261. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa udal ordenantzan, 2025erako tasak eta prezio publikoak eguneratzeko. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2024ko abenduaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat 2025erako ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta inguruabar hori behin betiko testu osoarekin batera argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lakuntzan, 2024ko abenduaren 13an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2418223