2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
"Urdalur-Irurtzun adar nagusia luzatzea (Etxarren-Irurtzun tartea)" deritzon proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena
Sakanako Mankomunitatearen erabakia, 2024ko abenduaren 12koa, zeinaren bidez behin betiko onesten baitira "Urdalur-Irurtzun adar nagusia luzatzea (Etxarren-Irurtzun tartea)" deritzon proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Sakanako Mankomunitateak, 2022ko urriaren 6an egindako batzarrean, erabaki zuen onestea "Urdalur-Irurtzun adar nagusia luzatzea (Etxarren-Irurtzun tartea)" deritzon proiektua, eta hasiera batez onestea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Horretaz gainera, hamabost egunean jendaurrean edukitzeko agindu zuen.
Aipatu epean bi alegazio jaso dira. Hona hemen haiei emandako erantzuna:
1.–Ángel Sanchís Cienfuegos-Jovellanosek, ArcelorMittal Olaberria-Bergara SLUren ordezkari gisa, honako hau alegatu du:
Kontuan har dadila Harivenasara sartzeko lurrak Nasuvinsarenak direla eta kontuan har daitezela, orobat, trazadurarako bi alternatiba, alegazioa jarri duenarenak diren lurretan (alternatiba horiek alegazioaren II. eranskinean jasota daude).
Alegazioaren erantzunean adierazi da Nasuvinsa ukitutako titular gisa sartuko dela espedientean eta dagozkion afekzioak eratuko direla, frogatutako titulartasuna kontuan hartuta.
Trazadurarako proposatutako alternatibei dagokienez, honako erantzun hauek jaso dira "ALG-1 Arcelor" deritzon txosten teknikoan: ALG-W1 alternatiba onartu da, uste baita desbideratze hori teknikoki bideragarria dela eta dakarren gainkostua ere onargarria dela. Hala, hoditeria Etxarrengo bidearen ondotik igaroko da Arakilgo 9. poligonoko 245. eta 246. lurzatien parean. ALG1-E1 alternatiba, aldiz, ez da onartu, uste baita ez dela egokia ez teknikoki, ez eta diseinua optimizatzearen ikuspegitik. Halaber, dakarren gainkostua ez da onargarria proiektuaren aurreikuspenen barnean.
Alegazioan jasotako gainerako kontuak aintzat hartuko dira eta Sakanako Mankomunitateak hartuko ditu bere gain.
2.–José Javier Pascual Goñik, NASUVINSA Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAren ordezkari gisa, honako hau alegatu du:
Sozietate hori kontuan har dadila ARK-04, 05, 07 eta 09 finken titular gisa (titularra dela frogatzeko erosketa-kontratua aurkeztu baitu), eta aurreikusitako trazadura alda dadila Arakilgo AAEEko etorkizuneko 4. lurzatitik igaroko den tartean, gera dadin erabilera publikoko berdegune pribatu gisa (lurzatiaren parean) edo, bestela, etorkizunean bidearen beste aldean egitekoa den berdegune publiko gisa.
Esan bezala, alegazioaren erantzunean adierazi da Nasuvinsa ukitutako titular gisa sartuko dela espedientean eta dagozkion afekzioak eratuko direla, frogatutako titulartasuna kontuan hartuta. Orobat, azaldu da ARK-04 finkan aurreikusitako afekzioak ArcelorMittal Olaberria-Bergara sozietatearenak diren lurretan eginen direla.
Trazadurarako proposatutako alternatibei dagokienez, honako erantzun hauek jaso dira "ALG-2 NSV" deritzon txosten teknikoan: ALG2-Alt2 alternatiba onartu da, bat etorriz txostenean proposatutako 2.3. trazadurarekin. Helburua da hoditeria igaro dadila Harivenasara sartzeko bidearen eskuineko aldetik. Izan ere, alternatiba egokiena da hirigintzaren aldetik, eta, orobat, bideragarria da teknikoki eta ekonomikoki.
Horiek guztiak horrela, hau erabaki da:
Lehena.–Behin betiko onestea "Urdalur-Irurtzun adar nagusia luzatzea (Etxarren-Irurtzun tartea)" deritzon proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta erabakiaren azalpen-zatian adierazitako moduan ebaztea aurkeztutako alegazioak (aldaketak eranskinean ageri dira xehe-xehe azalduta); hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan.
Bigarrena.–Organo eskuduna denez gero, Nafarroako Gobernuari eskatzea presazkoa deklara dezala ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako, Irurtzungo herritarrei ur tratatuaren hornidura bermatu behar baitzaie.
Hirugarrena.–Sakanako Mankomunitateak behar den kreditu kopurua edo aurrekontu-partida atxikitzea, ordaindu ahal izateko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua eta desjabetze prozeduraren ondorio diren gainerako obligazioak
Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Sakanako Mankomunitatearen eta Arakilgo eta Irurtzungo udalen iragarki-tauletan, eta haren laburpena, berriz, Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean.
Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea alegazio-egileei (dagozkion txosten teknikoak ere igorriko zaizkie) eta gainerako ukituei, eta ohartaraztea erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal dutela, hautara:
Berraztertzeko errekurtsoa, Sakanako Mankomunitateari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.
Lakuntzan, 2024ko abenduaren 12an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.
ERANSKINA.–ONDASUNEN ETA FINKEN GAINEKO ESKUBIDEEN ZERRENDA (AFEKZIOAK ALDATUTA)
FINKAREN KODEA | TITULARRA/K | LUZERA/ ZORTASUNA | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA | KUTXATILAK | POLIGONOA | LURZATIA | AZALPENA |
m | m² | m² | Unit. | m² |
ARAKILGO UDAL-MUGARTEA |
ARK-01M | ArcelorMittal Olaberria-Bergara SL | 64,29 | 192,87 | 799,05 | - | - | 9 | 244 | Lehorreko alorra |
ARK-02M | ArcelorMittal Olaberria-Bergara SL | 77,53 | 232,59 | 1.027,59 | - | - | 9 | 245 | Lehorreko alorra |
ARK-04M | ArcelorMittal Olaberria-Bergara SL | 185,42 | 556,26 | 2.174,10 | 1 | 2,89 | 9 | 246 | Lehorreko alorra |
ARK-05M | Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA (NASUVINSA) | 112,00 | 336,00 | 1.336,40 | 1 | 3,91 | 8 | 322 | Lehorreko alorra |
ARK-07AM | Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA (NASUVINSA) | 171,60 | 514,80 | 2.731,19 | | | 8 | 295 | Lehorreko alorra |
ARK-07BM | ArcelorMittal Olaberria-Bergara SL | 175,78 | 527,34 | 1.424,19 | 1 | 2,89 |
ARK-09AM | Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA (NASUVINSA) | | | 769,53 | | | 8 | 292 | Lehorreko alorra |
ARK-09BM | ArcelorMittal Olaberria-Bergara SL | 167,32 | 501,96 | 1.391,90 | | |
ARK-11M | Harivenasa SL | 465,67 | 1.397,01 | 3.937,11 | 2 | 8,67 | 8 | 97 | Lehorreko alorra eta bidea |
Iragarkiaren kodea: L2418234