Iragarkia
262. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 27a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
317E/2024 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, ikertzaileak eta teknologiako langileak kontratatzeko laguntzen 2025eko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 801911.
2022ko ekainaren 29an, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (2021-2025) onetsi zuen. Planaren 1. erronkak talentua erakartzera eta atxikitzera bideratuko zenbait neurri biltzen ditu, I+G+b-ren oinarria pertsonak direla ulertuta; hortaz, neurriak ikerketarako talentua prestatzera, mantentzera eta erakartzera bideratuta daude. Ildo horretan, ikertzaileak eta teknologiako langileak kontratatzeko laguntzen deialdia interes handiko tresna bihurtzen da, ikerketaren arloko enpresa eta erakundeetan ikertzaileak sartzea bultzatzen eta sustatzen baitu.
Laguntza neurri honek ibilbide luzea du, eta 2014. urtetik 2024.era bitarteko edizioetan 450 pertsona kontratatzea ahalbidetu du, I+G+Bren zereginetarako.
Edizio honetan ere, 2022an, 2023an eta 2024an bezala, enpresak dira laguntzen onuradunak. Hortaz, Nafarroako I+G+B Sistemako (SINAI) eragileak kanpoan gelditzen dira, entitate horiek jada amaitu den MRR Investigo programaren laguntzen onuradun bakarrak direlako (laguntza horien helburua, orobat, ikertzaileak eta teknologiako langileak kontratatzea zen).
Laguntzen deialdi hau Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 2024-2026 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren parte da. Plan hori 2024ko ekainaren 19an onetsi zuen Nafarroako Gobernuak erabaki bidez.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 252/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Ikertzaileak eta teknologiako langileak kontratatzeko laguntzen 2025eko deialdia onestea.
2. Laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.
3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten den aurrekontu-kreditua baimentzea, betiere horretarako kreditu egokia eta nahikoa izatearen baldintzapean:
AURREKONTUKO PARTIDA HONEN BALIOKIDEA DEN PARTIDA: | EKITALDIA | ZENBATEKOA (eurotan) |
G20001-G2100-4701-467300: Ikertzaileak, teknologiako langileak eta industria doktoreak kontratatzea | 2026 | 750.000 |
4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Sarrigurenen, 2024ko abenduaren 10ean.–Zientzia, Teknologiako eta Berrikuntzako zuzendari nagusia, Rosario Martínez Ortigosa.
ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Xedea.
Laguntza hauen xedea da tituludunen prestakuntza hobetzea, nola eta ikertzaile eta teknologiaren arloko langile gisa parte hartuz Nafarroako I+G+B Sistemako (SINAI) exekuzioko eragileek eta enpresek garatzen dituzten I+G+B jardueretan eta horrelakoei sostengu emateko jardueretan.
2. oinarria.–Erakunde onuradunak.
1. Nafarroako I+G+B Sistemako (SINAI) exekuzioko eragileak eta enpresa pribatu edo publikoak izaten ahal dira laguntza hauen onuradunak, akredituta egon eta baldintza hauek betez gero:
a) Nafarroako Foru Komunitatean lantoki bat izatea eta diruz laguntzen den kontratazioaren xedeko pertsonak parte hartzen duen jarduerak zentro horretan egitea.
b) Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egotea, hala badagokio, Nafarroako Industria Erregistroa sortu zuen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 30eko 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.
c) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.
d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeraren batean ez egotea. (https://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=5904460).
2. Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskura ditzan eskatzaileak tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela frogatzen duten ziurtagiri telematikoak. Entitate eskatzaileak eskaeran horri berariaz uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu betebehar horietan egunean dagoela frogatzen duten ziurtagiriak.
3. Betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, 6.3.a) oinarrian adierazitako eskaera telematikoan bertan jasotako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.
4. Laguntza hauen onuradun izateko betebeharrak eskabidea aurkezten den unean bete beharko dira, eta dirulaguntzaren indarraldi osoan mantendu.
3. oinarria.–Kontratatutako pertsonak egin beharreko jarduerak.
Dirulaguntzaren xedea izanen da pertsona bat kontratatzea enpresak egin beharreko jarduera hauetakoren batean parte har dezan:
1. I+G proiektuak.
2. Berrikuntza jarduerak.
3. I+G+B jarduerei sostengu emateko lanak, besteak beste: proiektuak kudeatzeko jarduerak; jabetza industrialaren babesa; merkatu edo konkurrentzia azterketak; ziurtapenak (adibidez, EE marka lortzea). Administrazio lanak kanpoan gelditzen dira.
4. oinarria.–Dirulaguntzaren xedeko kontratazioa.
1. Kontratatzen den pertsonak baldintza hauek bete beharko ditu kontratazioaren unean:
a) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan edo beste enplegu zerbitzu publiko batean inskribaturik egotea enplegu eskatzaile gisa.
b) Espainian homologatutako honako titulazio akademiko hauetakoren bat izatea:
i) Unibertsitateko titulazioak: doktoregoa, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, masterra, gradua, diploma, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa.
ii) Goi mailako lanbide heziketa.
c) Deialdia argitaratzen denetik kontratua sinatzen den egunera arte, entitate onuradunarekin kontratu harremanik ez izatea, ez eta harekin lotutako edo elkartutako enpresekin ere (651/2014 EB Erregelamenduaren 1. eranskinean agertzen diren definizioen arabera).
d) Berariaz baztertzen da norberaren kontura lan egiten duten eta Langile Autonomoen Araubide Berezian kotizatzen duten pertsonak kontratatzeko aukera.
