2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AIEGI
Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen gizarte-hezitzaile/animatzaile soziokulturala izateko lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen osagarria
Aiegiko alkateak honako ebazpen hau eman du, izangai bat karrerako funtzionario izendatu dadin, deialdiko kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenari jarraikiz (deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera; deialdia Aiegiko Udalak onetsi zuen, 2022ko urriaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean; gero deialdiko 7. oinarria zuzendu zen, eta zuzenketa 2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an):
24-216 Ebazpena, 2024ko azaroaren 16koa, zeinaren bidez Esther García Villanueva izendatzen baita funtzionario, gizarte-hezitzaile/animatzaile soziokulturalaren lanposturako.
2024ko abenduaren 31n jabetu beharko du lanpostuaz.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aiegin, 2024ko abenduaren 16an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2418310