261. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, lorezaintza-ofiziala (taldeburua) izateko lanpostu bat betetzeko prozedura murriztuaren bidez

Alkatetzaren 2024ko abenduaren 12ko 2110/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi murriztu bat, Burlatako Udalean lorezaintza-ofiziala (taldeburua) izateko lanpostu bat, C mailakoa, betetzeko prozedura murriztuaren bidez. Lanpostuak 5.40 zenbakia du plantillan.

OINARRIAK

1. oinarria.–Baldintza orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da lorezaintza-ofiziala (taldeburua) izateko lanpostu bat lanpostu bat, C mailakoa, oposizio murriztuaren bidez betetzea, funtzionarioen araubidean, Burlatako Udalaren zerbitzuko langile finkoen artean, baldin eta deialdi honen 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Lanpostua 5.40 zenbakiarekin identifikatuta dago plantilla organikoan, eta honako ezaugarri hauek ditu:

"Lorezaintza-ofiziala (taldeburua), euskarako hizkuntza-eskakizuna: %5; araubide juridikoa: funtzionarioa; C maila; sarbidea: oposizio murriztua; lanpostuko osagarria: %18,52; arriskuko osagarria: %10; mailako osagarria: %12".

1.2. Aplikatu beharreko araudia: Deialdi murriztu hau gauzatzen da bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horrek onesten du Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

1.3. Oinarrizko soldata izanen da C mailari dagokiona, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginari. Gainera, Udalaren plantilla organikoak lanposturako ezarritako osagarriak izanen ditu, baita legez dagozkion ordainsariak ere.

1.4. Lanaldi osoko araubidea izanen da, orduen banaketa Alkatetzaren ebazpen baten bidez erabakiko da, eta zerbitzuaren premiek zehaztuko dute. Udalak noiznahi alda dezake. Egutegiak urtero onetsiko dira alkatearen ebazpen baten bidez, eta lanaldiaren banaketa ere finkatu beharko da.

1.5. Deialdi honen ondorioz izendatzen diren izangaiek eginen dituzte beren mailari eta kategoriari eta deialdian eskatzen diren ikasketei dagozkien eginkizunak eta lanak, eta besteak beste, zehazki, honako hauek:

–Lorategi taldearen jarduna gidatzea eta, horretarako, langileen jarduerak eta lana antolatu eta ikuskatzea.

–Lorezaintzako lanak antolatu eta egitea eta Burlatako azpiegitura berdeak antolatzea:

  • Arbola eta zuhaixken mantentze lanak.
  • Zelaien eta soropilen mantentze lanak.
  • Sasoiko landareen eta landare bizikorren mantentze-lanak.
  • Ureztaketaren kudeaketa.
  • Izurrien kontrola.
  • Gune zoologikoaren kudeaketa.

–Makinak eta tresnak ikuskatzea, eta haietan mantentze-lan txikiak egitea.

–Alorreko buruari proposatzea zerbitzurako beharrezkoak diren makinak eta materialak erosteko, eta egindako erosketak gainbegiratzea.

–Alorreko buruak manatzen dituen lanen eskeak eta galdeak egitea.

–Langileen asistentziaren kontrola eramatea.

–Lan giro ona mantentzea, eta horretarako lankidetza bulkatzea eta langileen artean lana dela-eta sortzen diren gatazkak konpontzea.

–Zerbitzuko lan-deialdietan parte hartzea.

–Herriko azpiegitura berdeetan udalak edo hirugarrenek egiten dituzten lanak gainbegiratzea.

–Laguntza ematea lorezaintza-zerbitzuko kontratazioetarako baldintza-agiriak prestatzen.

–Bere lantaldearekin batera noizbehinka egin beharreko lanak: Behar diren elementuak muntatzea eta desmuntatzea, ekitaldietarako (eszenatokia, hesiak...). Parte hartzea neguko planeko ekintzetan eta uholdeak prebenitzeko planeko ekintzetan.

