262. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuen (D maila) lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Prozesua bukatuta C eta D mailako lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, horien artean zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostu huts batzuk baitziren, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen Tuterako Udaleko alkatearen azaroaren 17ko 2357/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an), eta bat etorrita kalifikazio-epaimahaiek eginiko izendapen-proposamenarekin.

Alkatetzaren abenduaren 12ko 4168/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Lehena.–Honako hauek izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzurako funtzionario:

–Enrique Doiz Pérez, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, plantilla organikoko zenbakia: 0512D07401, maila: D, araubidea: funtzionarioa, lanaldia: osoa, destinoa: Hiri Garapen Jasangarriko Alorra (Mendiko lantaldea).

–David Pérez Ruberte, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, plantilla organikoko zenbakia: 0512D07202, maila: D, araubidea: funtzionarioa, lanaldia: osoa, destinoa: Hiri Garapen Jasangarriko Alorra (Obretako lantaldea).

–María Victoria Chueca Galarza, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, plantilla organikoko zenbakia: 0513D03912, maila: D, araubidea: funtzionarioa, lanaldia: osoa, destinoa: Hiria Sustatzeko Alorra (kirolak).

–Jaime Vázquez Izquierdo, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, plantilla organikoko zenbakia: 0513D03916, maila: D, araubidea: funtzionarioa, lanaldia: osoa, destinoa: Hiria Sustatzeko Alorra (kirolak).

–César Zardoya Martínez, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, plantilla organikoko zenbakia: 0913D03920, maila: D, araubidea: funtzionarioa, lanaldia: osoa, destinoa: Hiria Sustatzeko Alorra (kirolak).

–José Antonio Malo García, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, plantilla organikoko zenbakia: 0913D03923, maila: D, araubidea: funtzionarioa, lanaldia: osoa, destinoa: Hiria Sustatzeko Alorra (kirolak).

–José Antonio Arto Sánchez, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, plantilla organikoko zenbakia: 0913D03922, maila: D, araubidea: funtzionarioa, lanaldia: osoa, destinoa: Hiria Sustatzeko Alorra (kirolak).

–Santiago Lorente Bona, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, plantilla organikoko zenbakia: 1712D07203, maila: D, araubidea: funtzionarioa, lanaldia: osoa, destinoa: Hiria Sustatzeko Alorra.

–José Ignacio González Alcalá, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, plantilla organikoko zenbakia: 0513D02401, maila: D, araubidea: funtzionarioa, lanaldia: osoa, destinoa: Hiria Sustatzeko Alorra (udal-ikastetxeak).

–Francisco Xabier Soto Bermejo, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, plantilla organikoko zenbakia: 0513D02601, maila: D, araubidea: funtzionarioa, lanaldia: osoa, destinoa: Hiria Sustatzeko Alorra (udal-ikastetxeak).

–Alberto Fornies Lasheras, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, plantilla organikoko zenbakia: 0513D03906, maila: D, araubidea: funtzionarioa, lanaldia: osoa, destinoa: Hiria Sustatzeko Alorra (udal-ikastetxeak).

Bigarrena.–"Tudela-Cultura" tokiko enpresa-erakunde publikoari berri ematea jakinarazteko María Dolores Gil Boraok hautapen prozesua gainditu duela eta eskaturiko dokumentazioa aurkeztu duela, aipatu erakundeak izenda dezan zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu baten titular gisa, 1972D03802 kodearekin, langile lan-kontratudunen araubidean eta jardunaldi osoan, Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoan jarduteko.

Lanpostuaz jabetzeko eguna Tuterako Udaleko funtzionarioek duten berbera izanen da.

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 23an jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbertzeko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez badira, Tuterako Udaleko funtzionarioa izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

Alkatetzaren abenduaren 18ko 4253/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Lehena.–Honako hauek izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzurako funtzionario/lan-kontratudun finko:

–Pedro María Mendinueta Rubio, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, plantilla organikoko zenbakia: 0513D02601, maila: D, araubidea: funtzionarioa, lanaldia: osoa, destinoa: Hiria Sustatzeko Alorra (udal-ikastetxeak).

–Alejandro Ruiz Gil, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, plantilla organikoko zenbakia: 0513D07604, maila: D, araubidea: lan-kontratudunen araubidean eta aldizkako langile finko, destinoa: Hiria Sustatzeko Alorra (kirolak).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko abenduaren 30ean jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbertzeko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez badira, Tuterako Udaleko funtzionarioa edo lan-kontratudun aldizkako langile finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Aditzera ematea ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Tuteran, 2024ko abenduaren 18an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2418567