262. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen osagarria

Alkatetzaren azaroaren 28ko 439/2022 Ebazpenaren bidez, administrari laguntzaileen lanpostu huts batzuk (D maila, 6. eta 8. lanpostuak), funtzionario araubidekoak, betetzeko deialdia eta oinarriak onetsi ziren, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Deialdi hori argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, eta udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

Alkatetzaren martxoaren 3ko 90/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an), deialdia aldatu zen, eta 35. lanpostua (puerikulturako laguntzailea / hezitzailea) deialditik kanpo geratu zen, epai bidez aitortu zelako lanpostua betetzen duen langilea langile lan-kontratudun finkoa dela.

Alkatetzaren azaroaren 26ko 525/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean), egin beharreko izapideak egin ondoren, funtzionario izendatu ziren M.ª del Rosario Carbonell Jiménez, M.ª Puy González López, Raquel Astudillo Marrodán eta M.ª Josefa Andreu Ardoiz, guztiak ere 6. lanpostuan aritzeko. Denak borondatezko eszedentziako egoeran deklaratu dira, lanpostuan batere aritu gabe, lanpostuaz jabetzen diren egunetik bertatik aurrera.

Deialdiaren 11.6 oinarriaren arabera, funtzionario edo langile lan-kontratudun finko bihurtzen diren izangaien kasuan, lanpostuan lanean egiazki aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, norberak eskatuta, lanpostuaz jabetzen diren egunetik edo kontratua sinatzen duten egunetik aurrera, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan, lanpostu huts hori ere bete eginen da, deialdiaren 10.4 atalean xedatutakoaren arabera.

Hori dela eta, kalifikazio-epaimahaiak 2024ko abenduaren 10ean izendapen-proposamen osagarria egin zuen, non sartu baitzen lanpostuaren baldintzak betetzen dituen eta gaindituen zerrendan jarraian dagoena. Eskatu zitzaion, bestalde, deialdiaren 10. oinarrian ezarritako dokumentuak aurkezteko.

Interesdunak dokumentu horiek aurkeztuta eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, egoki da haren izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.

Horregatik guztiagatik, erabiliz ematen zaizkidan eskumenak erabiliz, hots, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) artikuluak eta indarreko gainerako legeek ematen dizkidatenak (aipatutako legeak arautzen ditu toki araubidearen oinarriak),

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–María Aranzazu Zunzarren Ricarte udal honetako funtzionario izendatzea, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko (plantilla organikoko 6. lanpostua).

Bigarrena.–Interesdunari ohartaraztea 2024ko abenduaren hogeita hamarrean jabetu behar duela lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, salbu behar bezala justifikatutako ezinbertzeko kasuetan, galduko ditu San Adriango Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Eta hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta egoki diren ondorioetarako. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, honen aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea udal honetako alkateari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea); zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako toki administrazioa); edo zilegi da, orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

San Adrianen, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2418408