–Beste edozein eginkizun, baldin badagozkie lanposturako definitu diren xede orokorrari, mailari, ezagupenei eta erantzukizunari, baita lanpostuen definizioan bilduta dauden eginkizunak ere.

2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan onartua izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Burlatako Udalaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea.

b) Deialdiaren xede den lanpostua baino beheragoko maila batean egotea, hau da: E edo D.

c) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

d) Titulu hauetako bat edukitzea, bat etorriz plantilla organikoan ezarritakoarekin (2024ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 27koa):

–Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikaria.

Halaber, titulu hauek ere onartuko dira:

–Basoa eta Natura Ingurunea Kudeatzeko goi mailako teknikaria.

Bai eta aurreko bi tituluen baliokide diren eta Hezkuntza Sistemaren Lege Organiko Orokorrean (LOGSE) eta Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrean jasotzen diren tituluak ere (Hezkuntza Ministerioaren baliokidetzen arabera).

Halaber, 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiri hauek ere izanen dira baliozko:

  • AGAO 0308–3 Lorezaintza eta paisaia lehengoratzea.
  • AGAJ 0109–3 Zuhaitzak eta palmondoak kudeatzea eta mantentzea.

Edo, hala badagokio, ziurtagiri horiek osatzen dituzten egiaztagirien multzoa.

e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

f) Ez egotea eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua, eta ez egotea inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua.

2.2. Aurreko baldintzak oinarri hauetan jasotako epean eta moduan frogatu beharko dituzte gainditu ondoren lanpostua eskuratzen duten izangaiek. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean betetzen direla iritziko zaio, baita hautaprobek dirauten bitartean eta izendatu arte ere.

3. oinarria.–Eskabideak.

Eskaerak aurkezteko, hogeita hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Burlatako Udalaren Erregistro Orokorraren bidez aurkezten ahalko dira (Larrainetako plaza, z.g.), edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotzen diren beste bideetako bat erabiliz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Eskabideak Burlatako Udalaren Erregistro Orokorrean ez, beste batean aurkezten direnean, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritakoaren babesean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea), eskatzaileek eskabidearen kopia igorri beharko dute oac@burlada.es helbide elektronikora, dena delako erregistroaren zigilua eta sarrera-data dituela, betiere eskabideak aurkezteko epearen barnean.

Eskabideak II. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izanen dira, eta udal web-orrian eskuratzen ahalko dira; era berean, udal bulegoetan ere eskuratzen ahalko dira (Larrainetako plaza, z.g.).

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpena emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, onartu eta baztertuen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo dokumentazioan akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea igarotakoan eta horiek ebatzi ondoren, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko da Alkatetzaren ebazpen baten bidez, eta probak hasteko lekua, eguna eta ordua zehaztuko dira. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Bazterturik ez badago, zuzenean onetsiko du Alkatetzak behin betiko zerrenda, ebazpen baten bidez.

5. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Burlatako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

Lehenbiziko epaimahaikidea: Burlatako Udaleko Obra eta Zerbitzuetako burua.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

Bigarren epaimahaikidea: Burlatako Udaleko obra-arduraduna.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

Epaimahaikide-idazkaria: Burlatako Udaleko giza baliabideetako teknikaria.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.

Baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako jasotako arrazoiren bat, kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi, deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea egoera horietako bat gertatzen denean.

5.2. Hautaprobak hasi aitzin eratu beharko du epaimahaiak, eta eratzea baliozkoa izateko, baita jarduteko ere, kideen gehiengo osoak bederen bildu beharko du.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak ekar ditzake proba guztietan nahiz batzuetan. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko.

6. oinarria.–Oposizioaldia: gehienez ere 100 puntu.

6.1. Oposizioaldian proba hau eginen da:

Proba bakarra: praktikoa edo teoriko-praktikoa izanen da. Kasu praktiko bat edo zenbait garatu beharko dira, lanpostuaren eginkizunei buruzkoak.

