262. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

108/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatuta, Izaskun Resano Apezarena andrea, "Nini Etxea" haur eskolako zuzendaria.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak, 27. artikuluan, ezartzen du haur eskoletako zuzendari lanpostuak izendapen librearen bidez beteko direla, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik edo hari atxikita daudenen artetik. Orobat ezartzen du Hezkuntza Departamentuko kontseilariak izendatuko dituela zuzendari lanpostu horiek.

Izaskun Resano Apezarena andrea Iruñeko "Ninia Etxea" haur eskolako zuzendari izendatu zuten Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 16ko 64/2023 Foru Aginduaren bidez.

2024ko azaroaren 5ean, Izaskun Resano Apezarena andreak, "Ninia Etxea" haur eskolako zuzendariak, eskola horretako zuzendari izateari uko egiteko idazkia aurkeztu zuen, 2024ko abenduaren 31tik aurrerako ondorioekin.

Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du, Izaskun Resano Apezarena andrea, berak eskatuta, Iruñeko "Ninia Etxea" haur eskolako zuzendari kargutik kentzeari dagokionez.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Izaskun Resano Apezarena andrea, "Nini Etxea" haur eskolako zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko abenduaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Haur Eskolen Zerbitzuari, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuari, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, eta interesdunari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko azaroaren 28an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2417606