262. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

111/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 25ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 188 eredua: "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena, bizi edo baliaezintasun aseguruen kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentei edo etekinei dagokienez".

Urtarrilaren 8ko 2/2018 Foru Aginduaren bidez, 188 eredua onetsi zen: "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena, bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentei edo etekinei dagokienez".

Abenduaren 21eko 147/2021 Foru Agindua onetsita, ezabatzen da 188 eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriaren bidez aurkezteko modua. Aldaketa horrek urtarrilaren 8ko 2/2018 Foru Aginduaren artikulu batzuk aldatzea dakar, eta, beraz, egokitzat jotzen da beste foru agindu bat onestea, aurrekoa indargabetzeko eta eredu horren aurkezpen elektronikoaren erregulazioa eguneratzeko.

Bereziki, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriaren bidezko aurkezpenaren ordez, eredurako inprimaki elektroniko espezifiko bat ezartzen da, eta, salbuespen gisa, 12.000 erregistro baino gehiagoko aitorpenetarako, inprimaki osagarri bat (994 eredua), fitxategi konprimituak aurkezteko aukera emanen duena.

Ondorio horietarako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta sozietateen gaineko zergari dagokienez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori) 90.5 artikuluak eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren (abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori) 48.6 artikuluak ahalmena ematen diote Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari errenta mota bakoitzerako behar diren aitorpen ereduak ezartzeko, eta aitorpena eta diru-sarrera zer modu eta tokitan egin behar diren ezartzeko, hurrenez hurren.

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari dagokionez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren azken xedapenetako bigarrenak (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori), gaikuntza ematen dio Ogasuneko ministroari aipatutako zergaren konturako ordainketen aitorpen ereduak onesteko, baita horiek aurkezteko modua, tokia eta epeak ezartzeko ere, eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 30eko 1776/2004 Erregelamenduaren azken xedapen bakarrak Ogasuneko ministroari baimena ematen dio behar diren xedapenak eman ditzan hura aplikatzeko. Ulertu behar da ezen Ogasuneko ministroari egindako gaikuntza horiek Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari eginak direla, oinarritzat harturik, besteak beste, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28. eta 46. artikuluak.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2009 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

Horregatik, aipatutako artikuluetan emandako gaikuntza erabiliz, indargabetzen da urtarrilaren 8ko 2/2018 Foru Agindua, eta onesten da 188 eredua osorik arautzen duen foru agindu hau.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Onestea 188 eredua.

Onesten da 188 eredua, "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena, bizitza edo elbarritasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentei edo etekinei dagokienez". Ereduaren edukia foru agindu honen eranskinean dago.

2. artikulua. 188 eredua aurkeztu behar dutenak.

Honako hauek aurkeztu behar dute 188 eredua: pertsona fisikoak, juridikoak eta gainerako entitateak, Administrazio Publikoak barne, baldin eta, beharturik egonik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren (establezimendu iraunkorrak) errentaren gaineko zergaren atxikipena edo konturako sarrera egitera, legezko araudian eta zerga horiek arautzen dituzten erregelamenduetan ezarritakoari jarraikiz, ordaintzen badituzte bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren etekinak edo errentak, baldin eta atxikipenak edo konturako sarrerak Nafarroako Foru Komunitateari badagozkio, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat.

3. artikulua. 188 eredua aurkezteko epeak.

188 eredua urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era bitartean aurkeztu beharko da, bi egun horiek barne, aurre-aurreko urte naturalean atxikitako kopuruei eta konturako sarrerei dagokienez.

4. artikulua. 188 eredua aurkezteko modua.

188 eredua soilik formatu elektronikoan izanen da eskuragarri eta modu elektronikoz aurkeztu beharko da, Internet bidez, 6. eta 7. artikuluetan azaltzen diren baldintza orokorren eta prozeduraren arabera.

5. artikulua. 188 eredua aurkezteko gaikuntza.

