261. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Nahitaezko desjabetzearen hasiera eta ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako onespena, Milagrosa auzoko hiri-jarduketarako plan berezia dela-eta

Iruñeko Udalak, 2024ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 12-DIC-24 (5/CU).

Udalbatzak, 2023ko urtarrilaren 12an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Milagrosa auzoko hiri-jarduketarako plan berezia, zeinean jasota baitago Gelbentzu zinemako lokala eta hari erantsitako lokalak tokiko zuzkidura publikorako erabiliko direla, eta lurzoru finkatuan daudenez desjabetze bidez eskuratu beharko direla.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko uztailaren 21ean, eta eskaintza publikoko espediente bat izapidetu ondoren, erabaki zuen 217. katastro-lurzatiaren zati bat eta Udalaren jabetzakoa den finka bat trukatzea. Truke horren eskritura publikoa 2023ko irailaren 27an sinatu zen. Zehazki, honako hauek eskuratu zituen: 1. azpiareako 2. eta 5. unitateak; 2. azpiareako 1. eta 3. unitateak, eta 3. azpiareako 4. unitatea. Hortaz, bat etorriz txosten juridikoarekin (okupazioaren legezkotasuna eta beharra justifikatzen ditu, bai eta desjabetze-espedientearekin hasteko beharra ere) eta espedienteko gainerako agiriekin, babes hartuta Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legearen 215. artikuluan ezarritakoa eta bete beharrez hirigintzako araudian eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legean eta Erregelamenduan jasota dauden xedapenetatik aplikatzekoak direnak,

ERABAKITZEN DA:

1.–Iruñeko 5. poligonoko 217. lurzatian 482 m² desjabetzeko espedientea hastea, bat etorriz metro horiek dagokion lurzatiaren barnean duten kokapenaren xehetasunarekin. Kokapen hori ageri da espedientean jasotako planoan.

2.–Hasiera batez onestea ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza, erabaki honen I. eranskinean agertzen denarekin bat.

3.–Nafarroako Gobernuari eskatzea ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

4.–Onestea 318.073,46 euroko kreditu-atxikipena, 2024rako udal-aurrekontuko 30/15220/622060 partidaren kargura, desjabetzea eta hari lotutako gastuak ordaintzeko.

5.–Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egun balioduneko epean, hark ukitzen dituela uste dutenak ager daitezen eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

6.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietan ere.

7.–Erabaki hau jakinaraztea ondasunen eta eskubideen behin-behineko zerrendan sartutako lurzatiaren titularrei. Eranskinean heldu da zerrenda hori.

I. ERANSKINA–TITULARREN, ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

ZENBAKIA
ZERRENDAN

POLIGONOA

LURZATIA

AZPIAREA

HIRI
UNITATEA

AZALERA,
GUZTIRA (m²)

DESJABETU BEHARREKO

AZALERA (m²)

TITULARRA

1

5

217

1

1

115,20

115,20

Iruñeko Jaiotzen Elkartea

2

5

217

3

1

115,20

115,20

Iruñeko Jaiotzen Elkartea

3

5

217

1

4

93,10

93,10

Iruñeko Jaiotzen Elkartea

4

5

217

1

3

76

76

Central de Materiales Eléctricos de Navarra SA

5

5

217

3

2

82,50

82,50

Central de Materiales Eléctricos de Navarra SA

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2024ko abenduaren 16an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2418357