2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LAKUNTZA
Deialdia, Udalaren zerbitzuko garbitzaile lanpostu bat, D mailakoa, barne igoera murriztuan eta oposizio bidez betetzeko. Izendapena
Lakuntzako Udaleko garbitzaileen lanpostu bat (D. mailakoa) oposizio mugatuaren bidez barne-sustapenez betetzeko deialdiaren kalifikazio-epaimahaiaren proposamenarekin bat etorriz (irailaren 12ko 2024-0056 zk.ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez onartutako prozesua, irailaren 26ko 196 zk.ko Aldizkari Ofizialean argitaratua); eta Alkatetzaren abenduaren 13ko 70/2024 Ebazpenaren bidez onetsi da Lakuntzako Udalaren zerbitzurako lan-kontratuko langile finko gisa honako lanpostu hau kontratatzea onartu da:
Garbiketa Zerbitzua, D maila:
MARTIARENA ALEGRIA M.ª ESTHER
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Lakuntza, 2024ko abenduaren 13a.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.
Iragarkiaren kodea: L2418224