262. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udalaren lokal bateko zati baten kalifikazio juridikoa aldatzea, modua emateko Navarreria kaleko 31. Zenbakiko eraikinean igogailua jartzeko eta arkitektura oztopoak kentzeko espedientea eta jendaurrean jartzeko epea abiaraztea. Jendaurrean jartzea

Iruñeko Udalbatzak erabaki hau hartu zuen 2024ko abenduaren 12ko osoko bilkuran:

Gabriel Nagore Armendariz jaunak idatzi bat aurkeztu zuen Navarreria kaleko 31 zenbakiko jabekideen izenean, Udalari eskatuz eraikin horretako beheko solairuan daukan lokal bateko 15,70 m² besterentzeko, jabekideek modua izan dezaten ezkaratzean igogailua jarri eta arkitektura-oztopoak kentzeko. Ikusita idatzi horren ondoren instruitutako espedientea osatzen duten dokumentuak, txostenak, balorazioa eta nahitaezko egiaztagiriak, eta bat etorriz Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 12. eta 13. artikuluetan eta 126. artikuluko 2. puntuan aurreikusitakoarekin, eta hori betez, ERABAKITZEN DA:

1.–Espedientea abiaraztea udalaren lokaleko 15,70 m2-ko zati bati kalifikazio juridikoa aldatu, eta horrela zati horrek jabari publikoko ondasun izateari utzi diezaion eta ondare-ondasun bihurtu dadin. Erabaki honek atxikita daukan eta harengandik bereizi ezin den planoan agertzen da azalera hori non dagoen zehazki udalaren lokal horretan, eta honela deskribatzen da zati hori:

"Iruñeko Navarreria kaleko hogeita hamaikagarren zenbakian (lehen hogeita hamazazpigarrena zen) dagoen eraikineko lokal horretako 15,70 m² -ko zatia; lur gaineko eremu bat da, eta patio bat dauka erdian, berrehun eta berrogeita hamaika metro eta laurogeita hamasei zentimetro karratukoa (251,96 m²). Mugakide ditu: eskuinean, kale bereko hogeita hamabosgarren zenbakia, gaur egun hogeita bederatzigarrena; ezkerrean, kale bereko hogeita hemeretzigarrena, gaur egun hogeita hamahirugarrena; eta atzean, lokalaren parte den estali gabeko patioa, hogeita hamabost metro eta hirurogeita hamabost zentimetro koadrokoa (35,75 m²)".

Finka Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, artxiboaren 882. tomoan, 154. liburukian, 81. orrialdean: 9059. finka da, 1. inskripzioa.

2.–Espedientea jendaurrean paratzea hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko abenduaren 13an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2418312