2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRURTZUN
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete daitezen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu huts batzuk. Musika Eskolako irakasle lanpostuak izendatzea.
Irurtzungo Udaleko alkateak, 2024ko abenduaren 17an, 307/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Kalifikazio epaimahaiak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 legean xedatutakoarekin bat etorriz, Musika Eskolako irakasle izateko lau lanpostu huts (plantilla organikoan 25, 27, 28 eta 29 zenbakidunak) aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuari dagozkionak, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren baitan egindako proposamena ikusi da. Deialdi hori abenduaren 5eko Alkatetzaren 301/2022 Ebazpenaren bidez onartu eta 2022ko abenduaren 19ko 253 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (ezohikoa), eta abenduaren 16ko Alkatetzaren 308/2022 Ebazpenaren bidez zuzendu eta 2022ko abenduaren 30eko 263 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (ezohikoa). Interesdunek aipatutako deialdiaren 10.2 oinarriak eskatutako dokumentazioa aurkeztu dutela ikusita,
EBAZTEN DUT
Lehenengoa.–Honako hauek izendatzea Irurtzungo Udaleko lan-kontratudun finko, instalazio eta eraikin publikoak edota udal-eraikinak garbitzeko lanpostuan aritzeko:
IZANGAIA | LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Eunate Dorai Sala | 25 | Lan-kontratudun finkoa |
Peio Berasategi Zabalza | 27 | Lan-kontratudun finkoa |
Rakel Rivera Silanes | 28 | Lan-kontratudun finkoa |
Idoia Arizaleta Ros | 29 | Lan-kontratudun finkoa |
Bigarrena.–Izendatutako izangaiek 2025eko urtarrilaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.
Hirugarrena.–Ebazpen hau iragarki oholean, udal webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Laugarrena.─Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea ohartaraziz ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Irurtzunen, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2418422