2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Deialdia, musikako irakasleen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdiko lanpostua hutsik geratu dela deklaratzea
Uharteko alkateak 2024/0837 Ebazpena eman zuen 2024ko ekainaren 18an. Hona hemen:
Ikusita deialdia, helburu duena musikako irakaslearen (gitarra) 60.09 lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bete beharrez uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legean xedatutakoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz. 2024ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, abenduaren 19an.
Ikusita kontrataziorako proposatutako izangaiari epe bat ireki zitzaiola eskatutako dokumentazioa aurkezteko, horretarako emandako eginbidean jasota dagoen bezala, eta ez duela dokumentaziorik aurkeztu.
Ikusita espedientea izapidetu ondoren ez dagoela izangai gehiagorik, eta deialdiko oinarrietan xedatutakoa kontuan hartuta.
Horregatik guztiagatik, honako hau ebazten dut:
1. Baliogabetzat jotzea Amaia Valdés Lanas izangaia kontratatzeko egindako jarduketa guztiak, ez baitu eskatutako dokumentazioa aurkeztu horretarako emandako epean. Kontratazioa gitarrako irakaslearen lanpostua betetzeko zen, Uharteko Musika Eskolan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean.
2. Hortaz, gitarrako irakaslearen lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia hutsik geratu dela deklaratzea.
3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen web atarian, behar diren ondorioak izan ditzan.
Uharten, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2418681