262. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

Merezimendu-lehiaketa, haur eskolako hezitzailearen lanposturako. Izendapena

Antsoaingo Udaleko alkateak, 2024ko abenduaren 12an, 996 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 28ko erabaki baten bidez deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketaren bidez bete zitezen hezitzailea (haur eskola) izateko sei lanpostu huts, plantilla organikoan 2002, 2004, 2005, 2006, 2007 eta 2011 zenbakiak dituztenak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horren bidez premiazko neurri batzuk hartzen dira, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan), eta 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an. Bada, deialdiko kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz eta ikusita interesdunak deialdi horren 10.2 oinarrian ezarritakoaren arabera eskatutako dokumentazioa aurkeztu duela.

EBAZTEN DUT:

1. María Ángeles Iturralde Razkin andrea Antsoaingo Udaleko funtzionario izendatzea, haur eskolako hezitzailearen lanpostua betetzeko (2005. zenbakia plantilla organikoan). 2024ko abenduaren 31n jabetu behar du karguaz, karguari dagozkion eginbeharrak zintzoki beteko dituela zin egin edo hitz eman ondoren. Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Antsoaingo Udalaren zerbitzuko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udal honetako Langileria Departamentuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpen honen aurka hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2024ko abenduaren 12an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2418137