2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARANGUREN
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako ofizialaren izendapen osagarria
Alkatetzaren azaroaren 27ko 992/2024 Ebazpenaren bidez izendatu ziren zerbitzu anitzetako ofizialen bi lanpostu betetzeko izangaiak. Lanpostuak bete ziren oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean. Lanpostuaz jabetzeko ekitaldia 2024ko abenduaren 12an egin zen, Arangurengo udaletxean.
Iban Iturria Amadoz lan-kontratudun finko bilakatu zen, baina lanpostuan batere aritu gabe, ekitaldi berean eskatu baitzuen borondatezko eszedentzian deklaratzeko, lanpostua gorde gabe, beste administrazio publiko batean ari zelako lanean jabetza hartu zuen unean. Eszedentziak ondorioak izan zituen 6.2 lanpostuaz (zerbitzu anitzetako ofiziala) jabetu zen egunetik beretik, deialdiaren 10.6 oinarrian ezarritakoarekin bat (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, abenduaren 12an, haren helburua izanik enplegua egonkortzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuak betetzea).
Lanpostu hori aukeratu dutenen zerrendan hurrengoa den izangaiak epe barnean aurkeztu ditu deialdiaren 9.2 oinarrian eskatutako agiriak. Hortaz, kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen osagarrirako proposamenarekin bat etorriz, eta bete beharrez deialdiaren 9.4 oinarrian xedatutakoa (deialdia 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an).
Alkatetzaren 2024ko abenduaren 17ko 1047. Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:
1.–Pedro Daniel Gomez Kolochinski izendatzea Arangurengo Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, zerbitzu anitzetako ofizialaren 6.2 lanpostua bete dezan.
2.–Adieraztea ezen izendatutako pertsonak esleitu zaion lanpostuaren jabetza hartu beharko duela 2024ko abenduaren 31n, bat etorriz 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluarekin eta deialdiaren 10.4 oinarriarekin.
Egun horretan jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan salbu, eskubide guztiak galduko ditu Arangurengo Udaleko lan-kontratudun finko izateko.
3.–Ebazpen hau argitaratzea Arangurengo Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mutiloan, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2418407