262. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Ehorzle laguntzailea izendatzea

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko abenduaren 16an egindako bilkuran:

Behin amaituta aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion ehorzle laguntzaileen lanpostu hutsak sartzeko prozedura bidez eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesua -enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera-, zeina Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bidez onetsi eta 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan, argitaratuko deialdiarekin bat etorrita egin baita, eta hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin bat, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 4an, erabaki zuen proposatutako izangaien izendapena egitea [JOB 04-NOV-21 (6/RH) eta epearen zenbaketa etetea Francisca Cortés Sánchezi, ezinbesteko kausa baten ondorioz.

Behin ezinbesteko kausa amaituta, aurkeztutako agiriak aztertu ziren eta lanpostuko zereginak betetzeko dagokion gaitasun-txostena eman zuen medikuak. Hori horrela, egokia da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera, ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Francisca Cortés Sánchez, 1-405600-13 plaza esleituta.

2. Izendatutako izangaiak 2025eko urtarrilaren 9an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko abenduaren 16an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2418386