2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lehen Hezkuntzako eskola-sustatzaile izendatzea
Abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurrien Legea, 2022ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 24an), deialdia egin zen plaza huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Bada, deialdi horren 11.6 oinarriaren arabera: "Lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditutako plaza beteko da gainditu duten izangaien zerrendaren arabera, lanpostu horretarako baldintzak betetzen dituen hurrengo izangaiarekin". Hori horrela, Mankomunitateko buruak urriaren 27an eman 020/2024 Ebazpenaren bidez, onesten da Antonio Jiménez Jiménez kontratatzea aldizkako lan-kontratudun langile finko, Lehen Hezkuntzako eskola-sustatzaile lanpostuan aritzeko, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean (20. plaza).
Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
San Adrianen, 2024ko abenduaren 18an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.
Iragarkiaren kodea: L2418501