Honako hauek aurkezten ahalko dute 188 eredua modu elektronikoan, Internet bidez:

a) Subjektu pasiboek edo, bestela, haien legezko ordezkariek.

b) Abuztuaren 8ko 83/2022 Foru Aginduan araututako borondatezko ordezkaritzaren erroldan inskribatutako borondatezko ordezkariek.

c) Hirugarren pertsonen ordezkari gisa aitorpenak aurkezteko baimena duten pertsonek edo entitateek, ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat. Agindu horren bidez, kanpoko laguntzarako akordioa onetsi zen hirugarren pertsonak ordezkatuz aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk telematika bidez aurkezteko, eta tributu zorren ordainketa telematika bidez tramitatzeko. Pertsona edo entitate horiek 6. artikuluan ezartzen den ziurtagiri elektroniko kualifikatua izan beharko dute.

6. artikulua. 188 eredua aurkezteko baldintza orokorrak.

1. 188 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko, baldintza orokor hauek bete beharko dira:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) eduki beharko du.

b) Aitortzaileak sistema bat eduki beharko du identifikazio, kautotze eta sinadura elektronikorako, eta ziurtagiri elektroniko kalifikatu bat erabili, Nafarroako Foru Ogasunak onartzeko modukoa, arloan indarra duen legediarekin bat etorriz.

c) Pertsona fisikoek Cl@ve sistema ere erabiltzen ahalko dute, zeina identifikazio, kautotze eta sinadura elektronikorako sistema baita, amankomuna Estatuko Administrazio Sektore Publiko osorako, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta harekin bat egiten duten beste administrazio autonomiko batzuetarako eta toki entitateetarako, eta PRE/1838/2014 Aginduan arautua. Sistema hori erabiliz, herritarrak harreman elektronikoa izan dezake zerbitzu publikoekin gako itunduen bidez, hartan erabiltzaile gisa izena eman ondoren.

Nafarroako Foru Ogasunak zehazten dituen kasuetan, gako itundu bidezko beste identifikazio sistema batzuk onar daitezke pertsona fisikoentzat.

d) Aurkezlea hirugarren pertsonen izenean aitorpenak aurkezteko baimena duen pertsona edo entitate bat baldin bada, ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, b) letran aipatzen den ziurtagiri elektroniko onartua izan beharko du.

e) Aitortzaileek bete beharko dituzte aurkezpen elektroniko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian ikusgai daudenak.

2. Bat etorriz Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan bide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuaren 14.3 artikuluan xedatutakoarekin, aurreko atalean ezarritako identifikazio sistemak sinadurarako sistema gisa erabiliko dira.

3. Transmisio elektronikoa erabiliz igortzen diren aitorpenetan akats formalen bat atzematen denean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari errore-mezuen bitartez, behar diren zuzenketak egin ditzan.

7. artikulua. 188 eredua modu elektronikoan aurkezteko prozedura.

Aitorpenak Internet bidez aurkezteko, bi prozedura hauetako bat erabiliko da:

A) Web formulariotik:

1. 188 eredua aurkezteko tramitera sartu, Nafarroako Gobernuaren web-orrian, Nafarroako Foru Ogasunaren atalean.

2. Aitorpena aurkezteko beharrekoak diren datu guztiak bete.

3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili.

Aitorpena zuzen egina bada, sistemak balidatu eginen du. Akatsik atzemanez gero, formularioaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena behar bezala bete ondoren, aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia emanen du aditzera sistemak, eta inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

B) Salbuespen gisa, aurkeztu beharreko adierazpenak 12.000 erregistro baino gehiago baditu, eredu informatiboen formulario osagarritik:

1. Eredu informatiboen formulario osagarrian (994) sartu Ogasunarekiko tramiteen zerbitzuaren bitartez.

2. Egin beharreko aitorpenaren eredua hautatu: M188.

3. Transmititu beharreko aitorpenaren fitxategia erantsi.

Fitxategi horren edukia foru agindu honen eranskinean ezartzen diren erregistro diseinuen araberakoa izanen da.

4. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili.

Akatsik atzemanez gero, formularioaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak adieraziko du zer zenbaki esleitu zaion aurkeztu den aitorpenari, eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

Xedapen indargabetzaile bakarra.

Indargabetzen da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak urtarrilaren 8an emandako 2/2018 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi zen 188 eredua: "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena, bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentei edo etekinei dagokienez".

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz, 2024ko informazioari dagokionez.

