSKARA, B2* | AURITZ |
Txanda irekia | FERNANDEZ FERNANDEZ, IOSEBA | 6896 | | AURITZ |
Txanda irekia | ORTIGOSA VERA, IÑIGO | 7577 | | AURITZ |
Txanda irekia | GOÑI URRETA, ION | 11082 | | AURITZ |
Txanda irekia | ARTETA BAÑOS, ARITZ | 11401 | EUSKARA, B2* | AURITZ |
Txanda irekia | GIL ITURRALDE, ALVARO | 10144 | | AURITZ |
Txanda irekia | ARRARAS LOZANO, ROBERTO | 4801 | | AURITZ |
Txanda irekia | BARANDALLA FERNANDEZ DE ARCAYA, IGNACIO | 10834 | | NABASKOZE |
Txanda irekia | ORDOÑEZ SANCET, AITOR | 11402 | EUSKARA, B2* | AURITZ |
Txanda irekia | IBÁÑEZ CHÁVARRI, IÑIGO | 11413 | | NABASKOZE |
Txanda irekia | IPARRAGUIRRE OSCOZ, UNAI | 11414 | | NABASKOZE |
Txanda irekia | GIL MARIN, ALFONSO | 10388 | | NABASKOZE |
Txanda irekia | ALEVESQUE ARAU, DAVID | 10835 | | NABASKOZE |
Iragarkiaren kodea: F2418647