262. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako kontratuarekin betetzeko erdi mailako teknikariaren lanpostua (tramitazio eta giza baliabideen kudeaketaria)

Alkatetzaren 2024ko abenduaren 17ko 1253 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez eratzeko izangaien zerrenda bat, aldi baterako kontratuarekin betetzeko erdi mailako teknikariaren lanpostua (tramitazio eta giza baliabideen kudeaketaria), Vianako Udalaren zerbitzukoa.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

Deialdi honen oinarriak Udalaren web-orrian (https://www.viana.es/oferta-publica-de-empleo/) eta iragarki-taulan argitaratuko dira.

Vianan, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2418405