Iruñean, 2024ko azaroaren 25ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

ERANSKINA.–188 EREDUAREN AURKEZPEN ELEKTRONIKORAKO SORTZEN DIREN FITXATEGIEK BETE BEHARREKO DISEINU LOGIKOAK

Erregistroen azalpena

Atxikitzaile bakoitzarentzat edo konturako sarrerak egin behar dituen bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

1. mota: Aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpen-orria. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

2. mota: Hartutakoaren erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da, eta 2. motakoen kasuan, aitorpenean zenbat aitortu dauden, horrenbeste erregistro izanen dira.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldera lerrokaturik eta eskuinaldera zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere berezietarako, ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, "Ñ" letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du eta "Ç" letrak (c hautsi maiuskula) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.

Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldera lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Edukirik ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

Aurkezpen kolektiboa egiten denean (atxikitzaile bat baino gehiago fitxategi berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (aurkezlearen erregistroa), jarraian azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta beti eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian atxikitzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian, lehen atxikitzailearen datuak jarriko dira (1. motako erregistroa), eta, ondoren, hartzaileak (2. motako erregistroa); gero, hurrengo atxikitzailearen datuak, eta, ondoren, hartzaileak; eta horrela hurrenez hurren.

Fitxategiko lehen erregistroak (0 motakoa, aitorpena kolektiboki aurkezten denean edo 1. motakoa, banaka aurkezten denean) 13 karaktereko eremua izanen du, 238. idazgunearen eta 250.aren artean, zigilu elektronikoa jartzeko. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialen bidez bakarrik jarriko da zigilu hori. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

188 EREDUA

A) 0 erregistro mota: Aurkezpen kolektiboa.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA. Konstantea: ‘0’ (zero).

2-4

Zenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA. Konstantea: ‘188’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Euskarrian sartutako aitorpenen zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IFZ-A.

Aurkezlearen IFZa adieraziko da. Eremu hau eskuinaldera lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da, eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, honako hauetan aurreikusitako arauekin bat: uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretua (haren bidez onetsi zen Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra) eta otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua (haren bidez ezarri ziren Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen arauak).

18-57

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

58-109

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN HELBIDEA.

Eremu hau bederatzitan banatzen da:

58-59

SG. Bide publikoaren siglak.

60-79

BIDE PUBLIKOA. Bide publikoaren izena. Alfabetikoa izan behar du, eta, beraz, izenean zenbakiak izanez gero, letraz idatziko dira (adibidez: maiatzaren 2a maiatzaren bia izanen da). Errepidea baldin bada, km laburdurarekin bukatuko da.

80-84

ZENBAKIA. Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (zenbaki dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

85-86

ESKAILERA.

87-88

SOLAIRUA.

89-90

ATEA.

91-95

POSTA KODEA. Aurkezlearen helbideari dagokiona. Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

96-107

UDALERRIA. Hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenbiziko hamabiak idatziko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109

PROBINTZIAREN KODEA. Hartzailearen erregistroko (2. mota) "PROBINTZIAREN KODEA" eremurako erabilitako irizpide berari jarraikiz beteko da. Zenbakizkoa

110-114

Zenbakizkoa

AITORTZAILEAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 5 idazgunekoa. Euskarri kolektiboan sartutako pertsona edo entitate aitortzaile guztien kopurua adieraziko da. (Grabatutako 1. motako erregistroen kopurua).

115-123

Zenbakizkoa

HARTZAILEAK GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa. Euskarri kolektiboan sartutako hartzaile guztien kopurua jarriko da. (Grabatutako 2. motako erregistroen kopurua).

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako honekin beteko da:

‘T’: Transmisio telematikoa.

125-173

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

125-133

TELEFONOA. Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

134-173

DEITURAK ETA IZENA. 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

174-237

-

ZURIUNEAK

238-250

Alfazenbakizkoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Aurkezpen kolektiboetako zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

–Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldera lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

–Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldera lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

B) 1. motako erregistroa: aitortzailearen erregistroa.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA. Konstantea: ‘1’ zenbakia.

2-4

Zenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA. Konstantea: ‘188’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA. Aitorpenari dagozkion zerga-ekitaldiaren lau zifrak

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ-A.

Aitortzailearen IFZa adieraziko da.

Eremu hau eskuinaldera lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da, eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, honako hauetan aurreikusitako arauekin bat: uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretua (haren bidez onetsi zen Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra) eta otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua (haren bidez ezarri ziren Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen arauak).