2. Kontratu horrek honako baldintza hauek bete beharko ditu:
a) Laguntzaren onuraduna den entitateak eta kontratatzen den pertsonak sinatuko dute.
b) Kontratua lanaldi osokoa izatea, eta gutxienez 12 hilabetekoa.
c) Hasiera data ez da izanen 2025eko otsailaren 1a baino lehenagokoa eta:
i) Oro har, 2025eko ekainaren 30a baino lehenagokoa izanen da (egun hori barne).
ii) 8.2 oinarrian aipatzen den baterako emakidaren ondotik ematen bada, 2025eko urriaren 31 baino lehen (egun hori barne) izanen da.
d) Idatziz formalizatuko da, espresuki adieraziz honako hauek:
i) Kontratatutako pertsonaren titulazio espezifikoa, bat etorriko dena 6.3.a) oinarrian aipatutako eskabide telematikoan eta emakida ebazpenean adierazitakoekin.
ii) Hasierako eguna eta bukaerako eguna (salbu eta kontratua mugagabea bada). Ez dira onartuko "proiektuen datak", "obraren bukaera" eta horrelako aipamenak.
iii) Beteko den lanpostua.
iv) Urteko soldata gordina, eurotan adierazia; ez dira onartuko "hitzarmenaren arabera" eta horrelako aipamenak.
v) Deialdi honen bidezko dirulaguntzaren aipamena.
e) Kontratatzen den pertsonak Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako lantokietan jardunen du, eta 6.3.a) oinarrian aipatutako eskabide telematikoan zehaztutako titulazio akademikoarekin bat datorren lanpostu batean arituko da.
f) Kontratatua sartuta egonen da, Gizarte Segurantzaren kotizazioaren kontu kodeari dagokionez, entitate onuradunak Nafarroan duen lantoki batean.
g) Gizarte Segurantzako kotizazio taldeak honako hauek izanen dira, kontratatutako pertsonaren titulazioaren arabera:
i) 1. edo 2. taldea, unibertsitateko tituluen kasuan.
ii) 1. taldetik 5.era bitartekoak, goi mailako lanbide heziketako tituluen kasuan.
h) Ordainsariak kasuan kasuko lan hitzarmenean ezarritakoan oinarrituko dira, eta urteko soldata gordina 20.000 eurokoa izanen da gutxienez.
i) Langileen Estatutuan eta hura garatzeko araudian xedatutakoa beteko da.
3. Eskaera bakoitza pertsona bakar baten kontratazioari dagokio. Eskatzaile bakoitzak kontratazio baterako edo gehiagotarako laguntza eskatzen ahalko du, baina entitate onuradun bakoitzari gehienez kontratazio bat diruz lagunduko zaio. Nolanahi ere, eskaera guztiei erantzun ondotik kreditu erabilgarririk badago, diruz laguntzen ahal diren kontratuen kopurua handitzen ahalko da: gehienez ere hiru kontratu entitate onuradun bakoitzeko.
4. Kontrataziorako dirulaguntzarik ez da emanen baldin eta kontratatzen den pertsona honako hauen ezkontidea, ondorengoa edo bigarren mailara arteko ezkontza edo odol ahaidea bada (ahaidetasun maila hori barne): entitate onuradunaren enpresaburua edo entitatearen kontrola bere gain daukaten pertsonak, entitatearen zuzendaritzako karguak betetzen dituztenak edo entitatearen administrazio organoetako kide direnak.
Inguruabar hori erantzukizunpeko adierazpenean jasoko da, eta 10.2 oinarrian aipatzen den laguntza eman ondotik dokumentazioa aurkeztearekin batera aurkeztuko da.
5. Oinarri-arau honetako 1. eta 2. apartatuetan aipatzen diren baldintzak, bai kontratatuenak bai kontratuenak, dirulaguntzaren indarraldi osoan mantendu beharko dira.
5. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak eta laguntzen zenbatekoa.
1. Kontrataziorako emanen diren dirulaguntzak horien bidez kontratatzen diren pertsonen lan eta soldata kostuak finantzatzeko erabiliko dira, Gizarte Segurantzako kontzeptu guztiengatiko kotizazio gastuak barne.
2. Dirulaguntzak moduluen araubidearen bidez eman eta justifikatuko dira, bat etorriz uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 76. artikulutik 79. artikulura bitartean ezarritakoarekin.
3. Lan eta soldata kostuak konpentsatzeko laguntza moduluak, Gizarte Segurantzako kontzeptu guztiengatiko kotizazio gastuak barne, honako hauek izanen dira:
a) A modulua: modulua 16.000 eurokoa izanen da kontratatutako pertsona bakoitzeko eta kontratazio urte bakoitzeko, Gizarte Segurantzako 1. eta 2. kotizazio taldeetako kontratazioen kasuan.
b) B modulua: modulua 13.000 eurokoa izanen da kontratatutako pertsona bakoitzeko eta kontratazio urte bakoitzeko, Gizarte Segurantzako 3. kotizazio taldetik 5.era bitarteko kontratazioen kasuan.
Aurrekoari jarraikiz, eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa izanen da kontratatua Gizarte Segurantzako zein kotizazio taldetan inskribatzen den, talde horri dagokion moduluaren balioa.
