2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, C mailako haur-hezitzailearen eta haur-hezitzaile elebidunaren lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Prozesua bukatuta C eta D mailako lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, horien artean haur-hezitzailearen eta haur-hezitzaile elebidunaren lanpostu huts batzuk baitziren, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen Tuterako Udaleko alkatearen azaroaren 17ko 2357/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an), eta bat etorrita kalifikazio-epaimahaiak eginiko izendapen-proposamenarekin.
Honako hau ebazten da Alkatetzaren azaroaren 27ko 4086/2024 Ebazpenaren bidez:
Lehena.–Honako hau izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzurako funtzionario:
–Beatriz Navascués Lizar, haur-hezitzailearen lanpostua betetzeko (plantilla organikoko zenbakia: 2313C03726, maila: C, araubidea: funtzionarioa, lanaldia: osoa, destinoa: 0-3 Haur Hezkuntzako ikastetxeak).
Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko abenduaren 21ean jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Tuterako Udaleko funtzionarioa izateko eskubide guztiak galduko ditu.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Laugarrena.–Aditzera ematea ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Tuteran, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2418628