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA, EDO SOZIETATEAREN IZENA

Pertsona fisikoa bada, hauek idatziko dira: lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izena osorik, nahitaez ordena horretan.

Pertsona juridikoa bada, sozietatearen izen osoa jarriko da.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA. Gako honekin beteko da:

‘T’: Transmisio telematikoa.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA. Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

TELEFONOA. Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

68-107

DEITURAK ETA IZENA. Lehenbiziko deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretan nahitaez.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenaren frogagiriaren zenbakia idatziko da. 188 ereduan adierazi beharreko aitorpenaren identifikazio zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 188 kodea izanen dira.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA. Aitorpen bat, salbuespenez, bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA: "C" bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren hartutakoak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA: "S" bat idatziko da baldin eta aurkezpenaren xedea zerga-ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea bada. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Baldin eta "AITORPEN OSAGARRIA" eremuan "C" bat idatzi bada, osatzen duen aitorpenari dagokion frogagiri zenbakia idatziko da, zeroak jarriz bidalketaren identifikazioari dagozkion azken hiru idazguneetan. Baldin eta "AITORPEN OSAGARRIA" eremuan "S" bat idatzi bada, ordezten duen aitorpenari dagokion identifikazio zenbakia idatziko da, bidalketaren identifikazioari dagozkion azken hiru idazguneetan zeroak jarriz. Beste edozein kasutan, zeroz beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

HARTZAILEAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

"ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIAN" zeinu positiboa duten hartzaile guztien (erregistroak) kopurua idatziko da. Hartzaile bera erregistro bat baino gehiagotan agertzen bada, agertzen den adina aldiz konputatuko da.

145-159

Zenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA.

Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa.

Hartzailearen erregistroetan "ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA" eremuan (119-130 idazguneak) zeinu positiboarekin adierazten diren diru kopuru guztien batura idatziko da, zeinurik eta zenbaki dezimalik gabe.

160-174

Zenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN ZENBATEKOA, GUZTIRA

Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa.

Hartzailearen erregistroetan "ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK" eremuan (135-147 idazguneak) adierazten diren diru kopuru guztien batura idatziko da, zeinurik eta zenbaki dezimalik gabe.

175-183

Zenbakizkoa

HARTZAILEAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

"ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIAN" zeinu negatiboa eta/edo zero duten hartzaile guztien (erregistroak) kopurua idatziko da. Hartzaile bera erregistro bat baino gehiagotan agertzen bada, agertzen den adina aldiz konputatuko da.

184-198

Zenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA.

Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa.

Hartzailearen erregistroetan "ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA" eremuan (119-130 idazguneak) zeinu negatiboarekin adierazten diren diru kopuru guztien batura zeinurik eta zenbaki dezimalik gabe idatziko da.

199-237

------------------

ZURIUNEAK

238-250

Alfazenbakizkoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Banakako aurkezpenetan zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

–Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

–Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldera lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

–Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldera lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

C) 2. motako erregistroa: hartzailearen erregistroa.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA. Konstantea: ‘2’ zenbakia.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA. Konstantea: ‘188’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA. 1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera idatzi.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ-A. 1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera idatzi.

18-26

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN IFZ-A.

Hartzaileak Espainian esleitutako IFZa badu, honela idatziko da: Pertsona fisikoa bada, hartzailearen IFZa idatziko da, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorrean (uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz. Hartzailea pertsona juridikoa edo nortasun juridikorik gabeko entitatea bada (ondasunen erkidegoa, sozietate zibila, jaso gabeko jarauntsia, etab.), haren identifikazio fiskaleko zenbakia idatziko da.

Tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina duten harremanetan 14 urtetik beherako pertsonak identifikatzeko, 14 urtetik beherako pertsonaren datuekin batera, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, haren legezko ordezkariarenak ere azaldu beharko dira.

Eremu hau eskuinaldera lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerraldeko idazguneak zeroz beteko dira.

Espainian esleituriko IFZarekin bakarrik beteko da.

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ-A.

Hartzailea 14 urtetik beherakoa bada, haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia (aita, ama edo tutorearena) idatziko da eremu honetan. Eremu hau eskuinaldera lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerraldeko idazguneak zeroz beteko dira.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

36-75

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATE-IZENA EDO IZENDAPENA.

a) Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen abizena, tarte bat, bigarren abizena, tarte bat eta izen osoa idatziko dira, hurrenkera horretantxe.

b) Pertsona juridikoen edo errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateen kasuan, izendapen osoa idatziko da, anagramarik gabe.