4. Entitate eskatzaileek laguntza osagarri bat jasotzen ahalko dute baldintza hauetakoren bat betetzen dutenean, eta halakoetan aurreko ataleko diru kopuruak gainditzen ahalko dira:
a) 1.000 euroko laguntza osagarria, baldin eta emakumeen eta gizonen artean lan arloko edozein diskriminazio galarazteko neurri hauetako bat aplikatzen bada:
i) Erakunde eskatzaileak hitzarmen kolektiboen, lan-akordio kolektiboen eta berdintasun-planen (REGGON) erregistroan eta gordailuan erregistratutako emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-plana badu (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-hitzarmen-kolektiboak-lan-akordio-kolektiboak-eta-berdintasunerako-planak-erregistratzea), baldin eta horretara behartuta ez badaude Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45. artikuluaren bidez, hau da, 50 pertsona baino gutxiago enplegatzen badituzte.
ii) Beren langileekin tratu eta aukera berdintasunaren politiken aplikazioan nabarmentzeagatik aitortza edo bereizgarriren bat izatea (esate baterako, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioaren "Berdintasuna enpresan" deituriko bereizgarri ofiziala edo NEEZEren "Reconcilia zigilua").
b) 1.000 euroko laguntza osagarria, baldin eta entitate eskatzailearen guztizko plantillan 50 langile edo gehiago badaude eta horietatik %4k baino gehiagok desgaitasunen bat baldin badute. Eta gainerako entitateen kasuan, portzentaje hori plantillako langile guztien %2koa edo hortik gorakoa bada.
6. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.
1. Eskaerak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 1ean hasiko da, baldin eta deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (https://bon.navarra.es/eu/) geroago argitaratzen ez bada; kasu horretan, deialdia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea. Betiere, 2025eko urtarrilaren 31n bukatuko da epea.
2. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoko fitxa erabiliz: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-para-la-contratacion-de-personal-investigador-y-tecnologico-2025 (aurrerantzean, laguntzen webgunea).
Eskabide horretan adierazi beharko da jakinarazpenak bide telematikoak erabiliz jaso nahi direla, eta, horretarako, nahitaezkoa da gaitutako helbide elektronikoa izatea (aurrerantzean, GHE), bai eta Nafarroako Gobernuak jakinarazpen elektronikorako gaitutako prozeduretan izena emanda egotea ere.
Nolanahi ere, dirulaguntza eskatzeak berekin dakar Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari baimena ematea jakinarazpenak eta entitate eskatzaileekin egiten diren komunikazio guztiak bitarteko telematiko hutsak erabiliz egiteko.
3. Hauxe da aurkeztu beharreko dokumentazioa, laguntzen webgunean eskura dauden ereduen arabera:
a) Eskabide telematikoa, 2.3 oinarrian aipatzen diren alderdiak biltzen dituen erantzukizunpeko adierazpen batekin.
b) Jarduketen memoria, 7. oinarrian adierazitako balorazioaren xede izanen diren atalen arabera. Gainera, behar adina informazio aurkeztu beharko da Ezagutza Transferitzeko Atalak –aurrerantzean organo kudeatzaileak– egiaztatu ahal izan dezan 3. oinarrian azaldutakoen artean daudela kontratatuko den pertsonak eginen dituen jarduerak.
c) Enpresak, laguntzaren xedeko jarduera egin behar den lantokian, 2024. urtean izan duen batez besteko langile kopurua frogatzen duen agiria.
d) 5.4.a) oinarriko laguntza osagarria lortu nahi izanez gero, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko neurriak frogatzen dituzten agiriak.
e) 5.4.b) oinarriko laguntza osagarria jaso nahi izanez gero, alta emanda dauden langileen txostena, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak laguntzak eskatu aurreko hilabetean egina.
Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentu guztiak artxibo bereizitan aurkeztu beharko dira, bakoitza behar bezala identifikatua bere izenarekin.
4. Eskaerak ez baditu betetzen oinarri honetan aipatzen diren baldintzak, organo eskudunak entitate interesdunari eskatuko dio gehienez 10 egun balioduneko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.
5. Oinarri honetako 3.b) apartatuan aipatutako jarduketen memoria aurkeztu ez izana ezin izanen da zuzendu.
7. oinarria.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.
1. Dirulaguntza hauek norgehiagokako araubidea erabiliz emanen dira; hala, oinarri honen 2. ataleko irizpideen arabera baloratutako eskaerak elkarrekin konparatu eginen dira, horien arteko lehentasuna ezartzeko.
2. Organo kudeatzaileak irizpide hauen arabera baloratuko ditu aurkezten diren eskaerak:
BALORAZIO IRIZPIDEAK | GEHIENEKO PUNTUAZIOA | GUTXIENEKO PUNTUAZIOA |
A) Lan eta prestakuntza plana | 25 | 15 |
a.1. Zereginen deskribapena eta horietarako profilaren egokitasuna | 15 | - |
a.2. Aurreikusitako prestakuntza plana | 10 | - |
B) Jardueren balorazioa entitatearen ikuspuntutik | 20 | 10 |
b.1. Berritasun eta erronka maila | 10 | - |
b.2. Entitatearentzat aurreikusitako eragina eta merkatuko aukera | 10 | - |
C) Jarduerek gizartearen helburuak eta ongizate kolektiboa lortzeko egiten duten ekarpena | 55 | - |
c.1. Helburu sozialak | 10 | - |
c.2. Lurralde kohesioa | 10 | - |
c.3. Batez besteko langile kopurua | 10 | - |
c.4. Aurreko deialdietan kontratatutako langileak mantentzea | 10 | - |
c.5. Onuradun berria | 15 | - |
GUZTIRA | 100 | 25 |
A) Lan eta prestakuntza plana. 25 puntu gehienez. Alderdi hauek baloratuko dira:
a.1. Kontratatutako pertsonak egin beharreko zereginen deskribapena eta 3. oinarrian adierazitako jarduerekin bat etortzea. Eskatutako profila zenbatean egokitzen den jardueren helburuetara eta eginkizunetara: 15 puntu gehienez.
