2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
UE 4 Hiri-jarduketarako Plan Berezia. Hasierako onespena
Alkatearen 2024ko azaroaren 26ko 2024/0415 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen UE 4 Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Juan Manuel Erice arkitektoak eta Felipe Saragueta abokatuak idatzia.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Leitzan, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2417272