76-77

Zenbakizkoa

PROBINTZIAREN KODEA.

Hartzaileak helbidea duen probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari edo La Palma uharteari dagozkion bi digituak idatziko dira, zerrenda honen arabera:

PROBINTZIA

PK

PROBINTZIA

PK

ALBACETE

02

JAÉN

23

ALACANT

03

LEÓN

24

ALMERÍA

04

LLEIDA

25

ARABA

01

LUGO

27

ASTURIAS

33

MADRIL

28

ÁVILA

05

MÁLAGA

29

BADAJOZ

06

MELILLA

52

BARTZELONA

08

MURTZIA

30

BIZKAIA

48

NAFARROA

31

BURGOS

09

OURENSE

32

CÁCERES

10

PALENTZIA

34

CÁDIZ

11

LAS PALMAS

35

KANTABRIA

39

PONTEVEDRA

36

CASTELLÓ

12

ERRIOXA

26

CEUTA

51

SALAMANCA

37

CIUDAD REAL

13

SANTA CRUZ TENERIFEKOA

(La Palma uhartea izan ezik)

38

KORDOBA

14

SEGOVIA

40

A CORUÑA

15

SEVILLA

41

CUENCA

16

SORIA

42

GIPUZKOA

20

TARRAGONA

43

GIRONA

17

TERUEL

44

GRANADA

18

TOLEDO

45

GUADALAJARA

19

VALENTZIA

46

HUELVA

21

VALLADOLID

47

HUESCA

22

ZAMORA

49

BALEARRAK

07

ZARAGOZA

50

LA PALMA UHARTEA

53

78

Zenbakizkoa

MODALITATEA.

Beti bete beharko da eremu hau. Ondoren azaltzen diren zenbakietako edozein idatziko da adierazteko hartzaile bakoitzari ordaindutako errentaren edo ondasun higigarrien kapitalaren modalitatea, xehetasun honen arabera:

1 Baldin ondoko eremuan idazten den errenta edo ondasun higigarrien kapitala diruzkoa bada.

2 Baldin ondoko eremuan idazten den errenta edo ondasun higigarrien kapitala gauzatan bada.

79-91

Alfazenbakizkoa

ERRENTAK EDO ONDASUN HIGIGARRIEN KAPITALAREN ETEKINAK.

Eremu honetan idatzi beharreko zenbatekoa, kasu bakoitzean egoki den zeinuarekin, honako hau izanen da:

Baldin hartzailea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergaduna bada, idatziko da hartzaile bakoitzari dagozkion zeinu bereko kapital higigarriaren etekinen zenbatekoen batura; hain zuzen ere, bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren etekinen batura.

Baldin hartzailea sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboa bada, edo ez-egoiliarren (establezimendu iraunkorrak) errentaren gaineko zergari lotutako zergaduna, idatziko da hartzaile bakoitzari dagozkion zeinu bereko errenten zenbatekoen batura; hain zuzen ere, bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako errenten batura.

Eremu hau honela banatzen da:

79

ZEINUA: Alfabetikoa. Arestian azaldu den zenbatekoa negatiboa bada, "N" bat idatziko da. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

80-91

ZENBATEKOA: Zenbakizko eremua, 12 idazgunekoa. Lehen adierazitako kopurua idatziko da, zeinurik eta koma dezimalik gabe.

92-104

Alfazenbakizkoa

INFORMAZIO OSAGARRIA.

Laukitxo honetan hau idatziko da:

Biziarteko errenta eratzeko unean adierazi zen errenta salbuetsiaren zenbatekoa, baldin biziarteko errenta horren eskubide ekonomikoak osorik edo partzialki aurreratu badira (betiere, biziarteko errenta horrek izan behar du aurrezpen sistematikoko banakako plan batek emandako baliabide ekonomikoekin eratua). Aurreratzeari dagozkion etekinak zer erregistrotan sartzen diren, hor bertan eman behar da informazio hau.

2007ko urtarrilaren 1a baino lehen kontratatutako bizi aseguru bat edo baliaezintasun aseguru bat izanik eta kapital higigarriaren etekinak sortzen dituelarik, hartatik heldu den kapital geroratu baten etekinen zenbatekoa; etekin horiei aplikatuko zaie Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hogeigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa. Zenbateko hori borondatez idatziko da, kapital geroratuari dagozkion etekinen datuak idatzi diren hartzailearen erregistro berean.

