2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Bide publikoaren desafektazioa, haren lerrokagarritasun deklarazioa eta ondoren trukea egitea, Zubietako 2. poligonoko 120. eta 121. lurzatietan. Hasierako onespena
Zubietako Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onestea erabaki zuen Zubietako 2. poligonoko 120. lurzatiari gehituko zaion bidearen 155,37 m²-ko herri-lurretako erabileraren desafektazioa, 121. lurzatiko 156,39 m²-rekin trukatzeko, bidea 121. lurzatira aldatu ahal izateko, eta, hala bordatik bideraino 3 metro geldituko dira.
Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean. Ohartarazten da ezen horrelakorik jaso ezean hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko dela.
Zubietan, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.
Iragarkiaren kodea: L2417664