a.2. Prestakuntza plana, prestakuntza arautua; aurreikusitako beste prestakuntzaren bat: 10 puntu gehienez.
B) Entitatearentzako jardueraren balorazioa. 20 puntu gehienez. Alderdi hauek baloratuko dira:
b.1. Jardueren berritasun eta erronka maila, bai entitate eskatzailearentzat, bai aplikatuko diren sektorearentzat. Jardueren erronka teknologikoa baloratuko da jarduera teknologikoak badira, edo erronka soziala edo merkatukoa, gizarte-berrikuntzako edo merkatuko jarduerak badira: 10 puntu gehienez.
b.2. Gauzatu beharreko jarduerek merkatuan duten aukera eta jarduera horiek entitate eskatzailearentzat duten eragina; haren helburu estrategikoetan laguntzea eta abar: 10 puntu gehienez.
C) Jarduerek gizartearen helburuak lortzeko eta guztien onerako egiten duten ekarpena. 55 puntu gehienez. Alderdi hauek baloratuko dira:
c.1. Helburu sozialak. Baloratuko da jardueren helburu nagusien artean helburu sozialak edo hobekuntza soziala lortzea aurreikustea, baita laneko segurtasunaren arloko berrikuntza ere: 10 puntu gehienez.
c.2. Lurralde kohesioa. 10 puntu bitarte, irizpide hauei jarraikiz:
–Enpresa gehienez 1.500 biztanleko udalerri batean egotea, Iruñerritik kanpo: 10 puntu.
–Enpresa 1.500 biztanletik gorako udalerri batean egotea, Iruñerritik kanpo: 5 puntu.
Irizpide hau Nafarroako Estatistika Institutuaren (NaStat - https://nastat.navarra.es/eu/) webgunean eskuragarri dagoen informazioaren arabera baloratuko da, eskaerak aurkezteko epea ixten den eguneko datuak kontuan harturik.
c.3. Enpresak dirulaguntzaren xedeko jarduerak egiten diren lantokian duen batez besteko plantilla 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartean. 10 puntu bitarte, irizpide hauei jarraikiz:
–10 langile baino gutxiago: 10 puntu.
–10 langiletik 49ra bitarte: 7 puntu.
–50 langiletik 249ra bitarte: 4 puntu.
–249 langile baino gehiago: 0 puntu.
c.4. Deialdi honen 2021eko, 2022ko eta 2023ko edizioen babesean diruz lagundutako kontratua duten pertsonak plantillan mantentzea, eta SINAIko agenteen kasuan, 2022ko eta 2023ko edizioen babesean, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren "Ikertzaileak kontratatzeko laguntzak. MRR Investigo Programa" izeneko deialdian. 10 puntu bitarte, honako ehuneko hauen arabera:
–Gutxienez %50: 10 puntu.
–Gutxienez %30, eta %50 baino gutxiago: 5 puntu.
–Edizio horietan kontratazioak diruz lagundu ez badira: 0 puntu.
c.5. Deialdi honen 2022ko, 2023ko edo 2024ko edizioetan dirulaguntzarik jaso ez duten entitateak baloratuko dira, eta SINAIko agenteen kasuan, dirulaguntzarik jaso ez dutenak 2022ko eta 2023ko edizioetan, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren "Ikertzaileak kontratatzeko laguntzak. MRR Investigo Programa" izeneko deialdian; 15 puntu.
3. A) eta B) apartatuetan gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten eskaerak ezetsiko dira.
4. Eskaerei emandako puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, honako atal hauetan lortutako puntuak kontuan hartuta ebatziko da berdinketa, hurrenkera honi jarraikiz: c.5, a.1, a.2, b.1, b.2, c.1, c.2, c.3 eta c.4.
8. oinarria.–Dirulaguntza ematea.
1. Organo kudeatzaileak, eskaerak ebaluatu ondotik, ebazpen proposamena aurkeztuko dio Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiari (aurrerantzean, organo eskuduna). Proposamen horretan, adieraziko du onuradunek dirulaguntza jasotzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela.
Ebazpen proposamenean hauek jasoko dira gutxienez:
a) Entitate onuradunen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, laguntzen zenbatekoa adierazita.
b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanik. Haien artean, aurrekontuko baliabideen mugengatik baztertu direnak ere jasoko dira.
2. Organo eskudunak baterako ebazpen baten bidez ebatziko du dirulaguntzak ematearen gainean. Ebazpena gehienez hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, telematika bidez, onuradunen helbide elektroniko gaitu bakarrean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onetsi edo ukatzeko berariazko ebazpena ematera eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz. Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legediari jarraikiz.
