261. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2024. urteko 21. aurrekontu aldaketa. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2024ko abenduaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2024. urteko aurrekontu orokor eta bakarraren 21. aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Leitzan, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2418377