262. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Deialdia, lanpostu batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Musika irakasleak izendatzea

Alkatetzaren 2024ko abenduaren 13ko ebazpena, zeinaren bidez aldizkako lan-kontratudun langile finkoak izendatzen diren Murchanteko Udalaren zerbitzura jarduteko, Murchanteko Udalaren zerbitzurako musika irakasleei dagozkien lanpostu hutsak betetzeko.

Alkatearen 294/2022 Ebazpena, abenduaren 5ekoa, zeinaren bidez onetsi baitzen deialdi bat, musika irakasleei dagozkien lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Alkatetzaren 2023ko abenduaren 18ko ebazpen baten bidez (web-orrian argitaratua), behin betiko zerrendak onetsi ziren.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten, eta lekua baitzuten deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea aldizkako langile lan-kontratudun finko, Murchanteko Udalaren zerbitzurako, lanpostu hauetan jardun dezaten, dagozkien lanpostuak esleituz:

1.–Teresa Vallés Monreal, Klarineteko irakaslearen lanposturako (lanaldiaren %11,66a), 22. zenbakidun lanpostua, B maila.

2.–Elena Litago Sánchez, Txirulako irakaslearen lanposturako (lanaldiaren %13,05a), 29. zenbakidun lanpostua, B maila.

3.–Francisco Javier Pérez de Obanos Oyarbide, Gaitako irakaslearen lanposturako (lanaldiaren %41,11), 24. zenbakidun lanpostua, B maila.

4.–Israel Cornago Sáenz, Perkusioko irakaslearen lanposturako (lanaldiaren %36,11), 26. zenbakidun lanpostua, B maila; eta Tronpetako irakaslearen lanposturako (lanaldiaren %22,22a), 28. zenbakidun lanpostua, B maila.

5.–Ignacio Remírez Madurga, Saxofoiko irakaslearen lanposturako (lanaldiaren %45,27a), 21. zenbakidun lanpostua, B maila.

6.–Fausto Cornago Oliver, Tronboiko irakaslearen lanposturako (lanaldiaren %16,11), 23. zenbakidun lanpostua, B maila.

7.–Ana Isabel Castillo Martínez, Pianoko irakaslearen lanposturako (lanaldiaren %22,50a), 27. zenbakidun lanpostua, B maila.

8.–Aránzazu Zunzarren Ricarte, Gitarrako irakaslearen lanposturako (lanaldiaren %8,33a), 20. zenbakidun lanpostua, B maila.

2. Izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 23an jabetu beharko dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbertzeko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez badira, Murchanteko Udaleko aldizkako langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesdunei adieraztea ebazpen honen aurka, aukeran, errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Murchanten, 2024ko abenduaren 13an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2418263