3. Onuradunen batek laguntzei uko egiten badie edo haiek kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratzen bada, eta aurrekontuan nahikoa diru badago, laguntza ematen ahalko zaie kreditu faltagatik baztertuta gelditu diren eskaerei. Kasu horretan, deialdiaren ebazpenean ezarritako puntuazio ordenari jarraikiko zaio. Laguntza berri horiek noiz ematen diren kontuan hartuta, organo kudeatzaileak epe berriak ezartzen ahalko ditu kontrataziorako eta laguntzaren justifikaziorako.
9. oinarria.–Kontratatu beharreko pertsonak hautatzeko prozedura.
1. Erakunde eskatzaileak edo onuradunak NL-NEZekin harremanetan jarriko dira, eta deialdi honen babesean kontratazio-prozesu bat hasi nahi dutela aipatuko dute. Horretarako, lan eskaintza bat eginen dute, eskabide telematikoan ezarritakoaren araberako ikasketa, prestakuntza eta lan profila emateko.
NL-NEZek aurrehautaketa bat eginen du enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden eta erakunde eskatzaileak edo onuradunak NL-NEZi emandako profila betetzen duten pertsonen artean.
Edozein Enplegu Zerbitzu Publiko autonomikotan izena emanda dauden pertsonak onartzen ahalko dira, baldin eta pertsona hori agertzen bada NL-NEZek egindako hasierako hautaketan. Horretarako, erakunde eskatzaileak edo onuradunak NL-NEZen aurrez hautatutako pertsonaren datuak adierazi beharko ditu, pertsona horrek enplegu zerbitzu publiko batean inskribatuta egoteko baldintzak betetzen dituela egiazta dezan, eta inskripzio horretan eskatzen den ikasketa, prestakuntza eta lan profila duela ager dadin.
2. Entitate onuradunek, betiere NL-NEZek aurretik egindako hasierako hautaketatik abiatuta, hautatuko dute horien artetik nor kontratatu, kasua bada, lanpostura nola egokitzen den neurtzeko proba egokiak egin ondotik. Horretarako, entitate eskatzaileak edo onuradunak, kontratua sinatu baino lehen, une horretan baieztatu beharko du kontratatu beharreko pertsona NL-NEZen datu baseetan ageri dela eskatzen den ikasketa, prestakuntza eta lan profilarekin.
3. Kontratazioa 6.3.a) oinarrian adierazitako eskabide telematikoan eta oinarri honen 1. puntuan aipatutako lan eskaintzan zehaztutako titulaziora eta kotizazio taldera egokitu beharko da. Erakunde eskatzaileak edo onuradunak titulazioa edo kotizazio taldea aldatu nahi badu, organo kudeatzaileari eman behar zaio haren berri, lan eskaintza formulatu eta kontratua sinatu aurretik onets dezan.
10. oinarria.–Laguntza eman ondotik dokumentazioa aurkezteko modua eta epeak.
1. Entitate onuraduna pribatua bada, laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko du laguntzen webgunearen bidez, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 4. artikuluari jarraikiz.
2. Kontratua sinatu ondotik, entitate onuradunak, laguntzen webgunearen bidez, kontratazioarekin lotutako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
a) Sinaturiko kontratuaren kopia.
b) Nafar-Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuan egindako lan eskaintza edo eskaintzaren identifikazioa.
c) Behar diren egiaztagiriak, edo entitatearen arduradun batek sinatutako adierazpen bat, egiaztatzeko ezen, deialdia argitaratzen denetik kontratua sinatzen den egunera arte, kontratatu den pertsonak ez duela kontratu harremanik izan entitate onuradunarekin, ez eta harekin lotutako edo elkartutako enpresekin ere (651/2014 EB Erregelamenduaren 1. eranskinean agertzen diren definizioen arabera).
d) Behar diren egiaztagiriak, edo entitatearen arduradun batek sinatutako adierazpen bat, egiaztatzeko ezen kontratazioaren xedeko lanpostuan ez dela enplegurik deuseztatu, deialdia argitaratzen denetik kontratua sinatzen den egunera arte.
e) Sinatutako aitorpen bat, egiaztatzeko kontratatzen den pertsonak ez duela hauetako harremanen bat enpresaburuarekin, entitatea kontrolatzen duten pertsonekin, entitatearen zuzendaritzako karguak betetzen dituztenekin edo haren administrazio organoetako kide direnekin: ezkontidea izatea, ondorengoa edo bigarren mailara arteko ezkontza edo odol ahaidea (ahaidetasun maila hori barne).
c), d) eta e) apartatuetan adierazitako aitorpenak izapide honetan sartutako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko dira.
3. 2. puntuko dokumentazioa aurkezteko epea honako hau izanen da:
a) 2025eko ekainaren 30a (egun hori barne), dirulaguntzak emateko baterako ebazpenaren bidez diruz laguntzen diren eskaeren kasuan (8.2 oinarrian aipatutako ebazpena).
b) 2025eko urriaren 31 (egun hori barne), dirulaguntzak emateko baterako ebazpenaren bidez diruz laguntzen diren eskaeren kasuan (8.2 oinarrian aipatutako ebazpena).
4. Goiko 1. eta 2. puntuetako dokumentazioa aurkezten ez bada, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.
11. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketa justifikatzeko epea eta modua.
