262. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko (deialdia argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an). Izendapena

Honako hau ebatzi da Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak 2024ko abenduaren 17an eman ebazpen baten bidez:

Lehena.–María Ascensión Sadaba García langile lan-kontratudun finko izendatzea Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko, familia-langilearen lanpostuan (D maila eta lanaldiaren %75).

Bigarrena.–Izendapena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen web-orrian, eta izendatutakoari adieraztea lanpostuaz jabetu beharko duela 2024ko abenduaren 31n. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez bada (behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko kasuetan izan ezik), eskubide guztiak galduko ditu lan-kontratudun finko izateko Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean.

Hirugarrena.–Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian txandan dagokionari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Mendabian, 2024ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2418472