2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Aldaketa, jaiotako haurrengatik dirulaguntzak emateko deialdian
Valtierrako Udalak, 2024ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, Valtierran jaiotako haurrengatik dirulaguntzak emateko deialdiko oinarriak aldatzea erabaki zuen. Hona hemen:
Onestea Valtierran jaiotako haurrengatik dirulaguntzak emateko deialdiko oinarriak aldatzea, 2025ean haur biologikoa izana frogatzen duten familia edo bizikidetza unitateekin batera, epe horretan adingabe baten adopzioa frogatzen dutenak ere sartzeko.
Valtierran, 2024ko abenduaren 12an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2418141