Eremu hau bitan banatzen da:

92

ZEINUA: Alfabetikoa. Arestian azaldu den zenbatekoa negatiboa bada, "N" bat idatziko da. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

93-104

ZENBATEKOA: Zenbakizkoa. Zeinurik gabe eta euroaren zentimoetan idatziko da; hortaz, zenbatekoek ez dute inoiz koma dezimalik izanen.

105-117

Zenbakizkoa

MURRIZKETAK (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren –ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia– laugarren xedapen iragankorra).

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Eremu hau beteko da bakar-bakarrik baldin etekinen hartzailea bada pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari lotutako zergadun bat. Hartan, zeinurik eta zenbaki dezimalik gabe idatziko da aplikatu diren murrizketen zenbatekoa, hain zuzen ere Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren –ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia– laugarren xedapen iragankorrean aipatutako murrizketena. Aurrekoa gorabehera, eremu honetan zero idatziko da baldin "ERRENTAK EDO ONDASUN HIGIGARRIEN KAPITALAREN ETEKINAK" eremuan adierazitako zenbatekoa negatiboa bada.

Eremu honetan ez da inolako zenbatekorik idatzi behar, baldin errenten hartzailea bada sozietateen gaineko zergari lotutako subjektu pasiboa edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari lotutako zergaduna (establezimendu iraunkorrak).

118-130

Alfazenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA.

Eremu honetan idatzi beharreko zenbatekoa, kasu bakoitzean egoki den zeinuarekin, honako hau izanen da:

Baldin hartzailea bada pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari lotutako zergaduna, honako kenketa honen emaitza idatziko da: "ERRENTAK EDO ONDASUN HIGIGARRIEN KAPITALAREN ETEKINAK" eremuan idatzitako zenbatekoa ken "MURRIZKETEN ZENBATEKOAK (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren –ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia– laugarren xedapen iragankorra)" eremuan idatzitako zenbatekoa.

Baldin hartzailea bada sozietateen gaineko zergari lotutako subjektu pasiboa, edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari lotutako zergaduna (establezimendu iraunkorrak), idatziko da "ERRENTAK EDO ONDASUN HIGIGARRIEN KAPITALAREN ETEKINAK" eremuan jasotako zenbateko bera, zeinu berarekin.

Eremu hau honela banatzen da:

118

ZEINUA: Alfabetikoa. Arestian azaldu den zenbatekoa negatiboa bada, "N" bat idatziko da. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

119-130

ZENBATEKOA: Zenbakizko eremua, 12 idazgunekoa. Lehen adierazitako kopurua idatziko da, zeinurik eta zenbaki dezimalik gabe.

131-134

Zenbakizkoa

ATXIKIPENAREN %. Aplikatutako atxikipenaren edo konturako sarreraren portzentajea idatzi behar da; hain zuzen ere, indarreko araudiaren arabera une bakoitzean aplikatzekoa dena.

Ekitaldian zehar atxikipenaren ehuneko portzentaje bat baino gehiago erabili bada, azkenekoa bakarrik jarri behar da.

Eremu hau bitan banatzen da:

131-132

OSOA. Zenbakizkoa. Zati osoa. Portzentajearen osoko zatia idatziko da (ez badu, ZEROAK idatzi).

133-134

DEZIMALA. Zenbakizkoa. Zati dezimala. Portzentajearen zati dezimala idatziko da (ez badu, ZEROAK idatzi).

135-147

Zenbakizkoa

ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

"ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA" eremuan adierazitako zenbatekoari "ATXIKIPENAREN %" eremuan atxikipenak edo konturako sarrerak egiteko adierazi den portzentajea aplikatzearen ondoriozko emaitza adieraziko da, zeinurik eta zenbaki dezimalik gabe. Aurrekoa gorabehera, eremu honetan zero idatziko da baldin negatiboa bada "ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA" eremuan adierazitako zenbatekoa.

148-151

Zenbakizkoa

SORTZAPENAREN ZERGA-EKITALDIA.

