2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gizarte-langilearen eta familia-langilearen izendapen osagarriak
Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2024ko abenduaren 13ean, 174/24 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:
"Mankomunitate honetako buruaren 116/22 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen merezimendu-lehiaketa bidez bete zitezen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko (deialdia argitara eman zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an).
Merezimendu-lehiaketak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako baldintzak betetzeagatik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita.
Ezarritako epearen barruan, Ana María Herrero Estebani eta Oihana Hualde Ulayarri borondatezko eszedentzia eman zitzaien gizarte-langilearen lanpostuan, haiek hala eskatuta, eta 2024ko azaroaren 26tik aurrerako ondorioekin; izan ere, izangaiak beste administrazio publiko batzuetan zerbitzuak ematen ari ziren lanpostuaz jabetzeko unean, baina ez zuten benetako lanposturik bete.
Ezarritako epearen barruan, familiarteko langilearen lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zitzaion Rosario Escolar Echeverríari, berak hala eskatuta, eta 2024ko azaroaren 28tik aurrerako ondorioekin, izangaia beste administrazio publiko batean lanean ari zelako lanpostuaz jabetzeko unean, lanpostua benetan bete gabe.
Deialdiaren 11.6 oinarriak ezartzen duenez, funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 10.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.
Ondorioz, epaimahaiak izendapen osagarrien proposamenak egin ditu hutsik geratu diren plazen baldintzak betetzen dituzten eta jarraian gaindituen zerrendan dauden izangaien alde.
Izangaiek eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, izendapen osagarriak egin eta lanpostu hutsak esleitu behar dira. Hori dela eta,
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–María Ángeles López de Zubiría Cillero eta Ignacio Bernal Lumbreras mankomunitate honetako funtzionario izateko izendapen osagarria onestea, eta lanpostu hutsak esleitzea ondotik ezarritakoarekin bat:
IZEN-DEITURAK | LANPOSTUAREN ZENBAKIA | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA |
María Ángeles López de Zubiría Cillero | 021 | Gizarte-langilea | B | Funtzionarioa | %100 |
Ignacio Bernal Lumbreras | 022 | Gizarte-langilea | B | Funtzionarioa | %100 |
Bigarrena.–Onestea María Sagrario Elía Arbizuren izendapen osagarria lan-kontratudun finko gisa, eta lanpostu huts bat esleitzea, jarraian adierazitakoaren arabera:
IZEN-DEITURAK | LANPOSTUAREN ZENBAKIA | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA |
María Sagrario Elía Arbizu | 017 | Familia-langilea | D | Lan-kontratudun finkoa | %66,66 |
Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 30an jabetu beharko dute lanpostuaz.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskubide guztiak galduko dituzte funtzionarioaren edo langile lan-kontratudun finkoaren izaera eskuratzeko.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak".
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.
Berriozarren, 2024ko abenduaren 13an.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.
Iragarkiaren kodea: L2418259