262. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

112/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 25ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 17ko 146/2021 Foru Agindua, 194 eredua onesten duena, eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 208/2008 Foru Agindua, 196 eredua onesten duena pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako, sozietateen gaineko zergarako eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako (establezimendu iraunkorrak).

194 eta 196 ereduetan biltzen den informazio fiskalaren kalitatea hobetzeko asmoz, foru agindu honetan arau aldaketa batzuk ezartzen dira, zerga arloko informazio hori modu egokian eguneratzeko.

Lehenik, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 12. artikuluaren arabera, kapital higigarriaren etekinengatiko atxikipenak eta konturako sarrerak Nafarroako Foru Komunitateak exijituko ditu, bere araudiaren arabera.

Artikulu horren arabera, Nafarroako Foru Komunitatean ezin dira aplikatu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 68.4 artikuluan araututako atxikipen-ehuneko murriztuak, eta, ondorioz, "Ceuta edo Melilla / La Palma uhartea" eremua kentzen da 194 eta 196 ereduen erregistro diseinuei buruzko II. eranskinetik.

Bigarrenik, 194 ereduko erregistro diseinuei buruzko II. eranskinean, "Aurreko aitorpenaren frogagiri-zenbakia" eremua osatzen da (1. motako erregistroa, aitortzailearen erregistroa, 123tik 135era bitarteko idazguneak), "Aitorpen osagarria" aukera gehitzeko.

Azkenik, 196 ereduko erregistro diseinuei buruzko II. eranskinean, transmisio telematikoa ez den beste edozein euskarri-mota ezabatzen da eta "Aurreko aitorpenaren frogagiri-zenbakia" eremua osatzen da (1. motako erregistroa, aitortzailearen erregistroa, 123tik 135era bitarteko idazguneak), "Aitorpen osagarria" aukera gehitzeko.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 90.5 artikuluak, zeina onetsi baitzen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez, eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 48.6 artikuluak, zeina onetsi baitzen urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez, ahalmena ematen diote zerga arloko eskumena duen departamentuko kontseilariari ezartzeko nola aurkeztu kasuan kasuko eredu informatiboen aitorpena eta sarrera.

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari dagokionez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren azken xedapenetako bigarrenak (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori), gaikuntza ematen dio Ogasuneko ministroari aipatutako zergaren konturako ordainketen aitorpen ereduak onesteko, baita horiek aurkezteko modua, tokia eta epeak ezartzeko ere, eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 30eko 1776/2004 Erregelamenduaren azken xedapen bakarrak Ogasuneko ministroari baimena ematen dio behar diren xedapenak eman ditzan hura aplikatzeko. Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluari jarraikiz, ulertu behar da gaikuntza hori ematen zaiola Nafarroako Gobernuan zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrari.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2009 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Lehen artikulua.–Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 17ko 146/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baita 194 eredua, "Urteko laburpena, kapital higigarriaren etekinen eta errenten gaineko atxikipenena eta konturako sarrerena, etekin eta errenta horiek besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzetik datorren edozein aktibo eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozkoak direnean, eta urteko laburpen informatiboa, kooperatibei egindako ekarpenen itzulketei eta eskualdaketei buruzkoa".

Abenduaren 17ko 146/2021 Foru Aginduaren II. eranskina honela aldatzen da:

Bat.–"AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA" eremua aldatzea. Eremu hori 1. motako erregistroko (aitortzailearen erregistroa) diseinuetako 123-135 idazguneetan dago:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

"Aitorpen osagarria" eremuan "C" idatzi bada, edo "Ordezko aitorpena" eremuan "S" idatzi bada, ordezten edo osatzen duen aitorpenari dagokion identifikazio zenbakia idatziko da.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Bestelako edozein kasutan, zeroz beteko da".

Bi.–2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) diseinuetan "CEUTA EDO MELILLA / LA PALMA UHARTEA" eremua kentzea ,188 idazgunean, eta zuriz betetako eremuak eguneratzea:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"188-250"

------------

ZURIUNEAK

Bigarren artikulua.–Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 208/2008 Foru Agindua, onesten duena 196 eredua: pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak). "Ondasun higigarrietako kapitalen etekinen eta edozein finantza-erakundetako kontuen ondoriozko kontraprestazioaren bidez lorturiko errentak, finantza-aktiboen gaineko eragiketetan oinarrituak barne. Horien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak, eta baimendutako pertsonen eta edozein finantza-erakundetako kontuen saldoen gaineko urteko aitorpen informatiboa".

Honela aldatzen da 208/2008 Foru Aginduaren II. eranskina:

Bat.–"EUSKARRI MOTA" eremua aldatzea. 1. erregistro motaren (aitortzailearen erregistroa) diseinuetan 58 idazgunean dago. "C" gakoaren ordez "T" gakoa jartzen da.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA. Gako honekin beteko da:

‘T’:

Transmisio telematikoa"

Bi.–"AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA" eremua aldatzea. 1. motako erregistroko (aitortzailearen erregistroa) diseinuetako 123-135 idazguneetan dago:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

"Aitorpen osagarria" eremuan "C" idatzi bada, edo "Ordezko aitorpena" eremuan "S" idatzi bada, ordezten edo osatzen duen aitorpenari dagokion identifikazio zenbakia idatziko da.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Bestelako edozein kasutan, zeroz beteko da".

Hiru.–"CEUTA EDO MELILLA / LA PALMA UHARTEA" eremua kentzea eta zuriz betetako eremuak eguneratzea. Eremua 2. motako erregistroko (aitortuaren erregistroa) diseinuetako 480. idazgunean dago.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"480-500"

------------

ZURIUNEAK

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz aplikatzen ahalko da 2024. urteari dagozkion aitorpen informatiboetan, zeinak 2025eko ekitaldian aurkeztuko baitira.

Iruñean, 2024ko azaroaren 25ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2417182