Iragarkia
261. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 26a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuen bi lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko
Gobernu Batzarraren 2024ko azaroaren 20ko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, honako oinarri hauei jarraikiz:
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen helburua da oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuen bi lanpostu, C mailakoak, 76 eta 81 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan, Berriozarko Udalaren zerbitzuan aritzeko.
1.2. Lanaldi osoko lanpostua izanen da. Zerbitzuaren beharretara egokituko dira lanaldiaren araubidea eta ordutegia. Organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.
1.3. Lanpostuak C mailako ordainsariak izanen ditu, bat etorriz Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduarekin (onetsi zen uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez) eta Berriozarko Udalari aplikatzen zaizkion gainerako xedapenekin. Halaber, izanen ditu plantilla organikoan jasotzen diren osagarri guztiak.
1.4. Deialdi honen ondorioz izendatzen direnek beteko dituzte dagozkion eginkizunak eta lanak, beren mailaren eta kategoriaren arabera eta deialdian eskatzen diren ikasketen arabera.
Lanpostuaren eginkizunak dira, oro har, bere kategoria profesionalari dagozkionak; besteak beste, Udalaren ibilgailuak erabiltzea, alor honetako lanak egiteko. Orobat, esleitu dakizkioke Garbiketa, Lorezaintza eta Obren departamentuetako lanak. Departamentu horiek Zerbitzu Anitzen mendean daude.
Era guztietako udal zerbitzuak ematea, eta betetzea hala Alkatetzak nola organo eskuordetuek haren esku uzten duten beste edozein zeregin; guztiak ere haren eskumen, maila eta kategoriaren barnean.
2.–Baldintzak.
Indarrean den araudian xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa murriztu honetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzte izangaiek, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:
a) Berriozarko Udaleko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.
b) Deialdiaren xede den lanpostua baino beheragoko maila batean egotea, hau da, D mailan.
c) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta administrazio publikoaren zerbitzutik kendua ez izatea.
d) Gutxienez titulu hauetakoren bat izatea: Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea, eta administrazio publikoetan aitortutako bost urteko antzinatasuna frogatzea.
Ez bada betetzen baldintza hori, zortzi urteko antzinatasun aitortua frogatu beharko da, administrazio publikoetan.
e) Behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea, eginkizunak betetzeko.
f) B motako gidabaimena edukitzea.
Lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian dauden edo nahitaezko eszedentzian dauden langile finkoek zilegi izanen dute deialdian parte hartzea, baldin eta, arestian eskatutako baldintzak betetzeaz gain, gutxienez urtebetez egon badira egoera administratibo horretan.
Lanpostua hautatzen dutenak berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan, eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.
Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inolaz ere ekarriko aldatzea parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa.
3.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.
3.1. Eskabideak aurkezteko epea.
30 egun naturaleko epea izanen da deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.
Eskabideak nahitaez telematikoki aurkeztuko dira, Berriozarko Udalaren erregistro orokor elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/carpeta-ciudadana/). Aukeran, NAN elektronikoa / ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve erabil daitezke. Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatzen diren baldintza guzti-guztiak, hautapen-prozesuan parte hartzeko, eta horrekin batera aurkeztu beharko dituzte 2.1. oinarrian zehaztutako agiriak.
3.3. Eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa.
Eskabideari behar bezala bete eta honako agiri hauek erantsi behar zaizkio:
a) Merezimendu guztien frogagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, alegatu behar direnak jarraikiz deialdiaren I. eranskineko baremoari, salbu eta administrazio publikoetan emandako zerbitzuen frogagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.
Desgaitasuna duten izangaiek eskatzen ahalko dute epeak eta moduak egokitzeko, ariketak egiteko, hala behar izanez gero. Kasu horietan, eskabidean, beste orrialde batean, adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.
Izangaiek merezimenduak alegatu eta frogatuko dituzte behar bezala ordenatuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz (I. eranskina).
Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, alkateak onetsiko du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, eta ohartaraziko du baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela hurrengo bost egun naturaleko epean eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.
