2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako enplegatuen izendapena
Corellako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren 13an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKITZEN DA, aho batez:
Lehena.–Honako hauek izendatzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako, langile lan-kontratudun gisa:
LANPOSTUAREN IZENA | IZEN-DEITURAK |
Zerbitzu anitzetako enplegatua | Antonio Izal Máximo |
Zerbitzu anitzetako enplegatua | Jesús Manuel Arellano Vallés |
Bigarrena.–Lanpostu hutsak esleitzea zerrenda honetan ageri den moduan:
LANPOSTUAREN IZENA | ZENBAKIA | ARAUBIDEA | MAILA | SARBIDEA | MAILAKO OSAGARRIA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | LANALDIAREN LUZAPENEKO OSAGARRIA | IZEN-DEITURAK |
Zerbitzu anitzetako enplegatua | 1 | LK | E | Oposizio-lehiaketa, egonkortzea | 15 | 11,41 | 10 | Antonio Izal Máximo |
Zerbitzu anitzetako enplegatua | 1 | LK | E | Oposizio-lehiaketa, egonkortzea | 15 | 11,41 | 10 | Jesús Manuel Arellano Vallés |
Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 27an jabetu beharko dute lanpostuaz. Emandako epean, eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte toki erakundeko lan-kontratudun langile finkoa izateko.
Laugarrena.–Izendapen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Corellan, 2024ko abenduaren 13an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2418257