1. Gehienez ere hilabeteko epean, kontratazioaren 12. hilabetea bukatzen denetik edo, hala badagokio, kontratazioa 15.2.b) oinarriarekin bat etorriz azkentzen denetik zenbatzen hasita, erakunde onuradunek honako egiaztagiri hauek aurkeztu beharko dituzte, laguntzen webgunean eskura dauden ereduetara egokituta:
a) Kontratatutako pertsonak zer jardueratan parte hartu duen egiaztatzeko memoria, webguneko laguntzen fitxan dagoen ereduaren araberakoa. Bereziki, eskaeran aurkeztutako jarduketen memoriaren betetze-maila adierazi behar da.
b) Idc txostena (Kotizaziorako datuen txostena-Besteren konturako langileak, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusia).
c) Deialdi honetan diruz laguntzen diren kontzeptuengatik beste dirulaguntza batzuen onuraduna ez izatea dioen adierazpena.
Deklarazio hori izapide honetan sartutako erantzukizunpeko deklarazio baten bidez egiaztatuko da.
d) 17.1.g) oinarrian aipatzen den ausazko kontrola duten entitate onuradunek, gainera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
i) Memoria ekonomikoa. Horren eredu bat jarriko da laguntzen webgunean.
ii) Nominen kopia.
iii) Nominak ordaindu izanaren justifikazio agiriak.
iv) "Langilearen kalkulu globalak" dokumentua (Kalkuluen Kontsulta Zerbitzuaren Likidazio Zuzenerako Sistema), Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarena.
12. oinarria.–Hasierako baldintzak aldatzea.
1. Diruz lagundutako kontratazioa oinarri hauetan eta laguntza emateko ebazpenean ezartzen den epean eta moduan gauzatu beharko da. Nolanahi ere, laguntza emateko orduan kontuan hartutako funtsezko baldintza teknikoak edo ekonomikoak aldatzen dituzten inguruabarrak gertatzen badira, baimena eskatu beharko zaio organo kudeatzaileari aldaketa egin aurretik, laguntzen fitxaren bitartez, eta organoak eskaera onartu edo ezesten ahalko du.
2. Honako aldaketa hauek baimentzen ahalko dira:
a) Kontratu mota eta soldata, betiere hasierako baldintzak hobetzen badira.
b) 8.2 oinarrian aipatutako baterako ebazpenean jasotako emakiden kasuan, kontratazioa hasteko epea; 2025eko uztailaren 31ra arte luzapen bakarra baimenduko da, baldin eta urte bereko ekainaren 30a baino lehen eskatzen bada (egun hori barne).
c) Kontratatu beharreko pertsonaren profila, salbu eta aldaketa horrek ebaluazioaren emaitza aldatzen ahal badu 7. oinarriko irizpideen arabera, eta, betiere, hasierako eskaeran adierazitako izaera eta helburuak desitxuratzen ez badira.
d) Kontratatu beharreko pertsonaren kotizazio taldea.
e) Aurreikusitako jarduerak, salbu eta aldaketa horrek ebaluazioaren emaitza aldatzen ahal badu 7. oinarriko irizpideen arabera, eta, betiere, hasierako eskaeran adierazitako izaera eta helburuak desitxuratzen ez badira.
13. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.
1. Laguntzak kudeatzen dituen organoak aurkezten den dokumentazioa aztertuko du, eta ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio organo eskudunari. Proposamen horretan, onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak betetzen dituztela adieraziko da.
2. Ordaintzeko ebazpena gehienez ere bi hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, 11. oinarrian adierazitako agiriak aurkezten direnetik hasita. Epe hori geldiaraziko da entitate onuradunari eskatzen bazaio aurkeztutako dokumentazioan edozein zuzenketa egiteko.
3. Laguntzaren ordainketa aurreratua egiten ahalko da, entitate onuradunek frogatzen badute funtsak jaso behar dituztela dirulaguntzaren helburuak betetzeko, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 33. artikuluan aurreikusitako bermeekin.
14. oinarria.–Kontratazioa etetea.
1. Deialdi honen babesean sinatzen diren kontratuak honako egoera hauetan eteten ahalko dira:
a) Aldi baterako ezintasun egoera batengatik, gutxienez 2 hilabetez jarraian.
b) Amatasunagatik edo aitatasunagatik.
c) Haurdunaldiko arriskuagatik.
d) Edoskitzaro naturaleko arriskuagatik.
e) Adopzio edo harrerarako zaintzagatik.
f) Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 45.1.n) artikuluan aurreikusitako egoerak, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena https://www.boe.es/buscar/act.php?lang=eu&id=BOE-A-2015-11430&tn=1&p=, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak babesteko neurri gisa.
2. Aurreko puntuan aurreikusitako egoeraren bat gertatuz gero, laguntzen webgunearen bidez, entitate onuradunek eskatzen ahal dute epe horretan laguntza ere eten dadila; beraz, ez dira diruz lagunduko erakunde onuradunak aldi horretan dituen soldata gastuak. Organo kudeatzaileak baimendu beharko du etete hori, eta, horretarako, egokitzat jotzen dituen txostenak eskatzen ahal ditu.
Etetea eragin zuen egoera amaitu ondotik, erakunde onuradunak laguntza berraktibatzeko eskatuko du, laguntzen webgunearen bidez. Organo kudeatzaileak, bidezkotzat jotzen dituen txostenak eskatu ondotik, laguntza aktibatuko du etendako denbora bererako.