Eremu hau beteko da baldin urteko laburpenean adierazitako errenta edo kapital higigarriaren etekinetako bat edo batzuk baldin badira sortzapena edo galdagarritasuna aitorpenaren xede den ekitaldiaren aurreko ekitaldietakoa duten zenbateko ordainduen gainekoa; kasu horietan, behar diren gainerako datuak betetzeaz gain, sortzapen ekitaldiaren lau zifrak adieraziko dira eremu honetan. Hartzaile berari ekitaldi bat baino gehiagotan sortutako kopuruak ordaintzen bazaizkio, datuak erregistro desberdinetan banatuta jarri behar dira, erregistro bakoitzean ekitaldi bakar bateko sortzapenen datuak ager daitezen.

152

Alfabetikoa

GAKOA. Hurrengo gakoetatik egoki dena idatzi beharko da:

A

Gako hau idatziko da INFORMAZIO GEHIGARRIA laukian bizi edo baliaezintasun aseguru-kontratu batean sorburua duen kapital geroratu baten etekinak adierazten direnean, baldin eta 2006ko abenduaren 31n indarrean zegoen araubide fiskala aplikatuz zehaztu badira; etekin horiei aplikatuko zaie Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hogeigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa.

B

Gako hau idatziko da INFORMAZIO GEHIGARRIA laukitxoan jartzen denean biziarteko errenta eratzeko unean adierazi zen errenta salbuetsiaren zenbatekoa, baldin biziarteko errenta horren eskubide ekonomikoak osorik edo partzialki aurreratu badira (betiere, biziarteko errenta horrek izan behar du aurrezpen sistematikoko banakako plan batek emandako baliabide ekonomikoekin eratua).

153

Alfabetikoa

BIZIARTEKO ERRENTA BERMATUA. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia) 45.3. artikuluan aipatutako biziarteko errenta bermatuak merkaturatzen dituzten aseguru-entitateek gako hauetako bat markatu beharko dute:

A

Aitorpenari dagokion urtean, biziarteko errenta bermatu bat eratzea. Gako hori idatzi beharko da, orobat, baldin aitortuak lortutako ondare irabaziengatik jasandako atxikipenaren zenbatekoa erabiltzen badu, urte horretan berean, biziarteko errenta bermatu bat eratzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren –ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia– 45.3 artikuluan adierazi bezala.

B

Biziarteko errentaren ondoriozko eskubide ekonomikoak, guztiz edo partez, aldez aurretik eskuratzea.

Gainerako kasuetan, eremu hau hutsik utzi behar da.

154-161

Zenbakizkoa

ERAKETAREN EDO AURRERAPENAREN DATA.

Biziarteko errenta bermatua noiz eratu edo aurreratu den idatzi behar da. Aitorpenari dagokion ekitaldian zehar biziarteko errenta bermatua bai eratu eta bai aurreratu egin bada, bi eragiketa horiei buruzko informazioa aitorpen erregistro banatan adierazi beharko da.

Eremu hau hirutan banatzen da:

154-157

Zenbakizkoa

Urtea

158-159

Zenbakizkoa

Hilabetea

160-161

Zenbakizkoa

Eguna

162-185

Alfazenbakizkoa

BIZIARTEKO ERRENTA BERMATUAREN IDENTIFIKAZIOA.

Biziarteko errenta bermatua merkaturatzen duen aseguru entitateak zer zenbaki edo kode erabiltzen duen errenta hori identifikatzeko, hura bera idatzi behar da.

186-195

Zenbakizkoa

JARRITAKO PRIMA.

Idatzi behar da zenbateko prima jarri duen aitortuak biziarteko errenta bermatua eratzeko.

Zenbatekoa euro-zentimoetan adieraziko da; hortaz, inoiz ez da zenbaki dezimalik azalduko.

196-210

Zenbakizkoa

ASEGURUEN ONDORIOZKO ETEKINAK, ONURADUNA HARTZEKODUN HIPOTEKARIOA DENEAN.

Baldin gertatzen badira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren –ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia– berrogeita bederatzigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren inguruabarrak, idatzi beharko da atxikipenik ez duen etekina. Zenbatekoa euro-zentimoetan adieraziko da; hortaz, inoiz ez da zenbaki dezimalik azalduko.

211-250

-

ZURIUNEAK

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

–Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldera lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

–Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldera lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

Iragarkiaren kodea: F2417223