2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Biolineko irakaslea izendatzea
Azkoiengo Musika Eskolako buruaren 2024/0010 Ebazpena, zeinaren bidez lan-kontratudun finkoa izendatzen baita deialdia egin duen toki-erakundearen zerbitzura jarduteko, musika eskolako irakasleen lanpostua betez biolineko espezialitatean.
Azkoiengo Musika Eskolako Patronatuak 2022ko azaroaren 8an hartutako erabaki baten bidez, deialdia onetsi zen, bete dadin musika eskolako irakasleen lanpostu huts bat, biolineko espezialitatean, oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).
Uztailaren 29ko 2024/0002 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen web-orrian, behin betiko zerrenda onetsi zen.
Oposizioaldia eta merezimendu-lehiaketa amaituta, toki erakundearen web-orrian argitara eman zen puntuaziorik handiena lortu zuen izangaia izendatzeko proposamena, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen eta deitutako plazen kopuruan lekua baitzuen.
Behin lanpostu hutsa hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igortzen dio, espediente osoarekin batera, izangaia izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.
Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBAZTEN DUT:
1. Honako hau izendatzea toki-erakundearen zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, biolineko irakaslearen lanpostua betetzeko:
BEATRIZ PÉREZ LIRIO
2. Lanpostu hutsa(k) esleitzea:
–Izen-deiturak:
BEATRIZ PÉREZ LIRIO
–Txanda: Librea.
–Lanpostu zenbakia: 1-10.
–Maila: B.
–Araubide juridikoa: lan-kontratuduna.
–Lanaldia: partziala.
3. Izendatutako izangaiak 2024ko abenduaren 20an jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki-erakundeko lan-kontratudun langile finko izateko.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Azkoienen, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2418418