262. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Akats zuzenketa honako deialdi honetan: deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Gizarte-enpleguko ofizialaren (soldadura) izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko abenduaren 16an egindako bilkuran:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 27an hartutako erabakiaren (17/RH) bitartez, erabaki zen funtzionario izendatzea erabaki horretako zerrendan adierazitako pertsonak. Hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion hainbat lanpostu huts sartzeko prozedura bidez eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesuaren barruan –enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera– eta Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bitartez onetsitako deialdiarekin bat etorrita –254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratua–.

Akats bat atzeman da Pol Abaigar Corresen izendapenean: gizarte-enpleguko ofizial (soldadura) izendatu zen, baina araubide juridikoa gaizki adierazi zen; beraz, ERABAKITZEN DA:

1. Pol Abaigar Corres Iruñeko Udaleko langile lan kontratudun finko izendatzea gizarte-enpleguko ofizial (soldadura) lanposturako, eta 2-407400-8 zenbakidun lanpostua esleitzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

3. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko abenduaren 16an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2418385