Ariketa honetan gehienez ere 85 puntu lortu daitezke, eta bazterturik geldituko dira 42,5 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

Ariketaren iraupena eta kasu bakoitzaren balorazioa ariketari ekin aurretik zehaztuko dira.

6.2. Hizkuntza ez-baztertzailea erabiltzea: 5 puntu gehienez.

Burlatako udal-eremuan hizkera ez-sexista erabiltzea eta sustatzea arautzen duen udal-ordenantzaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, Udalak egiten dituen lanpostu-deialdi publiko guztietan, egin beharreko proba-motak horretarako aukera ematen badu, %5 baloratuko da probetan hizkera ez-baztertzailea erabili izana. %5eko balorazioa oposizioaldiko guztizko puntuazioaren gainean eginen da. Proba hau ez da baztertzailea izanen.

Izangaiek badute eskuliburu bat Burlatako Udalaren web-orrian (www.burlada.es), hizkera ez-sexistaren erabilerari buruzkoa.

6.3. Euskaraz jakitea: gehienez ere 10 puntu.

Burlatako Udalak egindako hautaketa-prozesuetan, plantillaren arabera euskara-eskakizuna merezimenduzkoa den lanpostuetarako, plantilla organikoan ezarritako euskararen merezimendu-ehunekoaren balorazioa oposizioaldiko guztizko puntuazioaren gainean eginen da.

Euskararen ezagutza baloratzeko, ziurtagiri ofiziala aurkezten ahal da, edo borondatezko proba ez-baztertzailea egin. Gehienez ere 10 puntu jasoko dira (deialdiko guztizko puntuazioaren %10), eta ahozko eta idatzizko C1 maila frogatzen dutenek eskuratuko dute. Handik beherako mailak proportzioan baloratuko dira: B2, 4 puntu; B1, 3 puntu; A2, 2 puntu; eta A1, 1 puntu). Euskarako proba egin nahi edo titulazioa aurkeztu nahi duten izangaiek hala azaldu beharko dute eskabidean. Eskabidean titulazioa aurkezteko aukera markatzen bada, titulazioaren jatorrizkoa edo kopia konpultsatua erantsi beharko da harekin batera. Izangaiak eskabidean hautatu beharko du: titulazioa aurkezteko aukera edo proba egiteko eskaera. Ezin ditu bi aukerak hautatu.

6.4. Ariketak burututa, epaimahaiak Burlatako Udalaren iragarki-taulan eta ohiko euskarrietan emanen ditu argitara izangaien zerrenda eta bakoitzak lortutako kalifikazioak.

6.5. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

7. oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

Izangaien kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak argitaratutako du, azken ariketa egin den lekuan, gaindituen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, eta puntu gehien lortu duten bi izangaiak izendatzeko proposamena eginen dio organo deitzaileari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen-prozesua bukaturik, proposatutako izangaia izendatuko da Alkatetzaren ebazpen baten bidez 5.40 lanpostua betetzeko.

8.2. Izendapen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta organo eskudunak jabetza hartzeko eguna ezarri ahalko du.

9. oinarria.–Datuen babesa.

–Datuen tratamenduaren arduraduna: Burlatako Udala, Larrainetako plaza, z.g. Tel.: 948 23 84 00.

–Datuak babesteko ordezkaria: dpd@burlada.es.

–Xedea: enplegu deialdiak kudeatzea, botere publikoen jardunean.

–Oinarri juridikoa: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginari buruzko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua eta interesdunaren onespena.

–Datuak zenbat denboraz gordeko diren: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira, eta Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean gordeko dira. Bertzalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

–Datuen hartzaileak: datuak epaileei eta auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta Udalaren web-orrian eta iragarki-tauletan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

–Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, akatsik baldin badago haiek zuzentzeko, bai eta, lehenbiziko apartatuan adierazitako helbidera joz, haiek ezabatzeko ere.

Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

–Informazio gehiago: Pribatutasun-politika www.burlada.es gure web-orrian.

10. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdiaren eta oinarrien kontra eta horiengatik eta hautapen organoen jarduketengatik etorritako egintza administratiboen kontra, aurkezten ahal dira honako errekurtso hauek:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen/erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, organo deitzaileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2025ko abenduaren 12an.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

I. zatia.–Legedia

1. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: eskubideak, betebeharrak eta administrazio egoerak. 11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duena.

2. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa. Segurtasun neurriak lorezaintzako ohiko lanetan.

II. zatia.–Lanpostuko eginkizunei buruzko berariazko gaiak

1. gaia.–Lorezaintza-lanak. Urteko lanen plangintza orokorra.

2. gaia.–Ezagutzea hiriguneko eta industrialdetako parke, berdegune eta lorategietan diren landare eta zuhaitzak.

3. gaia.–Zelaiak eta soropilak: mantentze- eta ezarpen-lanak.

4. gaia.–Zuhaitzen, zuhaixken eta heskaien mantentze-lanak. Hirietako zuhaitzak inausteko protokolo berria. Zuhaitzak, zuhaixkak eta heskaiak landatzea.

5. gaia.–Zuhaitzez hornitutako kaleen diseinua. Hirietako zuhaitzen arriskuaren ebaluazioa.

6. gaia.–Ureztatze sistemak: motak, ezaugarriak eta mantentze-lanak. Automatizazioa.

7. gaia.–Izurrite eta gaitz nagusiak lorezaintzan. Borroka integratua. Tratamendu biologikoak.

8. gaia.–Erremintak: motak, ezagutza, erabilera. Segurtasun-baldintzak. Makinak: mantentze-lanak, egokitzea lan motaren arabera.

III. zatia.–Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

1. gaia.–Informazio geografikoaren sistemak. Elementuen geolokalizazioa.

2. gaia.–Planoen interpretazioa.

I. ERANSKINA.–ESKABIDEA

HAUTAPEN PROZESUAN ONARTUA IZATEKO ESKABIDEA

Deiturak eta izena: ............................................................................................................................

NANa edo agiri baliokidea: ................................................ Jaioteguna: ...........................................

Jaioterria (herria, probintzia, herrialdea): ...................................... Nazionalitatea: .................................

Helbidea (kalea, zenbakia, solairua, posta kodea, herria): ......................................................................

Telefonoa: ........................... Posta elektronikoko helbidea: ................................................................,

AZALTZEN DUT:

–Behean sinatzen dudan honek, betetzen ditudala deialdian eskatzen diren baldintza guzti-guztiak, ezarritako denboran eta moduan

.........................................................................

Eskuratu nahi den lanpostua:

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren argitaratu zen, zenbaki honetan: ............................; data honetan: ...........................................

–Eransten dudala deialdian parte hartzeko eskatutako dokumentazioa.

–Euskara baloratzeko, euskararen ezagutza frogatu nahi dudala, honako aukera hauetako baten bidez (markatu dagokiona):

Euskararen ezagutza izatearen ziurtagiriaren kopia kautotua gehitzen diodala eskabide honi.

Euskararen ezagutza frogatzeko proba egitea eskatzen dudala.

Desgaitasuna dudala eta, hortaz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita (beste orri batean zehaztuko dira eskatutako egokitzapenak eta eskaeraren arrazoiak), eta desgaitasuna egiaztatzeko dokumentazioa erantsi dudala, erakunde eskudunak emana.

Horrenbestez, ESKATZEN DUT onar nazatela aipatutako hautapen prozesuan.

……….…………............(e)n, …….........(e)ko ……….………...........aren ….......(e)(a)n

(sinadura)

Datuen babesa.–Bete dadin abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, zeinak hizpide baitu datu Pertsonalak Babestea eta Eskubide Digitalak Bermatzea, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak erabiliko direla hautapen-prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko bakarrik, eta batuko zaizkiela Udalaren edo erakundearen datu basea osatzen duten fitxategiei. Fitxategietan sartzeko, datuak zuzentzeko eta ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzen ahalko dituzu Erregistro Orokorrari zuzendurik.

Iragarkiaren kodea: L2418158