262. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Akats zuzenketa, administrari-ofizialaren (C maila) lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

2024ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13an, alkatearen 4047/2024 Ebazpena, azaroaren 26koa, Montserrat León Santesteban Tuterako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzeko, administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko (C maila, jardunaldi osoa; plantilla organikoko zenbakia: 0506C06209); 2. paragrafoaren 18. lerroan, hau dioen tokian: "lanaldi partzialeko lan-kontratudun finko izateko", honela behar du: "funtzionario izateko".

Tuteran, 2024ko abenduaren 13an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2418344