Ezarritako epean eskabiderik batere aurkezten ez bada, alkateak ebazpen bat emanen du, lehiaketako lanpostua bete gabe uzteko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.
Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta horiek ebatzirik, alkateak onetsiko du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean zehaztuko da proba praktikoa non eta noiz eginen den. Proba baztertzailea izanen da.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
1.–Epaimahaiburua: Iker Marriezcurrena Celaya, Berriozarko Udaleko alkatea.
–Ordezkoa: hark eskuordetutako zinegotzia.
2.–Epaimahaikidea: Rubén Gutiérrez Lacunza, Berriozarko Udaleko obra eta zerbitzuetako burua.
–Ordezkoa: Raúl Maiza González, Berriozarko Udaleko bide-garbiketako arduraduna.
3.–Epaimahaikidea: Alberto Onieva Onieva, Berriozarko Udaleko Lorezaintza arduraduna.
–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.
4.–Epaimahaikidea: Berriozarko Udaleko sindikatu-ordezkariek izendatzen dutena.
–Ordezkoa: Berriozarko Udaleko sindikatu-ordezkariek izendatzen dutena.
5.–Epaimahaikide-idazkaria: Bidane Zabalza Alonso, Berriozarko Udaleko giza baliabideetako arduraduna.
–Ordezkoa: Natalia Rodríguez Aguado, Berriozarko Udaleko idazkaria.
Kalifikazio-epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.
5.2. Kalifikazio-epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 39/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Kalifikazio-epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Kalifikazio-epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eskatzen ahal du, proba baterako edo guztietarako. Aholkulari horien laguntza norberaren espezialitate teknikora mugatuko da.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da: lehiaketaldia lehenbizi, eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.
6.1. Lehiaketaldia.
a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: Gehienez 30 puntu.
b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: Gehienez 5 puntu.
c) Euskara: Gehienez 5 puntu.
Epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu, honako baremo honen arabera:
Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak, C mailako lanpostuetan, deialdiko lanpostuaren antzekoetan (gehienez 30 puntu).
Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen da urte bakoitzeko, deialdia argitaratzen den egunean onartutako antzinatasuna aintzat harturik.
Oharrak a) apartaturako:
1.–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, kontuan hartuko dira bete diren lanpostuen maila, eskatutako titulazioa eta izena.
Aurreko inguruabar horren ordez, emandako zerbitzuak balora daitezke dagokion deialdia argitaratzen den egunean aitortutako antzinatasuna bakarrik kontuan hartuta.
2.–Beste zerbitzu batzuekin aldi berean emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik altuena dutenak bakarrik baloratuko dira.
3.–Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak.
4.–Langilea egon bada zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian, edo aritu bada unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatuko dira egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan aritu balitz bezala.
B) Prestakuntza (gehienez 5 puntu).
Prestakuntzaren, irakaskuntzaren eta ikerketaren atalen balorazioak proportzionala izan beharko du, kontuan harturik nola egokitzen diren deialdiko xede diren lanpostuen izaerara eta ezaugarrietara.
1.–Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko bakoitzeko, edo haren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu). Ez dira baloratuko 10 ordu baino gutxiagoko ikastaroak, ez eta zer iraupen izan duten zehazten ez duten ziurtagiriak ere.
Oharrak B.1) apartaturako:
a) Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, eskola-orduen zatikiak hainbanatu eginen dira.
b) Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie.
c) Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean sartuko dira, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatutakoak.
d) Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira apartatu honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitateaz kanpokoak.
C) Euskara (gehienez ere 5 puntu).
Euskararen ezagutza baloratzeko, ziurtagiri ofiziala aurkezten ahal da, edo borondatezko proba ez-baztertzailea egin. Gehienez 5 puntu lortzen ahal dira, baremo honen arabera:
a) Euskarazko A2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa, jarraikiz Europako Erreferentzia Esparruari: 2,00 puntu.
b) Euskarazko B1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa, jarraikiz Europako Erreferentzia Esparruari: 3,00 puntu.
c) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 4,00 puntu.
d) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko C2 (hitz egiteko) eta B2 (idazteko) mailei edo horiek baino goragokoei dagokien ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 5,00 puntu.
Titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkeztuz gero, epaimahaiak goragoko maila duena baizik ez du baloratuko.
Euskararen jakite maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzeko, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 210/2010 Ebazpena.
Euskararen jakite maila agiri bidez frogatu ez dutenei, eta eskabidean hala eskatu dutenei, dei eginen zaie proba egin dezaten, hizkuntza maila frogatzeko.
Deialdiaren 3.3.e) oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatu behar dira, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, horretarako erabiliz jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak.
Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.
Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak.
6.2. Oposizioaldia.
Hautapen-prozesuan bi proba eginen dira. Bata teorikoa izanen da, eta bestea praktikoa. Biak izanen dira baztertzaileak. Proba hauen puntuazioa, gehienez, 60 puntukoa izanen da.
6.2.1.Proba teorikoa: test motako ariketa izanen da. Galdera bakoitzeko aukera bat baino gehiago egonen da erantzuteko, baina bat bakarra izanen da zuzena, eta oker erantzuten bada, galderaren balioaren laurden bat kenduko da. Gaiak izanen dira deialdiko I. eranskinean ageri direnak. Probaren balorazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere, eta kanpoan geldituko dira gehieneko puntuazioaren erdia (15 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak.
6.2.2. Proba praktikoa: idatziz garatu beharko dira I. eranskineko gai-zerrendan jasotakoari buruzko kasu praktiko bat edo batzuk, epaimahaiak horretarako zehaztutako gehieneko denboran. Probaren balorazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere, eta kanpoan geldituko dira gehieneko puntuazioaren erdia (15 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak.
Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira azterketara agertzen ez direnak edo nortasuna frogatzen ez dutenak arestian aipatutako agirietako baten bidez. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.
Hautapenaldiko proba bakoitzaren kalifikazioa emandakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta bost eguneko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkez ditzaten.
Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira eta horiek ere iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratuko; behar denean, proba gainditu duten izangaiak eta baztertuak adieraziko dira –behar dena–, baita hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.
Proba hau egiteko ezin da inolako testurik kontsultatu, ez eta kalkulagailurik edo bestelako materialik erabili ere, ez bada bolaluma urdina edo beltza.
Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira azterketara agertzen ez direnak edo nortasuna frogatzen ez dutenak arestian aipatutako agirietako baten bidez.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.
Hautapenaldiko proba bakoitzaren kalifikazioa emandakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta bost eguneko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkez ditzaten. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira eta horiek ere iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratuko; behar denean, proba gainditu duten izangaiak eta baztertuak adieraziko dira –behar dena–, baita hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.
7.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.
Izangaien kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak argitaratutako du, azken ariketa egin den lekuan, gaindituen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, eta puntu gehien lortu duen izangaia izendatzeko proposamena eginen dio organo deitzaileari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar eguneko epean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdiaren 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzen duten agiriak.
Proposatutakoak ez baditu agiri horiek aurkezten aipatutako epean, eta behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da izendatuko, eta, orduan, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo dagoen izangaia izendatuko da.
Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, 7.1 apartatuan aipatzen den zerrendan hurrengoa den izangaiak beteko du lanpostua, eta harekin ere aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
8.–Esleitzea eta lanpostuaz jabetzea.
Tokiko Gobernu Batzarrak, erabaki baten bidez, lanpostua esleituko dio puntuazioaren arabera hala dagokion lehiakideari, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
9.–Datuen babesa.
Izangaiei honako honen berri ematen zaie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO) zehazki, haren 13. artikuluari:
–Berriozarko Udalaren ardura da deialdiko parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamendua.
–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostuak betetzea.
–Hona hemen oinarri juridikoa: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, kontratu bat gauzatzeko, interesduna denean kontratu horren alderdi bat, edo tratamendua beharrezkoa denean kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, berak eskatuta).
–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
–Datuak komunikatuko dira legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela gardentasunaren atarian argitaratzea, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.
