262. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Honako hauen izendapen osagarriak: administrari-ofiziala, administrari laguntzailea eta lantegi eskolako monitorea (askotariko mantentze-lanak)

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko abenduaren 16an egindako bilkuran:

Behin amaituta aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion ofizial administrariaren, administrari laguntzailearen eta lantegi eskolako monitorearen (askotariko mantentze-lanak) lanpostu hutsak sartzeko prozeduraren bidez eta salbuespenezko merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko hautapen-prozesua, zeina Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bidez onetsi eta 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan, argitaratuko deialdiarekin bat etorrita egin baita, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, eta bat etorriz hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, 2024ko urriaren 7an Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen izendapena egitea zegozkien deialdietan puntuaziorik handiena eskuratu zuten izangaien alde [JOB 07-OCT-24 (19 RH) akordioa]:

Gero, 2024ko urriaren 25ean egindako bilkuran, Tokiko Gobernu Batzarrak baietsi egin zituen LAB sindikatuak Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko urriaren 7ko erabakiaren aurka (19RH) jarritako berraztertze-errekurtsoak. Berraztertze-errekurtso horiek egonkortzeko prozesu berezian merezimendu-lehiaketa bidez egindako deialdien ondoriozko 12 ofizial administrariren eta 17 administrari laguntzaileren izendapenei buruzkoak dira, eta izendapenen zerrenda luzatu egin zen [JOB 25-OCT-24 (5/RH) eta (6/RH) akordioak]. Horretarako, ofizial administrariaren 2 lanpostu eta administrari laguntzailearen lanpostu bat gehitu ziren deialdian, eta hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen zerrendan jarraian agertzen ziren izangaien alde.

Deialdian lanpostu berriak sartu ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko urriaren 7an erabaki bidez izendatutako Mónica Beorlegui Echaurik aldatu egin zuen hautaturiko lanpostua.

Bestalde, borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaren jabetza hartzen zuten egunetik beretik María Aránzazu Fraile Velazari, María Águeda Anaya Huarteri, María de la Paz Goñi Villegasi, Itxaso Oscoz Jáureguiri, María José Imaz Díezi, M.ª Valentina Martínez Larreari eta Juan María Zabala Saleguiri, eta horren ondorioz, hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamen osagarria aurkeztu zuen, eta honako hauek sartu zituen zerrendan: Rosa Isabel Segura Fernández, Alejandra Villanueva Esáin, Rebeca Jiménez Otazu, Amets Anabitarte Ayanz, Ana Belén Cuesta Alcalá, M.ª Puy Gainza Gainza eta José Javier Bermúdez Olave.

Aurkeztutako agiriak aztertuta eta zegozkien deialdietan eskatutako betekizunak betetzen dituztela egiaztatuta, egokia da izendapena egitea eta dagozkien lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera, ERABAKITZEN DA:

1. Mónica Beorlegui Echauri udal-funtzionarioari esleitzea administrari laguntzailearen 1-400000-18 lanpostua.

2. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Laura Toni Moreno, Tania Rodríguez García, Rosa Isabel Segura Fernández, Alejandra Villanueva Esáin, Rebeca Jiménez Otazu, María Yolanda González Saiz, Amets Anabitarte Ayanz, Ana Belén Cuesta Alcalá, M.ª Puy Gainza Gainza eta José Javier Bermúdez Olave, eta horiei lanpostu hutsak esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:

LANPOSTUA

IZENDATUA

ESLEITUTAKO PLAZA

OFIZIAL ADMINISTRARIA

LAURA TONI MORENO

1-300100-59

TANIA RODRÍGUEZ GARCÍA

1-300300-10

ROSA ISABEL SEGURA FERNÁNDEZ

1-300300-4

ALEJANDRA VILLANUEVA ESAIN

1-300300-27

REBECA JIMÉNEZ OTAZU

1-300100-76

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

MARÍA YOLANDA GONZÁLEZ SAIZ

1-404800-93

AMETS ANABITARTE AYANZ

1-400000-50

ANA BELÉN CUESTA ALCALÁ

1-400000-244

M.ª PUY GAINZA GAINZA

1-400000-90

LANTEGI ESKOLAKO MONITOREA

(ASKOTARIKO MANTENTZE-LANAK)

JOSÉ JAVIER BERMÚDEZ OLAVE

1-403800-13

3. Agintzea izendatutako izangaiek 2025eko urtarrilaren 9an hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

5. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko abenduaren 16an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2418388