2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MURCHANTE
Deialdia, lanpostu batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Musika Hizkuntzako irakaslearen izendapena
Alkatetzaren 2024ko abenduaren 19ko ebazpena, zeinaren bidez aldizkako langile lan-kontratudun finko bat izendatzen baita Murchanteko Udalaren zerbitzuko Musika Hizkuntzako irakaslearen lanpostu huts bat betetzeko.
Alkatearen abenduaren 5eko 294/2022 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen, musika irakasleen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).
Alkatetzaren 2023ko abenduaren 18ko ebazpen batzuen bidez (web-orrian argitaratuak), behin betiko zerrendak onetsi ziren.
Merezimendu-lehiaketa amaitu ondoren, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen puntuazio-hurrenkeraren arabera eta deialdiko lanpostu kopurua kontuan izanda egoki zen izangaia izendatzeko proposamena, garaiz eta behar bezala egiaztatuta betekizun guztiak betetzen zituela.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.
Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBAZTEN DUT:
1. Maite López Orta izendatzea Murchanteko Udalaren zerbitzuko aldizkako langile lan-kontratudun finko, Musika Hizkuntzako irakasle lanpostuan aritzeko (lanaldiaren %64,28, B maila), eta lanpostu hori esleitzea.
2. Izendatutako izangaiak 2024ko abenduaren 30ean jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Murchanteko Udaleko aldizkako langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesdunei adieraztea ebazpen honen aurka, aukeran, errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Murchanten, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2418581