3. Baimen horrek ez du inola ere ekarriko hasieran emandako laguntzaren zenbatekoa handitzea.
15. oinarria.–Kontratazioa azkentzea.
1. Kontratua azkentzen bada, entitate onuradunak horren berri eman beharko dio laguntzak kudeatzen dituen organoari eta azkentze horren frogagiriak aurkeztu beharko ditu laguntzen webgunearen bidez, kontratua azkendu eta hamabost egun naturaleko epean gehienez.
2. Kontratua azkentzen bada, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Kontratazio aldia ez bada sei hilabetera iristen, edo kaleratzea bidegabea izan dela aitortzen edo deklaratzen bada, dirulaguntza osoa kobratzeko eskubidea galdu dela adieraziko da.
b) Kontratazio aldia sei hilabetekoa edo luzeagoa eta urtebetetik beherakoa izan bada, lan egin ez den denboraren araberako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.
16. oinarria.–Kontratatutako pertsona ordeztea.
1. Behin kontratua azkenduta eta 15.1 oinarriaren arabera jakinarazita, entitate onuradunak hasieran kontratatutako pertsona ordezteko interesa badu, ordezkapen hori honako irizpide hauen arabera eginen da:
a) Ordezkapena bidezkoa izanen da, baldin eta kontratua arrazoi hauetako batengatik azkentzen bada: ez gainditzea probaldia, lana borondatez uztea, heriotza edo baliaezintasuna. Kasu horietan, ez da beharrezkoa izanen organo kudeatzailearen baimena.
b) Aurreko atalean jasota ez dauden kasuetan, organo kudeatzaileak kontratatutako pertsonaren ordezkapena baimendu edo ukatuko du.
2. Aurreko puntuaren arabera ordezkapena egitea bidezkoa denean edo baimentzen denean, kontratazio berriak 9. oinarrian aurreikusitako prozedurari jarraituko dio. Hala ere, lan eskaintza berriz egitetik salbuesten ahal da, baldin eta lehen hautaketa prozesutik ordezkapena egiteko gai den hautagairen bat badago. Nolanahi ere, kontratatuko den pertsonak NL-NEZek eratzen duen kontrataziorako hautagai zerrendan agertu beharko du. Era berean, kontratazioak 4. oinarrian ezarritako baldintzak bete beharko ditu, 2.c) puntuan hasiera datari dagokionez adierazitakoa izan ezik.
3. Eta 10.2 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da, laguntzen webgunearen bidez.
4. Ordezkapena egiten bada, ez da inola ere handituko emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.
5. Ordezte kontratua aurreko kontratua azkentzen den egunetik bi hilabeteko epearen barruan hasiko da. Epe hori gehienekoa da, eta ez da inola ere luzatuko.
6. Diruz laguntzen den kontratu bakoitzeko ordezkapen bakarra onartuko da.
17. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.
1. Laguntza hauen onuradun diren entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:
a) Entitate pribatuen kasuan, dirulaguntza ematen dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztea telematikaz, laguntzen webgunearen bitartez, webgune horretan eskuragarri dauden ereduak erabiliz.
Irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 4. artikuluak eskatutako informazioa emateko betebeharra betetzen ez bada, ez da emandako dirulaguntza ordaintzen ahalko eta, zerbait aurreratu bada, itzuli egin beharko da.
b) Kontratatu beharreko pertsona 9. oinarrian ezarritako prozeduraren arabera hautatzea.
c) Diruz lagundutako kontratazioa justifikatzea, 10. eta 11. oinarrietan adierazten den moduan.
d) Jasotako dirulaguntzaren kontabilitatea bereiz eramatea.
e) Kontratuaren etetea, azkentzea eta, hala denean, ordezpena egiaztatzea, hurrenez hurren 14., 15. eta 16. oinarrietan adierazitako moduan eta epeetan.
f) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak, laguntza ebaluatzeko asmoz, entitate onuradunari eta kontratatutako pertsonari buruz eskatzen duen informazioa ematea, laguntzen inpaktu-, exekuzio- eta emaitza-adierazleak lortzeko.
g) Organo kudeatzaileak egin beharreko egiaztapen jarduketak onartzea; besteak beste, egindako gastu errealaren espedienteen zorizko kontrolaren zati gisa, entitate onuradunei nominen eta haien ordainketa egiaztagirien kopia eskatzea. Era berean, kasuan-kasuan bidezko diren finantza kontroleko jarduketen mende jarriko dira.
h) Kontratatzen den pertsonak parte hartzen duen eta diruz lagundutako I+G+B jardueretan eragina izaten ahal duen edozein gorabeheraren berri ematea laguntzak kudeatzen dituen organoari.
i) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.
2. Entitate onuradunek betetzen ez badute dirulaguntza emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharren bat, onetsitako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko dute, edo, hala badagokio, laguntzaren dirua itzuli beharko dute, foru lege horren 35. artikuluan xedatuarekin bat.
Gertatzen ahal diren ez-betetzeak mailakatzeko, irizpide hauek erabiliko dira:
a) Jarraipen eta kontrol zientifiko-teknikorako mekanismoen bidez eta frogagiriak azterturik ondorioztatzen bada laguntzaren helburuak nabarmen eta erabat bete gabe gelditu direla, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.
b) Helburuak edo jarduera zehatz batzuk hein batean ez betetzeak berekin ekarriko du jarduera horien irismenaren arabera galtzea dirulaguntza kobratzeko eskubidea.
