2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
1. poligonoko 37. lurzatiaren okupazioa, Los Cerros parke eolikoko estazio meteorologikoa ordezteko. Hasierako onespena
Untzueko Udalak, 2024ko abenduaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, xede duena 1. poligonoko 37. herri-lurzatia aldi baterako okupatzea, Los Cerros parke eolikoko estazio meteorologikoa ordezteko obrak egiteko. Orobat, aipatu estazioa behin betiko okupatuko da eta bide-zortasuna sortuko da, haren bizi-ziklo osoan mantentze lanak egiteko asmoz.
Agintzen da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://unzue.sedelectronica.es), 15 eguneko epean jendaurrean egon dadin. Epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezko jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluarekin.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Untzuen, 2024ko abenduaren 13an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2418226