–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, datuak babesteko ordezkariaren bidez dpd@berriozar.es helbidean edo webgunearen bidez (www.berriozar.es).
–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.
10.–Errekurtsoak.
10.1. 39/2015 Legearen 112. artikuluan aipatzen diren kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
10.2. Deialdi honen oinarrien aurka edo aplikatzeko egintzen aurka, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, errekurtso hauetako jar daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea), bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1. Nafarroako toki-erakundeen lege araubidea: Udalerriak. Tokiko eskumenak. Antolaketa eta administrazioa.
2. Berriozarko Udala. Osaera. Kideak hautatzea. Udalaren antolamendua eta eskumenak. Osoko bilkura, Alkatetza eta Gobernu Batzarra. Informazio batzordeak. Udal sozietateak.
3. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak. Eskubideak eta betebeharrak. Diziplina araubidea.
4. Lorezaintzako kontserbazio-lanak: soropilak eta belardiak kontserbatzeko lanak, zuhaitzak eta zuhaixkak kontserbatzeko lanak, lore-landareak eta erraboil-landareak kontserbatzeko lanak.
5. Lorezaintzako sortze eta/edo birjartze lanak: soropila birjartzea eta ereitea; zuhaitzak, zuhaixkak eta lore-landareak birjartzea. Espezie egokienak ezagutzea (zuhaitzak, zuhaixkak, loreak, etab.).
6. Kimatze-lanak: zuhaitzak kimatzea; zuhaixkak kimatzea eta azpizuhaixkak eta heskaiak kimatzea.
7. Izurriteak eta gaitzak lorezaintzan.
8. Ureztatzeko sarea kontserbatzeko lanak: ureztatzeko sareari buruzko oinarrizko ezagutzak, eta ureztatzeko instalazioaren mantentze-lan prebentiboa.
9. Ibilgailuen eta makineriaren eta bitarteko lagungarrien erabilera eta mantentze-lana lorezaintzan. Erremintak zorroztea eta lanerako prest jartzea. Segurtasun neurriak, ibilgailuak eta makinak erabiltzean. Lorezaintzan erabiltzen diren ibilgailuak, makinak eta tresnak aztertzea, zorroztea eta prest jartzea, eta horien segurtasun arauak. Motozerra erabiltzea. Motozerra erabiltzeko segurtasun-neurri egokiak.
10. Oinarrizko ezagupenak eta tresna, matxura eta konponketa ohikoenak igeltserotzan, iturgintzan, pinturan, elektrizitatean, sarrailagintzan, zurgintzan, soldaduran eta lorezaintzan.
11. Azpiegiturak lorategi zonetan eta egon lekuetan. Ezagutza orokorrak.
12. Lurzoruaren ezaugarri fisiko eta kimikoak. Eginkizunak. Lurzoru moten azterketa. Lorezaintzan erabiltzen diren lur motak. Lurzorua mantentzea.
16. Laneko arriskuen prebentzioa, arau-esparrua: 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Eskubideak eta betebeharrak. Segurtasun-baldintzekin eta laneko ingurumenarekin lotzen diren arriskuak. Arriskuak kontrolatzeko oinarrizko sistemak: babes kolektiboak eta norbera babesteko ekipamenduak.
17. Lehen sorospenak. Babeserako ekipamenduak eta seinaleztatzea lorezaintzako lanetan. Prebentzio neurriak lorezaintzako lanetan.
18. Komunikazio ireki eraginkorra. Entzute aktiboa. Feedbacka.
19. Berriozar: biztanleria eta geografia. Udalerriko kale, auzo eta bideak. Zerbitzu publikoak. Instalazio eta ekipamendu publikoak. Kanpoko lorezaintza. Lorategi eta parke publikoak. Beste berdegune batzuk. Ezkaba mendiaren ezagutza eta ezaugarriak (espezieak, ezaugarriak, lurzoru motak, etab.).
20. Xerolorezaintzaren ezagupenak, bai espezieei buruz, bai teknikei buruz.
Berriozarren, 2024ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2418117
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
