262. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gizarte-langilearen bigarren izendapen osagarria

Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak 56/2024 Ebazpena eman zuen 2024ko abenduaren 16an, eta haren bidez Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finko izendatu du Saioa Leria Ardanaz, hura baita lanpostu hutsetarako baldintzak betetzen dituztela frogatu dituztenen artean zerrendan hurrengoa den izangaia, lehengo izendapen proposamenean sartutako izangaien atzetik. Izan ere, Ainhoa Arraztoa Echeniqueri borondatezko eszedentzia eman zaio lanpostuaz jabetu zen egunetik beretik aurrera. Hori guztia, jarraikiz aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren 11.6 apartatuan ezarritakoari. Hona hemen ebazpen horren xedapen zatia:

"1. Saioa Leria Ardanaz izendatzea Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finko, eta plantilla organikoan hutsik dagoen lanpostu hau adjudikatzea:

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUETAKO HIZKUNTZAK

IZANGAIA

010

Gizarte-langilea

B

Funtzionarioa

Osoa

Uharteko eta Esteribarko OGZM

Euskara, C1

Ingelesa, frantsesa eta alemana

Saioa Leria Ardanaz

2. Izendatutako izangaiari ohartaraztea 2024ko abenduaren 30ean jabetu beharko duela lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako administrazio publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz), eta jarraikiz, orobat, deialdiaren 11.4 oinarriari.

Egun horretan, eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu toki erakundeko langile lan-kontratudun finko izateko. Kasu horretan, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

Langile lan-kontratudun finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditutako lanpostua ere deialdiaren 10.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

3. Honako hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Uharteko eta Esteribarko udalen atariko deialdiaren web-fitxan, eta Mankomunitateko Batzarrari horren berri ematea hurrengo bilkuran".

Ebazpen honen kontra, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko eta Esteribarko udalen atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharte eta Esteribarko udalen atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko eta Esteribarko udalen atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Uharten, 2024ko abenduaren 16an.–Mankomunitateko burua, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2418304