Goian aipatutako ez-betetzeen arrazoiak ezin bazaizkio onuradunari egotzi, edo ezinbesteko kausaren bat gertatzen bada, organo kudeatzaileak proposatzen ahalko du ez dadila deklaratu laguntza kobratzeko eskubidearen galera.
18. oinarria.–Emaitzen publizitatea eta zabalkundea.
Entitate onuradunek eta kontratatutako pertsonek argitalpenen bat edo aipamen publikoren bat egiten badute diruz lagundutako kontratazioaren gainean edo kontratatutako pertsonak parte hartzen duen I+G+B jardueren gainean, Nafarroako Gobernuak finantzatu duela adierazi beharko dute. Aipamen horretan testu hau edo antzekoa sartuko da:
"Nafarroako Gobernuak teknologoaren kontratazioa finantzatu du, ikertzaileak eta teknologiako langileak kontratatzeko 2025eko laguntzen" deialdiaren esparruan.
"Nafarroako Gobernua" terminoaren ordez, Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabiltzen ahal da. Hemen dago eskuragarri: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala.
Era berean, "teknologo" terminoaren ordez, kontratatutako pertsonaren izen-abizenak erabiltzen ahal dira.
Betiere, diruz lagundutako jardueren inguruan sortzen den dokumentazio guztian eta haien zabalkundea egiteko materialetan hizkera inklusibo eta ez-sexista erabiliko da, eta begiratuko da berdintasunezko irudi bat transmititzen dela, genero rolei lotu gabekoa eta aniztasun irudia emanez, bai emakumeei bai gizonei dagokienez, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin.
19. oinarria.–"De minimis" laguntzak.
Deialdi honetako dirulaguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak 2023ko abenduaren 13an emandako 2023/2831 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamendurako Itunaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da (2023ko L 352. EBAO, abenduaren 15ekoa).
Aipatu erregelamenduarekin bat, enpresa bakar bati hiru urteko zerga ekitaldiko edozein alditan emandako "de minimis" laguntza guztien batura ezin da 300.000 eurotik gorakoa izan. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.
Horretarako, onuradunek aitortuko dute, laguntzen eskabidearekin batera erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuta, "de minimis" laguntzarik jaso duten aurreko hiru urteetan.
20. oinarria.–Bitarteko elektronikoen bidezko harremanak.
1. Laguntzen eskaera eta entitate eskatzaileek edo onuradunek aurkeztu beharreko dokumentazio guztia modu telematikoan aurkeztuko da, laguntzen webgunearen bitartez.
2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauen gaineko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak eskatzaileen gaitutako helbide elektroniko bakarraren bidez eginen dira (GEH), bai eta herritarren karpetan ere:
https://carpetaciudadana.gob.es/carpeta/clave.htm
Gaitutako helbide elektroniko bakarra Transformazio Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioaren helbidean lortzen ahal da (https://dehu.redsara.es/), eta, horretarako, beharrezkoa da ziurtagiri digitala izatea. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektroniko bakarra lortzen den helbide berean.
21. oinarria.–Bateragarritasun araubidea.
Deialdi honetan ezarritako laguntzak ez dira bateragarriak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo beste administrazio edo entitate batek (publikoa nahiz pribatua izan) xede bererako ematen duen beste edozein dirulaguntza, laguntza edo diru sarrerarekin.
Entitate onuradunek aditzera eman beharko diote organo kudeatzaileari proiektuari lotutako beste laguntza batzuk lortu dituztela, laguntzen eskaeran berean, edo kanpoko laguntza jaso bezain laster, eta, betiere, 11. oinarrian ezarritako frogagiriak aurkezterakoan.
22. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publikotasuna.
Organo kudeatzaileak ikusgai paratuko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/inicio), honako datu hauek adierazita: deialdia, laguntzak zein aurrekontu kredituri egozten zaizkion, entitate onuraduna eta emandako diru kopuruak.
Era berean, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, laguntzen webgunean ere jakinaraziko ditu, honako hauek adierazita: laguntzak zein programari eta aurrekontu kredituri egotziko zaizkien, entitate onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzen helburua.
23. oinarria.–Datuen tratamendua.
Deialdi honetan parte hartzeak berarekin dakar Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak parte hartzen duten entitateen datuak tratatzea.
Datu pertsonalen babesari dagokionez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren jarduketa bat etorriko da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (2016/679 EB Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin.
Bildutako datu pertsonalen tratamenduaren xedea izanen da foru agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzea eta helburu estatistikoetarako erabiltzea. Datu horiek beharrezkoak dira interes publikoaren mesederako misio bat betetzeko, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari emandako ahal publikoak betez. Datuak lagatzen ahalko zaizkie Nafarroako Gobernuko beste organo batzuei, baita beste administrazio publiko batzuei edo kontroleko agintari, epaitegi eta erakunde publikoei ere, beren egitekoak bete ditzaten.
Datuen titularrek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko eta transferitzeko eskubideak baliatzen ahal dituzte; horretarako, idatzizko komunikazio bat bidali beharko dute Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari zuzendua (Cabárceno kalea 6, Sarriguren, edo sgt.uitd@navarra.es). Datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza laguntzen webgunean kontsultatzen ahalko da.
24. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.
Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iragarkiaren kodea: F2417972
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
